23/02/2015
Cuerpo:
Atzoko egunez 1939an hil zen Antonio Machado. Gabriel Arestik 1959an Olerti aldizkarian itzuli zuen "Barteko ametsa"z oroitu ginen bereziki:
 
 Bart, lotan, amets egin nun,
—goza amets ederrean—
iturri bat daritela ene bihotz barnean.
Ots: nundiko erretenez
zatoz, oi ur! nigana,
bizi berriko iturria,
nik edan ez dudana?
 
Poesia izango da aste honetako protagonistetako bat. Besteak beste, irakurle taldeen txanda izanen delako: hilean zehar liburuak hazi dira eta solasaldiaren egunean uzta jasoko dugu. Gainera aste honetan izango da Komikiak (eta euskara) hasi berrientzat taldearen lehenengo saioa.
Horrez gain Kurdistan, Hamabostaldi Libertarioaren amaiera, lurraldetasuna, ardo dastatzeak eta kontzertuak.
,

De Rerum Natura 5 izango da Komikia (eta euskara) hasi berrientzat taldeko lehenengo liburua. German eta Luis ariko dira taldea dinamizatzen. Lagun asko aritu zarete liburua irakurtzen, espektatibak ez dira txikiak. Eta ezustekoak izango dira. Ostegunean 20etan bilera gelan ikusiko dugu elkar! Ostiralean 20etan Irakurle Taldearen txandan Maria-Merce Marçal eta Emily Dickinsonen txanda izango da. Munduko Poesia Kaieretan argitaratua Itxaro Bordak eta Angel Errok itzulitako bi poeta ezinbesteko. Gogoan izan taldeok irekiak direla eta irakurtzea aski dela bertaratzeko (martxoan Bill Bryson irakurriko dugu, adibidez). Larunbatean 12etan Ekonomia Kritikoan Joan Robinson eta José Manuel Naredoren txanda izango da.

Subtitulo: 
Komikia (eta euskara) + Irakurle Taldea + Ekonomia Kritikoa
Seccion: 
Actos
,

Aste honetan amaituko da Hamabostaldi Libertarioa. Hiru hitzaurre egongo dira, asteartean Emili Kortabitarte Procés Embat-i buruz, ostegunean Pepe Uruñuela errepresioaren eboluzioari buruz, ostiralean Musika interbentziorako fronteak itxiko ditu jardunaldiak. Hirurak ere 19etan.

Subtitulo: 
Hamabostaldi Libertarioa
Seccion: 
Actos
,

Katakrakeko ardotegian Aroa Ardandegiko 3 ardo aurkeztuko dizkigu Txus Maciasek modu praktiko eta dibertigarrian. Uxueko ogi-mamiekin.
Gorde zure lekua ardotegia@katakrak.net helbidean edo deitu 948 225520ra.

Subtitulo: 
Dastatzea: Aroa ardoa + Uxueko ogi-mamiak
Seccion: 
vinoteca
,

"Lurraldetasunaren korapiloak" mahai ingurua antolatu du Iratzar Fundazioak. Hauek dira gonbidatuak: Emilio Majuelo (historialaria), Imanol Esnaola (Gaindegiako kidea), Eneritz Zabaleta (soziologoa) eta Floren Aoiz.
Larunbatean Jo &The Swiss Knife taldeak kontzertua eskainiko du 19etan.

Subtitulo: 
Ekitaldi gehiago
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
16/02/2015
Cuerpo:

Azaroan Enrique Maldonadoren bixita izan genuen (argazkian ezkerrean). Todd McEwen-en Las cinco máquinasen itzultzailea izan da bera (baita Boston: sonata para violín sin cuerda longsellerrarena). Las cinco... oso liburu gomendagarria da mekanika interesatzen zaion jendearentzat eta sexua gogoko duenarentzat zehazki. Garaiotan gomendatzen dizugu tenperatura eta argi arrazoi agerikoengatik.

Aste honetan Hamabostaldi Libertarioak aurrera darrai, Emir Sader gonbidatu du Iratzar Fundazioak eta hileko La Casa Roja irakurle taldearen hitzordua izango dugu.

Ez izan zalantzarik, interesatuko zaion norbait ezagutzen baduzu esaiozu buletin honetan izena eman dezala.

,

Pepe Ribasek alde egin zuen, baina hemen ikus dezakezu bere hitzaldia: https://vimeo.com/119693960

Asteartean 19etan Mikel Orrantiak Libertarioak trantsizioan Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du.

Ostegunean 19etan Potasasetik Euskal Jaira herri borrokek Iruñerrian izan duten garapenaz hitz egingo dute Angel Larrañeta, Julio Villanueva, Begoña Zabala eta Andoni Romeok. Ricardo Feliú izango da moderatzailea.

Subtitulo: 
Hamabostaldi libertarioa aurrera doa
Seccion: 
Actos
,

Emir Sader filosofo eta kazetari brasildarrak Latinoamerikan dauden mugimendu sozialen eta borroka politikoen inguruko hitzaldia eskainiko du.

Iratzar Fundazioak Neguko unibertisatearen baitan antolatutako hitzaldia.

Subtitulo: 
Emir Sader
Seccion: 
Actos
,

Ostiralean La Casa Roja irakurle taldearen baitan David Eloy Rodríguez-en Desórdenes (Amargord 2014) liburuaz jardungo dute.

Subtitulo: 
La Casa Roja
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
09/02/2015
Cuerpo:

Egun hunkigarri asko izan genituen joan den astean. Joan dira jada etxeko atxiloaldia egin duten 3 presoak. Giro onarekin, hitzaldi eta tailerrekin, irudimena eta pentsamenduarekin ilustratu dute munduaren ordenaketa injustu bati aurre egitean jaso duten zigorra. Irakaspen asko izan ditugu eta benetan eskertzen diegu lotsara eta bakardadera zokoratutako zigorraren kultura garaikide hau kale Nagusira ekarri eta geurekin partekatu izana.

Joan den asteko beste une eder horietako bat Nafarroako bertsolari txapelketaren final zortzirenen hasiera izan zen. 170 lagun, 6 bertsolari, argiak, alde zaharreko bertsolari gazteak, Nafarroako hamaika lekutatik (eta are Bidasoaz bestaldetik) gerturatu ziren bertsozaleak.

Baina hunkidura eta jakintza ez da aste honetan etengo Komunalak ala hil! jardunaldien beste hiru saio izango ditugu, euskarazko ekitaldi eredugarrien liburu aurkezpen bat, asanblada bat eta Hamabostaldi libertarioen hasiera.

Datorren ostiralean izango da La Casa Roja irakurle taldearen hitzordua. Garaiz zabiltza David Eloy Rodríguezen liburua irakurtzeko.

,

Astelehenean interneti buruz ariko dira Karlos G. Liberalek eta Margarita Padilla. Munduko jakintza komunal digitalen desobedientzia esperientziak eta proposamenak kontatuko dituzte.

Asteazkenean Kataluniako Bellvitge Ospitaleko borroka esperientziak kontatuko dizkigute. Partehartzea, demokratizazioa eta erabiltzaileek kudeatutako osasungintzari buruz hitz egingo digu Marta Carrerasek (Associació Catalana en defensa de la Sanitat Pública).

Ostegunean Brasildik Maria Alzerina Carneiro Montelo izango dugu landa okupazioari buruz hitz egiten (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra -MST-).

Subtitulo: 
Komunalak ala hil: Internet, osasungintza eta lurraldea
Seccion: 
Actos
,

6 ekitaldi izango ditu aurtengo hamabostaldi libertarioak. Lehenengoa ostiralean 19etan Pepe Ribasen hitzaldia izango da Ajoblanco aldizkariari buruz.

Subtitulo: 
Hamabostaldi libertarioaren hasiera
Seccion: 
Actos
,

Asteartean 19etan Aitziber Sarasolaren omenez 19.KORRIKA euskahalduntzeaz hitz egingo digute. Zenbait ekimen eredugarriri buruzko jardunaldia.

Ostiralean 11etan Labrit Multimediak antolatuta ondare inmaterialari buruzko liburu aurkezpena.

Larunbatean 11etan Nafarroako Osasun Plataformaren balantzea.

Subtitulo: 
Euskarazko ekimenak + Ondare inmateriala + Asanblada
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
02/02/2015
Cuerpo:

10 ekitaldi publiko egongo dira aste honetan Katakraken. Ia deus: hitzaldiak, arte tailerrak,
Joan den astean iragarri genizuen bezala hasi dira jada desobedientzia eta komunei buruzko bi zikloak. Horrekin batera etxeko atxiloaldia betetzen dituzten 3 lagunak larunbat gauerditik daude Katakraken bizitzen, marradun arropaz jantzita.

,

KOMUNALAK ALA HIL zikloaren baitan astelehenean 19etan Andres Arauz izanen dugu.
Andres Arauz Ekuadorreko Planifikazio eta garapeneko zuzendaritza nagusiko azpizuzendaria da.
Zor gorrotagarriari aurre egiten, mundu mailako finantza erakundeei desobeditzen eta ekonomiaren oinarri soziala handituz.

Subtitulo: 
Dirua: zor gorrotagarriari aurre egiten
Seccion: 
Actos
,

KOMUNALAK ALA HIL zikloaren baitan asteazkenean 19etan Theodoris Kariotis izanen dugu Greziako 136 mugimendukoa.
Tesalonikan uraren pribatizazioari buruzko galdeketa (i)legala egin zuten, prozesu hura kontatuko digu.

Subtitulo: 
Ura: pribatizazioaren inguruko galdeketa
Seccion: 
Actos
,

Bertsolariak: Jon Barberena, Joxema Leitza, Aritz Saragueta, Bittor Elizagoien, Unai Uberetagoena eta Oier Lakuntza Aurkezlea: Alaitz Rekondo.

Sarrera librea. Aforo mugatua da. Saiorako gonbidapenak aurrez banatuko dira Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Katakraken.

Subtitulo: 
Nafarroako Bertso Txapelketa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Okupazioa eta desobedientziari buruzko zikloak aurrera darrai, Detritusen erakusketa erabilera anitzeko aretoan dago.

Kale dekorazio tailerra egonen da astelehenean 18etan.

Okupazioaren inguruko 2 dokumental proiektatuko dituzte bilera gelan asteartean 17etan.

Asteazkenean 19etan Nafarroako Salhaketak autodefentsa juridikoaren tailerra eskainiko du.

Ostegunean 19etan Bartzelonako Sants auzoko Can Vies Zentro Sozial Okupatuari buruzko hitzaldia eskainiko du bertako kide batek. Ostiralean 20etan

Subtitulo: 
Alkatakrazeko kartzela
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
26/01/2015
Cuerpo:

Eskubideen galera orokor baten garaia da hau. Adierazpen askatasunaren irakurketa ertsiak egiten dira, prentsa askatasun jakin batera mugatuz. Murriztua dago pertsonen mugimendu eskubidea, kontinenteen artean eta auzoen artean. Horregatik bi ziklo poliedriko izango ditugu datozen bi asteotan KOMUNALAK ALA HIL! desobedientzia mundu mailan aztertzeko eta ALKATAKRAZEKO DESOBEDIENTZIA ETA OKUPAZIO ASTEA gertuago eta praktikoki gertatutakoez ikasteko.

,

Otsailak 2tik 12rako jardunaldiotan, planetaren zenbait puntutan abian jarri diren hainbat esperientzia lehen eskutik ezagutu ahalko ditugu: ura eskubidearen defentsa (Tesalonika, Grezia); nekazaritza eta hirietako lurraldearen erabilera komunitarioa (MST, Brasil); edota osasuna pribatizatzeko saiakerak geldiarazteko ahaleginak (Bellvitge ospitalea, Katalunia). Horrez gain, finantza publikoak, hartzekodunen aurrean, nola defenditu diren ezagutuko dugu (Ekuador), eta baita mundu mailako ziberespazioan materialen partekatzea nola gauzatzen den.

Subtitulo: 
Komunalak ala hil!
Seccion: 
Actos
,

Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena iragartzeko plantilaren bidezko pintaketak egiteagatik hiru lagun 6 eguneko etxeko atxiloaldira eta 624 €ko isuna ordaintzera zigortuak izan dira. Katakraken emango dituzte 6 egun horiek eta batera erakusketak, hitzaldiak eta dokumental proiekzioak egingo dituzte larunbat honetan Detritusen erakusketarekin hasita. Adi egitarauari eta geure buletinari.

Subtitulo: 
Alkatakraz-eko kartzela: desobedientzia eta okupazio astea
Seccion: 
Actos
,

1936ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna zabaldu ziren Francisco Francoren diktaduran. Erregimen politikoak odola eta gartzela erabili zituen une horretako gizon-emakumeen kontra; baina klase herrikoiek duintasuna eta kuraia mantendu zuten haien bizi baldintzen eta askatasunen alde borrokatuz. Hasierako protesta marmarra izan zen, ostean egin zuten oihu grebek.

Subtitulo: 
Zerrauts ogia: dokumental estreinaldia
Seccion: 
Actos
,

Ostiralean 20etan hileroko Irakurle Taldeko hitzordua izango dugu Harry Crewsen Autoa-rekin (Susa 1993), nobela metaliko amerikarra.
Larunbatean 12etan Ekonomia kritikoaren saioan Karl Polanyiren Merkatuaren mugak (Capitan Swing 2014) izango dugu mintzagai.

Subtitulo: 
Irakurle taldea + Ekonomia kritikoa
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Astelehenean 19etan Iratzar Fundazioak "Subirautza, erabakitzen eskubidea eta haustura demokratikoa" hitzaldia antolatu du Alba Nogueira (Galiza Sempre Fundazioa), Carles Riera (CIEMEN) eta Karmelo Landarekin.
Asteartean 18etan Karrakelak elikadura subirautzari buruzko solasaldia antolatu du.
Ostiralean 19etan ATTAC Nafarroak bankuei buruzko hitzaldia antolatu du Javier Alemán eta Javier Gimenorekin.

Subtitulo: 
Ekitaldi gehiago aste honetan...
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
17/01/2015
Cuerpo:

Urte bete joan da. Jendeak deitu izan gaitu Pataplaf, Traka traka, idatzi du Katakrack, Catacrac, Ka Ta Krak. 160 ekitaldi egon dira goiko aretoan. Prentsaurrekoak, asanbladak, bilerak, 3 irakurle talde martxan, 4 irakurketa ibilbide, online salmenta montatu dugu, irakurleen liburu gomendioak eta argudiaketak entzun. Urte betean gertakizun asko eta hunkigarriak gertatu dira Katakrakeko komunitate zabalean, jendea iritsi da, alde egin du, zaletasun berriak.
Abenduak 31an brindis txiki bat egin genuen urteak eman dituenak gogoratzeko. 2015ak nobedadeak izango ditu, apurka aletuko dizkiezuegu, astetik astera, buletin honen bidez.

Subtitulo: 
Katakrakek urte bete
,

Bai. Laugarren irakurle talde bat sortu da Katakrakeko barrunbeetan. Helburua? Komikiei buruz jardutea euskaraz ikasi bitartean. Lotsarik gabe, helduen gaiak jorratuz, hilean behin, komikiaren zentzu zabalenean. Hileko azken ostegunean 20etan. Euskara ikasten ari bazara, edo hala ari den ezagunen baduzu anima ezazu. Gainontzeko irakurle taldeetan bezala irakurtzea eta mintzatzeko gogoz etortzea da baldintza bakarra.
Lehenengo hitzordua otsailak 26an izango da Zaldi Eroaren “De Rerum Natura 5” zinta bildumarekin.

Subtitulo: 
Komikien irakurle talde berria
Seccion: 
Actos
,

Hemendik aurrera ostegunero 21etatik 23etara afaltzeko aukera izango duzu: focacciak, entsaladak, zopa, patata erreak eta azkenburukoak. Horrez gain, badakizu formatu txikiko hitzaldiak egiten ditugula ostegunetan Katakrakeko kantinan.

Subtitulo: 
Ostegunero afariak: Masa kultura
Seccion: 
Actos
,

Egungo poesiak duen ahots landu eta lasaienetako bat da Jose Luis Otamendirena. Duela zazpi urte La Hormiga Atomican izan zen Erlojuen mekanikarekin (irudian Patxi Larrionen alboan daukazu). Datorren asteazkenean Kapital publikoa (Susa 2014) ekarriko du errezitaldira.

Subtitulo: 
Jose Luis Otamendi: Kapital publikoa
Seccion: 
Actos
,

Joaquin Sevilla Fisika Aplikatuko doktorea da NUP-en. Dibulgazioan eta entretenimenduan aritua da eta uhin elektromagnetikoen eta minbiziaren arteko aldea aztertuko du osteguneko hitzaldian, arratseko 19etan.

Subtitulo: 
Joaquin Sevilla: WIFIa eta bere ondorioak
Seccion: 
Actos
,

22an 19etan Ixiar Rozasek Beltzuria (Pamiela 2014) liburu berria aurkeztuko du.
23an 19etan Geronimo de Ustarizek mintegia antolatu du memoria historiko errebisionista aztertzeko.
23an 19:30ean LA CASA ROJA irakurle taldean Adonisen Epitafio para Nueva York (Nórdica 2014) izango dute mintzagai.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Seccion: 
Actos
Imagen: