Ekitaldien zerrenda

Azaroak

22

Larunbata

12:30etan

Bermu berezia: Alicâte


Kontzertu lasaia bermu berezia eta etxeko frijituak.


Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

31

Larunbata

19:30etan

The Acoustic Bandwagon Revue


Iruñean bizi diren musikari britainiar batzuek eskainiko dituzten kontzertuak dira. Musikariak honako hauek dira:

Paul Bentham, Bob Adamson, Jon Herbert eta Nate Read.

Kantek gai asko biltzen dituzte: etorkinen bizitza, gaur egungo egoera politikoa, adiskidetasuna, hiltzaileak eta jokalari amorratuak, eta baita Iruñeko Alde Zaharreko taberna ezagun batera joaten diren pertsonaia batzuen bizitza ere.

Artista hauek batera arituko dira The Acoustic Bandwagon Revue-en, gau hauek musika akustikoaz disfrutatzeko zita paregabea bihurtuz.

The Acoustic Bandwagon Revue Katatrak liburudendan izango da, Kale Nagusiko 54. zenbakian, maiatzaren 31an 19:30ean.

Biografiak
Paul Bentham, ( Hermano Lobo Taldea )

Ahotsa eta gitarra. Ingelesa jaiotsez, zortzi urte darama Nafarroan bizitzen (Iruñeako alde zaharrean) eta musika jotzen. Zortzi urte hauetan hainbat talderentzat kantak idatzi ditu, zenbaitetan kantatu ere egin du. Orain, Hermano Lobo talde nafar-britainiarreko kidea da. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar

Bob Adamson ( Hermano Lobo Taldea )

Musikari eskoziarra da. Adamsonek azken zazpi urteak igaro ditu Iruñean, Rochapean, zehazki. , eta Jon 1999tik da Iruñeako biztanle, nahiz eta tarteka Madril eta Birmin-ghamen ere bizi izan den. Orain, Hermano Lobo talde nafar-britainiarreko kidea da eta gitarra jo eta ahotsa ere jartzen dio taldeari. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar

Jon Herbert ( Hermano Lobo Taldea )
Hermano Lobo izeneko talde nafar-britainiarreko kidea da. Herbert ingelesa eta taldean tronpetajolea da Hiru mosketero hauek kontzertuetan folka, popa, countrya, swinga, western-etako musika, rocka... batzen dituzte. Taldeak 2013ko azaroan argitaratu zuen lehen diskoa:
Moon Hole Bar

Nate Read

Kantautore britainiarra da. 2003tik Nafarroan bizi da, aurretik Britainia Han-dian, Alemanian, Herbehereetan eta Japonen bizi izan da.Musikari gisa Britainia Han-dian hasi zuen ibilbidea.

Kantautore honen musikan eragina izan dute, besteak beste, Nick Brakek, Bob Dylanek, Tom Prettyk, Pink Floydek eta Jon Martynek.Haren musikan eragina izan dute bertako folk eta rock musika tradizionalak eta baita Eustatu Batuetako blues-ak ere.

Errepertorio luzea dauka: blusa, folk kantak, kanta tradizionalak, klasikoen interpretazioak eta baita berak sortutako kantak eree, eta errepertorio luzean denetarik aurki dezakegu. Batetik, berak sortutako kantak, besteak beste, The Empty pPage edo Destination Unknown; denak, gainera, bere azken diskoan bilduta daude. Bestetik, kanta tradizionalak, adibidez, St James edota Infirmary Blues. Bukatzeko, gustukoen dituen artisten kanta klasikoak, esaterako, Bob Dylanen Girl from The North Country.


Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

28

Asteazkena

17:30etan

Euskalerria irratiaren irratsaio ikusgarria


Alde Zaharra, zeinen ederra zaren goiburuarekin, zuzeneko irratsaio ikusgarria eginen du Euskalerria Irratiak Katakrak liburu dendan (Kale Nagusia, 54), maiatzaren 28an (asteazkena), 18:00etatik 20:00etara.

Zuzeneko musika izanen dugu, Marea taldeko Kutxi Romero eta Nerea Erbiti jazz abeslari bikainarekin, eta beste gauza asko: elkarrizketak, zozketak, sariak…

Maiatzaren 31n, larunbatarekin, Alde Zaharraren Eguna ospatuko dute, eta ospakizun bat horrekin bat egin nahi du Euskalerria Irratiak, irratsaioa Alde Zaharrean, Alde Zaharraz eta Alde Zaharrarekin eginez.

Gurekin izanen dira Auzoenea auzo elkarteko lagunak, San Frantzisko ikastetxeko ordezkariak, Alde Zaharreko euskalgintzako kideak (AEK, IKA, Karrikiri, Zaldiko Maldiko…), garai bateko Euskal Jai gaztetxeko kideak, zenbait zinegotzi, Patxi Huarte Zaldi Eroa, Kike Diez e Ultzurrun…

Eta gure entzuleentzat ere nolabaiteko irrati-urte amaierako festa izatea nahi dugu. Horregatik luzatzen dizugu gure irratsaio honetara etortzeko gonbita.


Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

28

Asteazkena

20:30etan

Vive Louise Michel!


Homenaje a Louise Michel.



Gomendatutako liburua:

Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

30

Ostirala

20:00etan

René Petiten amesgaiztoak


Dokumentalaren metropoli foraleko estreinaldi mundiala. Egileak: Eguzki Bideoak, yesa + No Lanak gelditu eta Aragoi ibaia elkartea.
http://www.verkami.com/projects/5785-los-malos-suenos-br-de-rene-petit

*Dokumentala gaztelaniaz izanen da.


Ekitaldien zerrenda

Maiatzak

29

Osteguna

19:00etan

Dabilen harriari goroldiorik ez


Liburu-DVDa Maiatzerako kalean izango da. Ezagutzera ematea dugu orain lan handiena, beraz. Horretarako, aurkezpen ekitaldia antolatu dugu baina ez da ohiko aurkezpenak izango, parte-hartzaileak izatea nahi dugu, eztabaida guneak, zalantza berriak ireki ta erantzunak asmatzeko. - See more at: http://katakrak.taz:8080/eus/agenda/dabilen-harriari-goroldiorik-ez#stha...



Gomendatutako liburua:

Ekitaldien zerrenda

Azaroak

20

Osteguna

21:00etan

Tangoaren istorioak eta pasadizoak



Ekitaldien zerrenda

Azaroak

20

Osteguna

21:00etan

Historias y anécdotas del tango


Pinceladas tangueras, el origen, historias y anécdotas del Tango... ese arte apasionado hoy día universal...


Ekitaldien zerrenda

Azaroak

22

Larunbata

12:30etan

Vermú especial: Alicâte


Concierto tranquilo, fritos caseros y vermú especial.


Ekitaldien zerrenda

Azaroak

20

Osteguna

17:30etan

Kafe bat har dezagun eta Karta zertan den azalduko dizuegu


Mobilizazio, bilera, batzar eta plataformetan murgilduta gabiltza azken aldian. Erronka asko, borroka asko, egitasmo asko abian dira Nafarroan. Agendan tarte bat egin eta kafe bat hartzea proposatzen dizuegu, ordu betean Karta Soziala zertan den zuekin konpartitzeko.
Izan ere, urte beteko eztabaida prozesuaren ostean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatu egin da, ehun eragile baino gehiagoren babesarekin. Eta aldaketa sozialaren bidean tresna eraginkorra izan daitekeela uste dugu. Baita zuentzat ere.
Asistentzia konfirmatzea eskatzen dizuegu, kartasozialanafarroa@gmail.com helbidean.