25/06/2014
Cuerpo:

Aurki helduko dira Sanferminak. Eskaintza berezia izanen dugu ordurako, datorren astean azalduko dizueguna. Egun horietan Kantina soilik egongo da martxan, liburu denda itxiko dugu. Sanferminen ostean hamabost egunez Katakrak guztia egongo da itxita. Uztailak 28an itzuliko gara.

Horregatik 10 egun dauzkazu uztaila liburuz josteko: Irurtzungo ur ertzetara zoazela, Bardean eguzkia hartzera edota Yamaguchi parkera eraman zure lagun suharrena alboan. Geure betiko eskaintza zabala komikian, poesian, historian, egungo egoera erpin ezberdinetatik aztertzen duten liburuetan.

Jaien aurretik ekitaldiak dauzkagu halere. Asteazkenean Iruña abesbatzaren kontzertua izango dugu. Ostegunean Gema Lasartek “Gorputz jipoituak genero indarkeriaren sinedoke” hitzaldia eskainiko du Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta. Ostiralean 17:30ean Emmanuel Rodríguezek udalerrigintzari buruz hitz egingo du. Egun berean 19etan Angel Petismek bere liburu eta disko berria aurkeztuko du Patxi Irurzunen laguntzarekin. Ikasturtea amaitzeko, uztailak 30ean Aitor Merino eta Ainhoa Andraka “Asier ETA biok” filmearen harrera azaltzen egongo dira, 18:00etan filma proiektatuko dute eta 19:30ean solasaldia egongo da.

Imagen:
18/06/2014
Cuerpo:

Orain bi aste ireki genuen erakusleihoko atea: Kantinak eta Kale Nagusiak bat egin zuten. Orain erakusleihoko materiala ikusgarri dago tramankulu berri baten bidez. Zatoz eta ikusi!

Halere, kantinaz, liburuez eta terrazaz gain hamaika hitzordu izan ditugu eta dauzkagu asteon. Astelehenean Kattalin Miner Miren Agur Meaberen eta Leire Bilbaoren poesia aitzaki hartuta irakurketa feministak egiten aritu zitzaigun. Gaur Frankismoaren aurkako Argentinako euskal plataforma aurkeztu dute bertako zenbait kidek. Bihar Badok.info proiektua aurkeztuko dute. Ostegun eta ostiralean antzezlanak egongo dira erabilera anitzeko aretoan: Ábreme en canal 19an eta Sostemible 20an. Ostiralean Irakurle taldeko azken liburua izango dugu mintzagai: Ian McEwan-en “Hoben-ordaina”. Larunbatean Ekonomia kritikoaren taldean Adam Smithen “Kapitalaren metaketa edo lan produktibo eta ez produktiboa” irakurriko dugu, kurtsoko azken saioa izango da ere udazkenera arte. Larunbat arratsean berean Zarautzetik etorriko da euskal folkeko esperantza handietako bat: Lou topet.

Laster arte beraz!

Imagen:
10/06/2014
Cuerpo:

Kaixo lagun!Hasi gara uztailak 6rako hamaiketakorako erreserbak jasotzen. Horrez gain, iragari nahi dizugu Sanferminetan menua izango dugula eguerdian. Giro lasaiean, benetako platerekin, barazkijale eta beganoentzako aukerekin, eta urtean zehar dugun barazki ekologiko eta gertukoen apustua mantenduta. Zeure erreserbak 948 225520 zenbakian edo kantina@katakrak.net helbidean egin ditzakezu. Aurki aurkeztuko dizkizugu ogitartekoak eta kontu musikalagoak.

Asteon ere ekitaldi asko izanen ditugu. Gaur asteartearekin 19:30ean "Migrazioak: kapitalismoa, bazterketa eta kontrol soziala" hitzaldia egonen da SOS Arrazakeriako, Salhaketako, Paperak denontzat-eko eta Katakrakeko kideekin. Bihar asteazkenean 19:00etan "Bizitzaren balioa" hitzaldia eta erakusketa egongo da erabilera anitzeko aretoan Monte Alduide Koordinakundearen eskutik (egun Nafarroan gertatzear dagoen naturaren suntsiketa nabarmenetako bat da). Ostegunean 19:00etan "Ciutat morta" dokumentala egongo da ikusgai, Bartzelonako polizia ustelkeriaren kasu entzutetsu bati buruz (oso egokia asteotan Can Vies efektuarekin gertatu denaren ostean). Larunbatean 13:00etan Euskaria Fundazioak omenaldia eskainiko dio Iulen Madariagari. Gauean moda pasea egongo da 18:00etatik aurrera.

Irakurle taldean edo Ekonomia kritikoaren taldean bazaude ez ahaztu datorren astean dauzkagula urteko azken hitzorduak!

Astearte ona izan!

Imagen:
03/06/2014
Cuerpo:

Oso aste interesgarria izaten ari da, bai Bartzelonatik Can Vies efektuak sortu duten zirimolarengatik, baita 78ko erregimenaren buruaren dimisioa dela eta. Ohitura dugunez, gai hauei buruzko zelulosa eskura daukazu joan den astetik Gaztelu plazako liburu azokako geure postuan. Igandera arte bertan egongo gara goiz eta arrats urteko liburu berriekin eta geure apustuekin. Joera feniziarra baduzu gogoan izan %10eko deskontua egiten dugula han bertan.Aste honetan janariari lotutako bi albiste ditugu. Lehena ohartarazpen soila da: San Ferminetako bazkariak eta uztailak 6ko hamaiketakoa erreserbat ditzakezu ohiko bideak erabiliz. Aurki emango ditugu argibide logistiko eta estetiko gehiago baina eskariak izan ditugunez iragartzea erabaki dugu.Bigarren albistea da joan den astetik txigorkiak eskaintzen ditugula astelehenetik asteazkenera. Hala, indartua gelditzen da Katakraken afaritarako eskaintza entsaladekin, ogitartekoekin, burgerrekin eta patatekin.

Horrez gain aste honetan hauxe izango dugu: Mahmoud Traore senegaldarra “Partir para contar” (Pepitas de calabaza 2014) liburua aurkezten bihar 19etan, ostegunean Enrique Cabezón eta Sonia Sanromán izango ditugu “Desdecir” eta “Anillos de saturno” liburuak aurkezten.

Imagen:
27/05/2014
Cuerpo:

Mentalgintzako kideok!
Hiru albistetzar dauzkagu: batak liburuekin du zer ikusia eta beste biek ikus entzunezkoekin!
Ostiralean hasiko da Liburu azoka Gaztelu plazan. Katakrak Liburuak hantxe izango da, Txapitela kaletik gertu eta %10eko deskontua egingo du gau eta eguneko liburuen eskaintza finean. Haur handi eta heldu txikientzako hautua egongo da. Komikiak eta saiakera. Eleberriak eta poesia ekain eguzkitsu honetarako. Postua 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astean zehar eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:30era asteburuetan.
Bestalde Telezelulosa aurkeztu nahi dizuegu: kamera bat, mikro bat, 3 homo sapiens sapiens eta musika heavya eta klasikoa. Tramankulu hau egiteko Katakrak-eko, Eguzki Bideoak-eko eta MakusiTV-ko kideek hartu dute parte.
Gainera, asteon izango da René Petiten amesgaiztoak dokumentalaren estreinaldi mundiala. Orain urte betetik Eguzki bideoak ekoizten ari den ikus entzunezkoa.
Astero bezala ekitaldi asko erabilera anitzeko aretoan: 28an 18:00etan Euskalerria irratiak zuzeneko irratsaioa egingo du (elkarrizketak, kontzertu txikiak), egun berean 20:00ean Louise Micheli omenaldia egingo diote, ostegunean Joxemi Zumalabeko kideek Dabilen harriari goroldiorik ez liburu aurkeztuko du, larunbatean The Acoustic Bandwagon Revue joko dute 19:30etan.

 

goroldiorik ez liburu aurkeztuko du, larunbatean The Acoustic Bandwagon Revue joko dute 19:30etan. 1. Bideoa:

2. Bideoa:

3. Bideoa:

Imagen:
20/05/2014
Cuerpo:

Bost hilabete pasa dira Potemkin Filmotekako pelikulak geure apalategietan daudela, baina hurrengo ostiraletik aurrera zeuen etxean ikusi ahal izanen dituzue. Maiatzaren 23an Katakrakeko filmotekako alokairua zabalduko dugulako bazkide eta tarifa mota ezberdinekin. Pelikula horiek etxera eramaten lehenak izan nahi baduzue ostiralean 20:00etatik aurrera bigarren solairuan espero zaituztegu ardo bat eskutan.

 

Subtitulo: 
Potemkin
,

Asteazkenean, maiatzak 21ean, Venezuelako brigada bat etorriko da 1999an Hugo Chávezekin batera hasi zen iraultzaren berri ematera arratseko 19etan. Ostegunean, maiatzak 22an, La baldosa flotante-k kontzertua eskainiko du. Ostiralean Irakurle taldea izanen dugu Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin (Susa) liburu internazionalaz jarduteko (Arturo Ambrogi, Pedro Rivera, Sergio Ramirez, Ngugi wa Thiong’o, Chinua Achebe, Alex La Guma, Bui Hien, Nguyen Sang). Larunbatean poloniatik etorriko dira nulka eta Jaszmurka artistak Scrap booking ikastaroa eskaintzera goizeko 10:30etatik aurrera. Ikastaroa egin nahi baduzu eman izena scrapbooking@thebalde.net helbidean. Larunbatean berean, arratseko 16:30ean Ekonomia kritikoaren taldean David Harvey-ren Metaketa kapitalistaren geografia: teoria marxistaren berreraikuntzari buruz ariko gara. Horrez gain Makusiko kideek Copy-left jaia antolatu dute egun osoan zehar Kantinan: 12etan La Furia eta gauean jaia 00etatik aurrera Sustraian Records.

Subtitulo: 
Ekitaldiak
Seccion: 
Actos
Imagen: