Salgaien zerrenda

Ordutegi berria + Sexu jostailuak + Ekitaldiak

2014/12/16

Solstizioko ordutegi berezia

Bihartik aurrera (asteazkena 17) 10etatik 21etara zabalik izanen da Katakrakeko liburu denda. Ordutegi jarraian ateo, pagano, laiko edo erlijioduna izan egunotan aukera bereziak izango dituzu. Geure funtsa handitu dugu, haur literarturan, ekonomian, zinean, argazki liburuetan, filosofian, narratiban. Apustuak egin ditugu, testu kuttunak hautatu eta nobedaderik gozoenak ere eskura izango dituzu.

Sexu jostailuak

Ostegunean 20etan liburu denda sarrerako sexu jostailuen txokoaren irekiera ekitaldia egingo dugu. Ardo beroa eskainiko dizugu eta poemak irakurriko ditugu. Gonbidatuta zaude noski.

Irakurle taldea eta Ekonomia kritikoa

Ostiralean 20etan Annie Ernauxen Gertakizuna eta larunbatean 12etan Thompsonen Bizi baldintzak eta esperientziak irakurri eta aztertuko ditugu. Honakoan ezin baduzu baina interesa baduzu jakizu erraza dela irakurle taldeen dinamika: liburua irakurri eta zatoz. Urtarrilean segida izango dute taldeek ekainera arte.

Ekitaldiak

17an 19etan Carlos Ollok El cuaderno húngaro aurkeztuko du Meettok argitaletxearen azken nobedadeetako bat.

18an 19etan Aldaketaren aldeko batzarrak eztabaida antolatu du, hauek dira gonbidatuak: José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra), Joël Dozzi (Equo), Joxe Abaurrea (EH Bildu), Manu Ayerdi (Geroa Bai), Joan Bosch (Ahal dugu).

19an 19etan Tortura eta boterea hitzaldia eskainiko do Ignacio Mendiolak. Berriki argitaratu du Habitar lo inhabitable liburua. 20an 19etan Pascual Garcíak Radio Paraíso liburua aurkeztuko du.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

EGON SCHIELE EN PRISION

,

7,00 €

Ez dago eskuragarri

Eutsiko diogu?

,

18,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

El naufragio de la Medusa

,

19,50 €

Badugu

Izuen gordelekuetan barrena

,

15,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

El diario de Frida Kahlo. Un íntimo autorretrato

,

39,00 €

Ez dago eskuragarri

Oteiza y la música

,

20,00 €

Ez dago eskuragarri