04/11/2014
Cuerpo:

[EUS] Moreno Cabrera, Font, Weyndling

Ostegunean 17:45ean Ingeleraz Ikasteko Programari buruzko eztabaida antolatu du Manu Robles-Arangiz Fundazioak. Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrilgo Unibertsitate Autonomoko hizkuntzalaria), Antonia Font (Balear Uharteetako irakaslea) eta Richard Weyndling (Iruñeko ingelerazko irakasle ohia).

Orea eta Masa Kultura: Los Amaya

Frankismo amaieran, 1971an, argitaratu zuen Los Amaya taldeak bere lehenengo diskoa. Funkaren, salsaren eta rumbaren arteko bidegurutze horri buruz jardungo dugu aste honetan 21etan, orea tarteko tenore onean.

Ekitaldiak

Asteazkenean 18etan Kontsumitzaileak eta talde defentsa eskubide berrien aurrean hitzaldia eskainiko Santiago Perez-ek ADICAEk antolatuta. Ostiralean 18etan eta 20etan En la plaza de mi pueblo txotxongiloen antzezlana eginen du Títeres desde abajo konpainiak.

Datorren astean...

Kasu udazkenari, datorren astean Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal izango baitira gurean. Baina baita Fermin Muguruza, Jorge Alderete eta Harkaitz Cano ere.

Bitxikeria

Geure burkide, ia anaia, den Ignacio Mendiolak liburu berria argitaratu du Bellaterran: Habitar lo inhabitable: La práctica político-punitiva de la tortura Iñaki Riveraren hitzaurrearekin. Gai lazgarri eta ohiko honen beste irakurketa bat Santurtzi-Gasteiztik.

Imagen:
31/10/2014
Cuerpo:

Ardandegia zabalik Asteotan hasi gara ardo botilak apaletan jartzen. Nafarroa Garaikoak, ia denak ekologikoak. Jada eskura ditzakezu baina ostiralean 20:30ean ospakizun xume bat egingo dugu ardo kopa bat eskutan, zintzurra berotzeko.Lander Garro: Gerra Txikia 80ko hamarkadako gerra zikina eta erbestea ume baten ikuspegitik. Hori da Lander Garroren azken eleberriaren abiapuntua. Umearoa, gaztaroa, indarra, boterea eta xalotasuna batzen diren intersekzioan egiten du lan Gerra Txikiak. Ostegunean 19:00etan Hendaiatik etorriko da aurkeztera.Masa Kulturaren 2. alea: Ricardo Feliú Ion Celestinok joan den astean egindako saiotzarraren ostean Ricardo Feliúren txanda izango da asteon, Addams eta Munster familien arteko gudua egingo du ostegunean 21:00etan Kantinan.Ekitaldi gehiago Asteazkenean 19etan Txaro Otxandorenak Zortzi milako mendiak izotza eta harria baino gehiago dira, emakume izatea Baltistanen hitzaldia eskainiko du: mendizaletasuna, ipar-hego harremanak eta generoa batzen diren eremu horri buruz. Ostiralean Catherine Béchard zuzendariak Loba proiektua azalduko du.Moreno Cabrera, Font eta Weyndling IIPri buruz Astelehenean 18etan Ingeleraz Ikasteko Programari buruzko eztabaida izango dugu Estatu osoko adituekin. Juan Carlos Moreno Cabrera (Madrilgo UAM-eko linguista), Antonia Font (Balear Uharteetako mirakaslea) eta Richard Weyndling (Iruñeko ingelerazko irakasle ohia). Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatuta.Amaierako bitxikieria: Zizek eta maitemina 2011ko udazkenean Valentina burkideak Zizek elkarrizketatu zuen. Esloveniarrak aipatu zion inglesezko "to fall in love" (maitemintzea, literalki maitasunean jaustea) kolokazioa. Valentina burkideak esan zion euskarazko adiera hobea zela (maitemintzea alegia) zeren eror zaitezke minik sentitu gabe, eta mindu zaitezke erori gabe. Emaitza gisa berriki Zizekek argitaratu duen Acontecimiento liburua, zeinetan Zizekek euskara jartzen duen adibide, baina ez da euskal gatazkaz ezta bere hizkuntzaren mistikaz ari. Zeharka ari da euskaraz, maitasun keinu diskretua. Triski burkideak identifikatu zuen ñabardura, diagonalean ez irakurtzearen abantailak.

Imagen:
21/10/2014
Cuerpo:

Orea eta masa kultura ostegunero izango da.

Bizitza finak nekatzen gaitu, gustu egokiak aspertzen gaitu. Edonoiz trabatuko zara hezurtxo batekin eta hil egingo zara. Hil aurreko errepasoan ez zara ardo bikainaz oroituko ezta Primavera Sounden egon zinenekoaz. Ziurrenik mamu harrapariez oroituko zara edo institutuko atsedenaldian jan zenuen empanadillaz. Masari buruz jardungo dugu, eta oreari buruz, kontsumitu eta ekoizten dugunari buruz. Ostegunero eginen dugu. Katakraken baliabideak jarriko ditugu: batetik etxeko oreak labean sartuko ditugu; bestetik jendea gonbidatuko dugu kultura herrikoiaren buztinetik perlak atera ditzan. Aste batean pizzak eta diskak egongo dira, hurrengoan empanadillak eta komikiak, hurrengoan focacciak eta bideojokoak, adibidez. Gaurko klasiko partekatuak. Zatoz gozatzera eta uxatu norbanakotasunaren eta distintzioaren birusa. Gogoak izan The Weather Underground-en leloa “Freaks are revolutionaries and revolutionaries are freaks” (Zomorroak iraultzaileak dira eta iraultzaileak zomorroak dira). Orea eta masa kulturaren estreinaldia Ion Celestinok eginen du ostegun honetan Hau ez da euskal musika hitzaldi musikatuarekin. 1963 eta 1973 artean ekoiztutako eta editatutako pop abestiak jarriko ditu. Mainstream izateko guran sortutako musika hau ez zen ospetsua izan eta ez da memoria kolektiboaren parte.

Sanchez-Ostiz, Moreno eta Lacastaren aurkezpenak

Aste honetan hiru liburu aurkeztuko ditu Pamielak. Asteartean 19etan Miguel Sánchez-Ostizek aurkeztuko du «La sombra del Escarmiento (1936-2014)», asteazkenean Victor Morenok «Santa Aconfesionalidad virgen y mártir» eta ostegunean José Ignacio Lacastak «Vuelta del Castillo».

Irakurle Taldea eta Ekonomia Kritikoa

Ostiralean hasiko da aurtengo Irakurle Taldearen ikasturtea Andrei Kurkoven «Piknika izotzetan» liburuarekin. Arratseko 20etan batuko gara erabilera anitzeko gelatik gora dagoen bilera gelan. Larunbatean 12etan Ekonomia Kritikoaren taldearen txanda izango da Amaia Perez-Orozcoren «Ekonomiaren subertsio feminista»rekin, bilera gelan aita ere.

Imagen:
13/10/2014
Cuerpo:

Joan den astean iragarri genuen albiste pozgarria: ostiral honetan Bill Ayers eta Bernardine Dohrn egongo dira Katakraken. The Weather Underground ekintza taldearen bi sortzaile. 60ko hamarkadako giro politiko estatubatuarra gaur egunetik kritikoki baina damurik gabe aztertuta. Beroketa ariketa gisa, gaur bertan, astelehenarekin The Weather Underground dokumentala ikusteko aukera izanen dugu. Bi ekitaldiak 19etan izanen dira.

Horrez gain, asteazkenean 19etan Munich 1962 dokumentala jarriko dute UEUk eta Orreagak. Ostegunean 19etan La Gallina Vascak bere bosgarren urteurrena ospatuko du.

Ostegunean 21etatik aurrera Free Da Orkestra inprobisazio libreko taldeak joko du. Iruñerrian ezagun diren artistek parte hartuko dute: Txo, Ion Celestino, Oskar Lakunza, Iñaki Rodriguez, Jorge Abadias, Igor Saez, Kike Arza, Aritz Luzuriaga, Hilario Rodeiro eta Juanma Urriza.

Larunbatean 19etan Zer espero du ume batek jaiotzen denean? Amagandiko edoskidetza kontsumitzaileen ikuspuntutik hitzaldia eskainiko du Concha de Alba doktoreak.

Amaitzeko albiste bibliografiko ederra jaso dugu asteon. Capitan Swingek argitaratu duen Indies, hipsters y gafapastas liburuaren zuzenketa lanetan geure lantaldeko Hannibal Smith egon da. Diskrezioz eta fin erraten ehizan. Victor Lenore autoreak egun geurean funtsezkoa den eta izango den bataila berria jorratzen du. Oso gomendagarria.

Imagen:
07/10/2014
Cuerpo:

Katakrakeko Txirrindulari Kaskarinek euren lehenengo itzulia egingo dute larunbata honetan. Gero eta txirrindu gehiago erabiltzen dira geure inguruan. Aukera hori profitatuz plan erraz bat proposatu digute: txirrindua eta ogitartekoak hartu eta istorioak partekatzea. Eman izena lehenengo txangoan info@katakrak.net helbidean. Ibilbidea hauxe izanen da: Zizur Txikia, Gendulain, Astrain, Ibero (38 km denera).

Asteazkenean 19etan El Irati S.A. liburua aurkeztuko dute.

Ostegunean 19etan Nafarroa 2015: aldaketa sakon baten aldeko elkargunea mahai-ingurua egonen da Patxi Leuza (Geroa Bai), José R. Loayssa (Podemos), José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra), Rebeca Remiro (Equo) eta Victor Rubiorekin (EHBildu). Egun berean 19:30ean bilera gelan De leyenda rosa e historia científica: el último revisionismo de la Segunda República hitzaldia emango du Ricardo Robledok.

Ostiralean 19etan ATTAC-Nafarroak antolatuta Europako Batasunak eta AEBek hitzartu duten TTIPari buruzko eztabaida egongo da Marina Albiol (Ezker Batasunaren taldeko eurodiputatua), Josu Juaristi (EHBildu-ko eurodiputatua) eta José Miguel Nuin (Izquierda Ezkerrakoa) eta Joan Josep Bosch (Podemos – Ahal dugukoa).

Azkenik, larunbatean 19etan Arturo Barcenillak Truffaut/ París liburua aurkeztuko du François Truffaut-en filmetan azaltzen zen Parisi buruz.

Imagen:
01/10/2014
Cuerpo:

Urrian gaude eta kantinako ordutegi arruntekin itzuli gara: eguerdiko menua 13:30etatik 16:00etara eta ostegun, ostiral eta larunbatetan entsalada eta bokata goxoak afaltzeko (gogoan izan gainontzeko egunetan txigorkiak dauzkagula).

Gaur Cementos Portland Nafarroako errauskailua hitzaldia izango dugu, Sakanako biztanleen osasuna hipotekatzen duen proiektuaren inguruan Hiru mugak-en eskutik. Bihar Ezkerraberri fundazioaren jardunaldien amaiera izanen da Nola gauzatu erabakitzeko eskubidea Nafarroan? mahai inguruarekin (Xabi Lasa, Fatima Frutos, Alvaro Baraibar, Miren Aranoa, Bixente Goikoetxea eta Txema Mauleonekin; Javier Pagolak moderatuta). Ostiral goizean Julio Basulto egonen da Elikadura tailerra haurdunaldian saioarekin.

Imagen: