16/12/2014
Cuerpo:

Bihartik aurrera (asteazkena 17) 10etatik 21etara zabalik izanen da Katakrakeko liburu denda. Ordutegi jarraian ateo, pagano, laiko edo erlijioduna izan egunotan aukera bereziak izango dituzu. Geure funtsa handitu dugu, haur literarturan, ekonomian, zinean, argazki liburuetan, filosofian, narratiban. Apustuak egin ditugu, testu kuttunak hautatu eta nobedaderik gozoenak ere eskura izango dituzu.

Subtitulo: 
Solstizioko ordutegi berezia
,

Ostegunean 20etan liburu denda sarrerako sexu jostailuen txokoaren irekiera ekitaldia egingo dugu. Ardo beroa eskainiko dizugu eta poemak irakurriko ditugu. Gonbidatuta zaude noski.

Subtitulo: 
Sexu jostailuak
,

Ostiralean 20etan Annie Ernauxen Gertakizuna eta larunbatean 12etan Thompsonen Bizi baldintzak eta esperientziak irakurri eta aztertuko ditugu. Honakoan ezin baduzu baina interesa baduzu jakizu erraza dela irakurle taldeen dinamika: liburua irakurri eta zatoz. Urtarrilean segida izango dute taldeek ekainera arte.

Subtitulo: 
Irakurle taldea eta Ekonomia kritikoa
,

17an 19etan Carlos Ollok El cuaderno húngaro aurkeztuko du Meettok argitaletxearen azken nobedadeetako bat.

18an 19etan Aldaketaren aldeko batzarrak eztabaida antolatu du, hauek dira gonbidatuak: José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra), Joël Dozzi (Equo), Joxe Abaurrea (EH Bildu), Manu Ayerdi (Geroa Bai), Joan Bosch (Ahal dugu).

19an 19etan Tortura eta boterea hitzaldia eskainiko do Ignacio Mendiolak. Berriki argitaratu du Habitar lo inhabitable liburua. 20an 19etan Pascual Garcíak Radio Paraíso liburua aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Imagen:
09/12/2014
Cuerpo:

Aste honetan sukaldaritzako proposamen berria dakarkizuegu. Larunbata eguerdietan dastatze menua jarriko dugu martxan: bost plater progresibo. Entsalada bat abiapuntu eta geure sukaldaritza ezagutzeko aukera. Barazkijaleentzako aukera egongo da. Menuak 20€ balioko du baina betiko 12€ko menua ere izango duzu.

Subtitulo: 
Menu berria
,

Aste honetan The Big Free Tonguek Albura diska aurkeztuko du (liburu dendan eskura dezakezu). Aitzaki honekin jazz askearen hiru saio izango ditugu. Ostegunean 21:00etan kantinan Orea eta Masa Kulturaren baitan Free Jazz Orkestrak kontzertua eskainiko du. Ostiralean 21:30etan Tubilleja, Callén eta Celestinok joko dute. Larunbatean The Big Free Tonguek areto nagusian kontzertua eskainiko du.

Subtitulo: 
Askatasun jasanezina
,

Asteazkenean 19:00etan Ezkerraberri fundazioak mahai ingurua antolatu du euskararen legeari buruz Sagrario Alemanekin, Xabier Epalzarekin eta Mikel Bujandarekin. Ostegunean 19:00etan Energia eta krisia gai hartuta petrolioaren gailurrari buruzk mahai ingurua egongo da. Ostiralean 19:30ean bilera aretoan La Casa Roja poesia irakurle taldea elkartuko da Sonia San Románen azken poema liburua aitzaki. Astelehenean, 15ean, 19:00etan okupazioari buruzko Juanmi Gutierrezen Ateak ireki dokumentala jarriko dugu eta autorearekin hitz egiteko aukera egongo da.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
,

Asteon Perlaken Victor Lenoreren elkarrizketa argitaratu dugu, azken aldian kulturan eta politikan dauden eztabaida kitzikagarrienetako bati buruzko liburua argitaratu berri du: Indies, hipsters y gafapastas (Capitan Swing argitaletxean). Elkarrizketa txiki hau aitzakia da liburuaren gainean eztabaidatzeko. Hemen bideoa: http://vimeo.com/113753161

Subtitulo: 
Katakrak Perlak: Victor Lenore
Imagen:
02/12/2014
Cuerpo:

Kaixo lagun, gogoan izan jai egunen bezperetan (gaur asteartea, adibidez) afari goxoak dauzkazula Kantinan: patatak labean, frijituak, ogitartekoak garaiko produktuekin, hanburgerrak eta entsaladak. Jakiok ardotegiko edariekin lagun ditzakezu nahi izanez gero.

Subtitulo: 
Jai egun bezperetan afariak
,

Ikus-entzunezko ekimen ttiki bat jarri dugu martxan Eguzki bideoak eta Makusirekin. Lehenengo gonbidatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Moreno Cabrera hizkuntzalaria izan da. Berriki mahai-inguru bat eskaini zuen Katakraken eta Gurutze Plazako institutuan Gogoa Foroak gonbidatuta.

http://vimeo.com/113282677

Subtitulo: 
Katakrak perlak
,

Ostegunean Orea eta masa kultura ekimenaren baitan Zarata zuria saioa egingo du Patxangasek.
Ostiralean Waldorf bizi! tailerra antolatu du Nafarroako Waldorf Eskola taldeak buztina landu eta antzerkia eginez esperientziak partekatzeko.
Asteartean bi ekitaldi egonen dira. 17:30ean Beatriz Gimeno egongo da eta 19:30ean Ernestro Prat Urzainkik Orpoz orpo nobela argitaratu berria aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Imagen:
25/11/2014
Cuerpo:

Munduko Poesia Kaierek argitaratu berri dute Miguel Hernandezen antologia. Josu Landa izan da itzultzailea. Atrilarekin eta liburuekin gaur errezitatuko du, eta kantatuko.

 

 

Subtitulo: 
Josu Landa Miguel Hernandez kantatzen
,

Ostegunean 19etan kalapita sortzen ari den liburuaren aurkezpena izango dugu. Victor Lenore egilea etorriko zaigu Madrildik.

Subtitulo: 
Indieak, hipsterrak eta gafapastak
,

Josu Landa Miguel Hernandez kantatzen

Munduko Poesia Kaierek argitaratu berri dute Miguel Hernandezen antologia. Josu Landa izan da itzultzailea. Atrilarekin eta liburuekin gaur errezitatuko du, eta kantatuko. Asteazkenean 19etan Urbasa-Entziaren sintesi espeleologikoa aurkeztuko dute. Ostegunean ardo Dastatze bertikala egingo dute ardandegian Aroa upategiko ardoekin 19:30etatik aurrera. Etorri nahi baduzu eman izena ardotegi@katakrak.net helbidean. Ostiralean 19etan Metrokoadroka konpainiak Errenteriatik ekarriko digu Zertarako hegoak antzezlan entzutetsua. Egun berean 20etan, bilera gelan, Hobe kontatzen ez badidazu ipuin liburuari buruz solastuko dira bilera gelan Irakurle taldearen hileroko hitzorduan Monzó, Monsó, Pàmies, Moliner eta Serés aitzaki. Astelehenean 19etan Udalbiltzak Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Seccion: 
Actos
Imagen:
18/11/2014
Cuerpo:

Ostegunean estreinatuko da aspaldi ikusi nahi genuen dokumentala. Eguzki Bideoakek bestelako kolektiboekin ekoiztu eta, bereziki, Aitor Balbás Ruizek zuzendu duen dokumentala. Golem zinemetan izango da hitzordua 19etan eta 21etan, hartu sarrerak aurrez.

Subtitulo: 
René Petiten amesgaiztoak
,

Gaur 19etan Evaristo Páramos punk abeslariak bere azken liburua aurkeztuko du.

Subtitulo: 
Evaristo bere azken liburua aurkezten
,

Asteazkenean 19etan Anat Ben Nun-ek (Peace Now - Israel) eta Saman Khoury-k (Palestinian Peace Coalition - Palestina) hitzaldia emango dute. Moderatzailean Amaiurreko diputatua eta Aralarkidea den Jon Iñarritu izango da. Ezkerraberri fundazioak antolatu du saioa eta euskara zein gaztelaniarako interpretazioa egongo da.

 

Subtitulo: 
Israelgo eta Palestinako bi gonbidatu
,

Ostegunean 17:30ean kafe bat hartzea proposatzen dute Karta Soziala lantzen aritu diren taldeek. Izan ere, urte beteko eztabaida prozesuaren ostean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu egin da, ehun eragile baino gehiagoren babesarekin. Eta aldaketa sozialaren bidean tresna eraginkorra izan daitekeela uste dute. Asistentzia konfirmatzea eskatzen dizuegu, kartasozialanafarroa@gmail.com helbidean.

Subtitulo: 
Kafe bat Karta Soziala azaltzeko
,

Tangoaren istorioak eta pasadizoak ezagutzera gonbidatzen zaitugu asteon. Ostegunero bezala 21etan izango da hitzordua, kantinako beroan.

 

Subtitulo: 
Orea eta masa kultura
,

Ostiralean 21etan La Casa Roja irakurle taldearen txanda izango da Stephan Dunnen poema liburuarekin. Honakoan kafetegian izango da.

 

Subtitulo: 
La Casa Roja: Stephan Dunn «En otro momento»
,

Larunbatean 10:30ean bilera gelan Lenin eguna ospatuko du Boltxe Kolektiboak. Larunbatean ere 12:30ean bermu berezia izango dugu berriz ere etxeko frijituekin, bermu bereziarekin eta Alicâteren ikuskizunarekin. Arratsean 19:30ean poesia errezitaldia egongo da Ama(rauna)ren erraiak izenarekin eta Leire Alonso Allué, Iosune De Goñi García eta Amaya Cía Lapeñarekin.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Seccion: 
Actos
Imagen:
11/11/2014
Cuerpo:

Aspaldi hasi ginen webgunearen bidez salmenta egin nahian. Zuetako asko Iruñerritik kanpokoak zarete eta, akaso, interesa izanen duzue gure funtsa eskuratzeko. Pausu errazen bidez eska ditzakezu liburuak eta postaz jasoko dituzu esaten diguzun helbidean. Aukera duzu ere online erosi eta liburua dendan hartzera pasatzera. Nahi zenukeen eta ez daukagun libururen bat balego ez izan zalantzarik eta idatziguzu liburuak@katakrak.net helbidera edo hots egin 948 225520 zenbakira. 

Fermin Muguruza, Harkaitz Cano, Jorge Alderete Hiru erraldoi izango ditugu larunbatean Katakraken 19etan. Muguruzak, Canok eta Alderetek Black is beltza komikia aurkeztuko dute gurean. 1965ean Iruñeko erraldoiek New Yorkera egin zuten bidaia eta dantzatzen utzi ez zieten erraldoi beltzen istorioa aitzaki hartuta. Gainera, gauean, DJ LAIA eta DJ GUMBO ZOROA izango ditugu musika ziztatzen 23tatik aurrera tenore onean.

 Jainko txiki eta jostalari hura Berria egunkariak antolatuta asteazkenean izanen ditugu Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal euren New Yorkerako azken bidaia azaltzen eta bertako bizipenak jaso zituen dokumentala proiektatzen. Haiekin solasteko aukera izanen da. Ekitaldiak Aipatutakoez gain Iraultza garaia ekimena aurkeztuko dute ostegunean 19etan. 21etan Orea eta masa kulturaren tartean McGyver-en geopolitika saioa izango dugu. Ostiralean Victor Sampedrok El cuarto poder en red aurkeztuko du Iñaki Arzoz, Jara Calvo eta Alberto Gilekin batera. Larunbata goizean Sustrai ErakuntzaNafarroako burujabetza energetikorantz proposamena aurkeztuko du goizeko 11:30ean. Horrez gain, eta larunbata borobiltzeko Bermuta izango dugu La baldosa flotanteren zuzeneko kontzertuarekin, bermut bereziarekin eta etxeko frijituekin.

Imagen: