01/06/2015
Cuerpo:

Futbolari buruzko jardunaldiek zapore gozoa utzi ziguten. Albistegietan sarriegi jorratzen den gaiari beste aurpegi bat eman zitzaion, gaitegi berri bat. Bertaratutako askori buruzko elkarrizketak eta iruzkinak azaldu ziren prentsan. Halere, Jara Calvoren blogeko artikulua gomendatzen dizugu hemen, futbola eta emakumea landu zituen egunari buruzko kronika bat da: http://acerogrados.net/2015/05/25/las-ninas-futbolisticas/
Horrez gain, Iruñea NOLA? jaialdia ere amaitu da, Iruñerria osoan giro polita sortuz: Barañain eta Etxabakoitzetik Arga ibaien bazterretara Jito Alai eta Alde Zaharra zeharkatu ostean. Izan dadila hazi bat brassa eta musika beltzarekin jai eredu desberdin bat sustatzeko, adin guztietarako, maila handiko tokiko musikariekin, kulturak gaur egun izan behar duen lanari buruz gogoeta eginez. Norabide berean, asteon hasiko da Artisten Auzoa urteroko ekimena. Egunotan, areto nagusian Koldo Agarraberesen koadroak ikusiko dituzu, bere omenezko hautaketa xume bat. Gainera kontzertuak eta tailerrak egongo dira, adi eta begiratu egitaraua.
Joan den ostiralean hasi zen Liburu azoka tenore onean, eta hala jarraituko du igante honetara arte. Gogoan izan, gainera, %10eko deskontua egiten dugula Gazteluko Plazan.
Asteartean errezitaldi interesgarria izango dugu Mikel Antzaren poemekin.
Horrez gain Sesma Brewing garagardotegiaren dastaketa ostegun iluntzean. Joan den asteko ekoafarien eta ardo dastaketen zapore onarekin jarraitzeko.

,

Astelehenean 19etan Eiderrek katilu tibetarrak joko ditu.
Ostegunean 19etan Luis Gilek flamenco kontzertu bat joko du.

Subtitulo: 
Artisten auzoa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Sesmako garagardo asko dasta ditzakezu kantinan. Ostegunean 20etan ekoizlea ezagutzeko aukera izango duzu. Albertok 3 garagardo ezberdin aurkeztuko dizkigu. Apunta zaitez aurrez ardotegia@katakrak.net helbidean.
Ekitaldiak 8 euro balioko du.

Subtitulo: 
Garagardo dastatzea: Sesma Brewing
Seccion: 
vinoteca
,

Ostegunean 20etan Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburuko testuak irakurriko dituzte Josu Landak, Gotzon Barandiaranek Itziar Goñi saxofoilariaren laguntzarekin.

Subtitulo: 
Mikel Antzaren poemekin errezitaldia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
25/05/2015
Cuerpo:

Joan den igandean zelulosa presente izan genuen hautespaperetan. Orain bere jatorrizko egoerara itzuli da: enkuadernatuta, azalekin, hariak josita. Ostiralean Gaztelu Plazara itzuliko gara Liburu azokara: hamar egunez nobedadeak eta apostuak erakusgai, urtean zehar interesgarria iruditu zaiguna, irakurleek gomendatu digutena. Izozkitegien parean izango gaituzu, San Nikolas karrikara begira. Gogoan izan azokan %10eko deskontua izango dugula.

Zabalzak (Osasunako entrenatzailea zenak) esan zuen bezala: geure buruaz gehiegi bio garenean oso txarrak gara. Esaldia bizitzako testuinguru askotara zabal daiteke. Gogoan izan joan den astean iragarri genuela astelehen honetan hasiko direla futbolaren inguruko jardunaldiak. Futbola beste ertz batzuetatik: emakumeen jokoa, komunitatea, politika, konpromisoa, jende langilea, ustelkeria. Mahai inguruak, dokumentalak, hitzaldiak. Irakurle taldeak ere izango ditugu hilabete amaiera guztietan bezala: portugalgo komiki bat, Jugoslaviako nobela bat eta Greziako ekonomialari bat.

Gainera ekoafaria izango dugu asteazkenean Masirekin, Lastotan kooperatibakoekine eta Txantreako Km0 harategiarekin. Eta ostegunean Ilunberriko Azpea upategikoekin ardo dastatzea Habrá también ecocena el miércoles con Masi, Lastotan y la carnicería Km0 de la Txantrea. Y cata de vino el jueves con la bodega Azpea de Lumbier. Garrantzitsua: ostegunetik aurrera musika beltza ardatz duen jaialdi bat egongo da. New Orleans after Catrina leloa hartu eta Iruñea After Barcina izango du gaitzat. Barcina haizerauntsiaren osteko Iruñerrian dantzatu eta elkar kutsatzeko aukera eder bat. Zatoz eta parte hartu, mozorrotu, dantzatu, dastatu: http://iruneanola.net/

,

Joan den astean iragarri genizuen futbolari buruzko jardunaldiak izango genituela. Interes handia sortu dute. Beraz etorri garaiz aretoa betetzean ezingo delako jende gehiago sartu.

Begiratu jardunaldiak hitzaldiz hitzaldi. Gogoan izan Golagardoa garagardoa izango duzula eskuragai, baita jardunaldien kamiseta eta CDa (Osasunako ereserkia tartean duena): http://www.katakrak.net/eus/ciclo/futbola-ere-lapurtu-ziguten

Subtitulo: 
Beste futbol bat posible da
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Ostegunean 20:00etan Komikiak (eta euskara) for dummies irudi eleberriaren txanda izango da Jose Carlos Fernandes-en «Munduko bandarik txarrena» liburuarekin.

Giro atseginean. Ostiralean 20:00etan Irakurle Taldea Ivo Andritx nobel saridunaren zubiari buruzko nobelaren txanda izango da.

Larunbatean 11:00etan Varoufakisen minotauroari buruz jardungo dugu Ekonomia Kritikoan.

Subtitulo: 
3 irakurle taldeen hitzordua: Fernandes, Andritx, Varoufakis
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteazkenean 20:30ean ekoafariak itzuliko dira tenore onean. 15€ren truke menu goxoa, ekoizle kooperatibistek euren produktuak aurkeztuko dituzte, lasaitasunez.

Eman izena kantina@katakrak.net helbidean edo 948 225520an. Ostegunean 20:30ean Ilunberriko Azpea upategietatik etorriko dira. Javier bera etorriko da ardoei buruz jardutera. Saioak 8€ balioko du, pintxo goxoekin. Eman izena ardotegia@katakrak.net edo 948 225520 helbidean.

Subtitulo: 
Ekoafaria + Dastatzea
Seccion: 
vinoteca
Imagen:
18/05/2015
Cuerpo:

Astelehen berri bat heldu da kale Nagusira ere. Atzean geratu zaigu, adibidez kontzientzia eragozpenari buruz egon zen mahai ingurua Rosana Triviñoren El peso de la conciencia liburuaren inguruan.

Kaputxatutako gizonen kolpeekin hasi da astea Gasteizen «donde se hace la ley» Itxaro Bordak Potato parafraseatzen duenean bezala. Hiru pertsona atxilotu tortura pean egin zituzten adierazpenengatik. Aste berean NBEk Espainiako ERreinua seinalatu du torturaren aurkako neurriak ez dituelako hartzen. Europan preso gehien dauden lekua da, proportzioan lege hauste gutxien badaude ere. Ekitaldien aldetik, aste hau lasaiagoa izango da.

Baina hartu denbora irakurtzeko lasai, asteon La Casa Rojaren txanda izango da baina datorren astean Komikiak for dummies taldea egongo da, eta Ivon Andritx eta Varoufakis. Gainera indarrak hartu ze Futbola ere lapurtu ziguten jardunaldiak izango ditugu, futbola eta egungo gaiak uztartzen dituzten jardunaldi oso batzuk.

,

Astelehenean 19etan Maite Momók Rainbow Warriors liburuaz hitz egingo digu, Greenpeaceren itsasontzi mitikoei buruz.

Ostegunean 19etan Mercedes Pérez eta Juan Gervás etorriko dira. Los expropiadores de la salud liburuaren egileak: gorputza, osasuna eta gaixotasunari buruzko gogoetak izango ditugu.

Subtitulo: 
2 liburu aurkezpen
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ostiralean 19:30ean La Casa Rojaren hileroko hitzordua izango da. Honakoan El iris salvaje izango dute solasgai Louise Glückek idatzia.

Subtitulo: 
Louise Glück poesiaren irakurle taldean
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Guztiaren gainetik dago futbola: astelehenetako albistegietan, asteburuko egunkarietan. Eta orain baita gizarteari edo ekonomiari buruzkzo albisteetan. Burbuila bat izan du futbolak, adreiluaren burbuilari oso lotua. Jardunaldi hauetan horrek guztiak izango du lekua, ikuspegi kritiko batekik, bertako eta nazioarteko ikuspegitik. Oraina eta lehenaldia. Beste futbol batzuk ezagutuko ditugu, luxuzko 3 dokumentalekin.

Gonbidatu dezente egongo dira, besteak beste hauek: Jone Goirizelaia, Eva Blanco, Maider España, Angel Cappa, Bittor Alkiza, Endika Guarrotxena, Iñigo Arza, Oier Sanjurjo, Javier Bikuña, Joan Bosch, Rafa Aguilera... Hemen egitaraua osorik: http://www.katakrak.net/eus/ciclo/futbola-ere-lapurtu-ziguten

Subtitulo: 
Futbola ere lapurtu ziguten.
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
11/05/2015
Cuerpo:

Joan den asteazkenean Anariren diskoaren aurre estreinaldia izan genuen. Entxuferik gabeko ekitaldi eder bat, hunkigarria eta bere azken lanean sakontzeko aukera polit bat. 5 abesti jo zizkigun bere azken diskotik Zure aurrekari penalak. Ordutik, primizian eros dezakezu Iruñerrian.
Horrez gain Sesmako garagardo artisauen lantegian egon ginen Sesma Brewingen. Albertok harrera beroa egin zigun. Ordutik hiru garagardo gehiago dasta ditzakezu kantinan: Petra Ipa, Citric explosion eta Chocolate Hop Cake.
Astea indartsu dator, argitalpenei buruzko 5 topaketa: Irungo musikatik, 1978 orteko Espainiako Erresumako erregimen politikora, patriarkatutik kontzientzia eragozpenera. Eztabaidak ere eskura.

,

Astelehenean 19etan María Galindok ¡A despatriarcar! aurkeztuko digu.

Ostegunean 19etan Rosa Triviñok idatzitako El peso de la concienciaren inguruan eztabaidatuko dute Koldo Martínez Urionabarrenetxea (medikua eta bioetikan aditua), Elisa Sesma (Osasunbideako ginekologoa) eta Txetxu Ausín (CSIC-eko Filosofia Institutuko zientzilari titularra).

Ostiralean 19etan Madrildik etorriko zaitu Emmanuel Rodriguez 1978 osteko Espainiako Erreinuko demokraziaren mugei buruz hitz egitera.

Larunbatean 12etan Irundik Juanma Sarasola kazetaria etorriko zaigu Irungo Mosku auzoko musika mugidari buruz idatzi duen dokumentu landuari buruz jarduteko.

Subtitulo: 
Liburu aurkezpen mordoa
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Asteazkenean 19etan izango da Nafarroako Hitzak, Euskalerria irratiak eta Berriak antolatutako eztabaida zikloaren azken saioa. Juan Kruz Lakastak gidatuta EH Bilduk, Geroa Baik, Ezkerrak eta Ahal Duguk parte hartuko dute.

Subtitulo: 
Eztabaida: aldaketa eraikitzen
Seccion: 
Actos
,

Asteartean 19etan Pikara Magazine webgune eta aldizkariko kideek heroi emakumeei buruzko solasaldia eskainiko digute. Gaia zinemak nola landu duen ere aurkeztuko du Maria Castejonek.

Subtitulo: 
Pikara Magazine: Heroiak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
03/05/2015
Cuerpo:

Joan zaigu apirila, hilerik krudelena, eta berarekin Maiatzaren lehena: euripean bizikletan, aulki gurpildunean edo oinez. Ion Arretxe etorri zitzaigun Aitor Merinorekin joan den astean, ez zen jende asko etorri, baina ekitaldi borobila izan zen, eta gomendatzen dizugu Intxaurrondo gaia lantzeko duen moduarengatik. NUPeko irakasle Humberto Bustince ere etorri zen, egungo jakingurak eta akademiako jakintza berezituak batu zituen. Marka izan zen, 60 lagundik gora Big Datari buruzko solasaldian, afera orokorretan hasi zen baina amaiera aldera zehatz ibili zen. Egun berean ardandegian Azul y Garanza upategiaren txanda izan zen, nekazaritzaren eta geure dastamenaren mugak zabaldu zituzten.
Aste honek denetarik izango du. Liburu aurkezpen batekin hasiko gara eta beste batekin amaitu. Eta tartean hauteskunde aurreko eztabaida bat, Anariren disko aurkezpen eta kantalditxoa, Saharako haurrei buruzko hitzaldi bat, liburu aurkezpen eta hitzaldi gehiago.

,

Asteazkenean 19etan Zure aurrekari penalak da Anariren disko berria, BideHutsek argitaratua. Maiatzak 7an aurkeztuko dio prentsari, baina egun bat lehenago egongo da Iruñean. Ordu erdiko solasaldia eskainiko du, elkarrizketa formatuan. Gero 5 kanta joko dizkigu eta besapean ekarriko du diskoa gainera, inon baino lehenago eskuratu ahalko duzu nahi izatera.

Subtitulo: 
Anariren disko aurkezpena eta 5 kanta
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Astelehenean 19etan Zizurren egindako material eder honen aurkezpena izango da. Iñaki Redin "Popi" etorriko zaigu: historia, zientzia eta gizarte kezkak irakasteko komikia erabiltzen dute beraien irakaskuntza zentroan. Orain autoedizio batean bildu dute dena eta geurean eta Merced karrikako TBOn eskura ditzakezu soilik. Ez galdu liburuari begirada bat emateko aukera.

Subtitulo: 
Comicreando
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Larunbatean 19etan María Castejón eta beste zenbait kidek Más fotogramas de género liburua aurkeztuko dute. Liburu hau 2013an argitaratu zuen Fotogramas de género. Representaciones de feminidades y masculinidades en el cine español (1977-1989) haren bigarren atala da.

Subtitulo: 
María Castejon, Itziar Ziga, Natalia Ardanaz, Maje Girona, María Molas
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ostiralean 17etan Ibone Olzak pertsonen lehenengo urteetan dauden harreman afektiboak aztertuko ditu. Jaio berriek gurasoekin dituzten harremanak aztertu dituzten ikerketa zientifikoetatik hasita. Erditzeaz hitz egingo du, garapenaren une kritikoei buruz.

Subtitulo: 
Ibone Olza
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Asteartean 19etan Nafarroako Hitza eta Euskalerria irratiak antolatutako bigarren eztabaida izanen dugu Iñigo Astizek gidatuta. Nafarroa Garaiko kulturaz eta kultura zentroez hitz egingo dute gonbidatuek.

Asteartean 19:30ean bilera gelan asteroko KATAHACKen topaketa izanen da. Informatikazale hauek elkarri laguntza eskaintzen diote, hackeatzeko, tutorialak elkarri emateko eta kontsultak egiteko.

Ostegunean 19etan Saharako haurrei buruzko hitzaldia egongo da.

Ostiralean 19:30ean Lierni Iriartek La pérdida del humano liburua aurkeztuko digu.

Subtitulo: 
Eztabaida eta askoz gehiago
Seccion: 
Actos
Imagen:
27/04/2015
Cuerpo:

Joan den astea mugitua izan zen liburuaren eguna tarteko. Egun eguzkitsua izan zen eta jendeak hautatu zituen liburuekin jendearen kezkak nabarmendu ziren.
Aste hau beterik dator egun bat gutxiago badu ere. Ostiralean atea itxita izango dugu, Arestik bezala: maitatzen dugulako lehen maiatza, delako pertsonen anaiatza. Ostantzean ekitaldi asko eta gainera egunerokotasun gozoa kafe batekin, garagardo artisauarekin, poema liburu batekin edo eguerdiko menu goxoarekin.
Horrez gain, adi egon datorren asteari ere, maiatzak 4an Comicreando aurkeztuko digu Iñaki Redin "Popi"k: hezkuntza proiektu xinple eta sofistikatu bat. Anari ere etorriko zaigu bere azken diskoari buruz solastu eta 5 kanta jotzera prentsari aurkeztu aurretik. Ibone Olzak ere hitzaldia eskainiko du lotura afektiboei buruz.
Baina goazen astiro, apirila ez dugu atzean utzi.
Pero no nos precipitemos, que antes tiene que terminar abril.

,

Astelehenean 19etan Ion Arretxe eta Aitor Merinok Intxaurrondo eleberria aurkeztuko dute.
Bide batez, kontuan izan astearteko Antonio Palomarren liburu aurkezpena bertan behera geratu dela gaixo dagoelako. Ia etorkizunean egin dezakegun.

Subtitulo: 
Liburu aurkezpena: Intxaurrondo
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Ostegunean 19etan Humberto Bustince izango dugu gurekin datu digitalen kudeaketa aztertzeko. SMS bat bidaltzen dugunean, geure osasunaren historia begiratzen dutenean osasunetxean, bankuko operazioak egiten ditugunean, txartelarekin ordaintzen dugunean, datu mendiak sortzen ditugu, datu horiei guztiei deitzen zaie Big Data.

Subtitulo: 
Humberto Bustince: Big Data
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Asteazkenean 21etan Elikadura onerako ekoafaria egingo dugu. Katakrakek lan egiten du produktu ekologiko eta gertukoekin, ekoizle ekologikoekin erlazio zuzenak indartuz eta sareak sortuz. Elikadura subiranotasunaren aldeko apustuak ondokoa bermatu behar du: interes pribatuen gainetik elikadura eta lurrari errespetua bermatzeko eskubideak eta behar kolektiboak daudela. Ongi jatearen bio-topaketak ekimen berria dira, eman izena kantina@katakrak.net helbidean.
Ostegunean 20:30ean, ardandegian Azul y Garanzak dastatzea eskainiko digu. Bardeetatik zuzenean. 8€ko prezioan. Eman izena aurretik ardotegia@katakrak.net helbidean.

Subtitulo: 
Elikadura onerako ekoafaria + Dastatzea: Azul y Garanza
Seccion: 
vinoteca
,

Asteazkenean 19etan Nafarroako Hitzak eztabaida antolatu du Nafarroak euskaraz bizi nahi du lemarekin.
Ostegunean 20etan bilera gelan Komikiak (eta euskara) for dummies taldearen hileroko hitzordua izango da. Klasiko baten txanda: Asterix eta Obelix. Album zirraragarri bat, adin guztietarako umorearekine eta ilustrazio mitikoekin.

Subtitulo: 
Mahai ingurua + Komikiak for dummies
Seccion: 
Actos
Imagen: