Salgaien zerrenda

Azoka + Mikel Antza + Erakusketa

2015/06/01

Futbolari buruzko jardunaldiek zapore gozoa utzi ziguten. Albistegietan sarriegi jorratzen den gaiari beste aurpegi bat eman zitzaion, gaitegi berri bat. Bertaratutako askori buruzko elkarrizketak eta iruzkinak azaldu ziren prentsan. Halere, Jara Calvoren blogeko artikulua gomendatzen dizugu hemen, futbola eta emakumea landu zituen egunari buruzko kronika bat da: http://acerogrados.net/2015/05/25/las-ninas-futbolisticas/
Horrez gain, Iruñea NOLA? jaialdia ere amaitu da, Iruñerria osoan giro polita sortuz: Barañain eta Etxabakoitzetik Arga ibaien bazterretara Jito Alai eta Alde Zaharra zeharkatu ostean. Izan dadila hazi bat brassa eta musika beltzarekin jai eredu desberdin bat sustatzeko, adin guztietarako, maila handiko tokiko musikariekin, kulturak gaur egun izan behar duen lanari buruz gogoeta eginez. Norabide berean, asteon hasiko da Artisten Auzoa urteroko ekimena. Egunotan, areto nagusian Koldo Agarraberesen koadroak ikusiko dituzu, bere omenezko hautaketa xume bat. Gainera kontzertuak eta tailerrak egongo dira, adi eta begiratu egitaraua.
Joan den ostiralean hasi zen Liburu azoka tenore onean, eta hala jarraituko du igante honetara arte. Gogoan izan, gainera, %10eko deskontua egiten dugula Gazteluko Plazan.
Asteartean errezitaldi interesgarria izango dugu Mikel Antzaren poemekin.
Horrez gain Sesma Brewing garagardotegiaren dastaketa ostegun iluntzean. Joan den asteko ekoafarien eta ardo dastaketen zapore onarekin jarraitzeko.


Artisten auzoa

Astelehenean 19etan Eiderrek katilu tibetarrak joko ditu.
Ostegunean 19etan Luis Gilek flamenco kontzertu bat joko du.

Garagardo dastatzea: Sesma Brewing

Sesmako garagardo asko dasta ditzakezu kantinan. Ostegunean 20etan ekoizlea ezagutzeko aukera izango duzu. Albertok 3 garagardo ezberdin aurkeztuko dizkigu. Apunta zaitez aurrez ardotegia@katakrak.net helbidean.
Ekitaldiak 8 euro balioko du.

Mikel Antzaren poemekin errezitaldia

Ostegunean 20etan Mikel Antzaren Ametsak ere zain poema liburuko testuak irakurriko dituzte Josu Landak, Gotzon Barandiaranek Itziar Goñi saxofoilariaren laguntzarekin.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

FUERZA DE TRABAJO PARIA EN ASIA

,

22,00 €

Badugu

Ehiztariaren isilaldia

,

22,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

El diccionario ilustrado de la democracia española

,

16,00 €

Eskuragarri 2-3 egunetan

El patriarcado del osito Teddy

,

14,50 €

Ez dago eskuragarri

Archie Robertson tiene la palabra

,

12,00 €

Badugu