«Argonautak» BERRIAn
Irailak 21 Astelehena
Abenduak
19
Asteartea
19:00etan
Mendebaldeko Saharakoa gatazka ahaztua da, isilarazia. Hamasei urteko gerraren eta ia 30 urteko su etenaren ostean, sahararrek armak hartu dituzte berriz ere. Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen, 53. probintzia, baina frankismoak ez zuen behar bezala amaitu deskolonizazio prozesua. Traizioen kateaketa etengabea da orduz geroztik.
Marokoren okupazioak munduko harresirik luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak; batzuk errepresiopean bizi dira, eta beste batzuk, berriz, ihes eginda, basamortuen basamortuan. Fronte Polisarioak, klandestinitatean sorturiko askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean.
Liburu hau kazetaritza kronika bat da. Kristina Berasainek modu erraz bezain sakonean kontatzen du ahanzturara kondenatutako herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak historiako pasarteekin tartekatuta. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzo dira, baina, okupazioa hasi zenetik 50 urte betetzear dauden honetan, ez dute independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropenik galdu. Saharar herriak nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten die.
Saharari Kantari egitasmoaren asmoa da saharar herriari keinu bat egitea, eta musikaren bidez herri horren askatasunerako eskubidea aldarrikatzea. Euskal eta saharar kulturek badute antzekotasunik, eta, geografikoki urrun badaude ere, gertu daude herri gisa. Sahararren ezgarit oihuak irrintziaren antza du, eta sahararren legtaa delakoak –bat-batean kantatzen edo errezitatzen diren poemak– bertsolaritzarena. Emakume sahararrek elkarrekin egiten dituzte haimak, auzolanean. Hassaniaz, tuiza deitzen zaio ekintza kolektibo horri, eta disko hau ere hala egin dugu, haima bat izango balitz bezala, elkarlanean, auzolanean.
Idazle, biografo eta ekintzaile judu austriarra izan zen. Lehen mundu gerran bakezalea izan zen, literaturako genero ia guztietan ekoiztu zuen eta interes berezia izan zuen historiak zuen alde literarioa bilatu eta idazteko. Hermann Hesseren laguna izan zen eta Thomas Mann ezagutu zuen. Bost dozena lan baino gehiago argitaratu zituen bizirik zegoenean eta, denen artean, Gizadiaren oren gorenak izan zen gehien saldu zenetako bat.
Idazle, biografo eta ekintzaile judu austriarra izan zen. Lehen mundu gerran bakezalea izan zen, literaturako genero ia guztietan ekoiztu zuen eta interes berezia izan zuen historiak zuen alde literarioa bilatu eta idazteko. Hermann Hesseren laguna izan zen eta Thomas Mann ezagutu zuen. Bost dozena lan baino gehiago argitaratu zituen bizirik zegoenean eta, denen artean, Gizadiaren oren gorenak izan zen gehien saldu zenetako bat.
Azaroak
13
Astelehena
19:00etan
El arcano de la reproducción. Amas de casa, prostitutas, obreros y capital erreprodukzio sozialaren azterketan lan handienetakotzat jo izan da. 1981ean lehen aldiz argitaratua, Leopoldina Fortunatik kategoria marxistei kritika feminista sakona egitea proposatu zuen bertan. Eztabaidaren erdigunean, erreprodukzio-lana zegoen, eta nola, honek, nagusiki emakumeek egina, tradizio marxistarengatik etengabeko begirunerik eza pairatu duen. Premisa horietatik abiatuta, Fortunatik emakumea etxeko langile gisa eta, bigarren mailan, sexuaren langile gisa duen irudi bikoitza aztertzen du, biak mendeko posizioan eta, hala ere, familia kapitalistaren esparruan gizonezkoen lan-indarraren egungo eta etorkizuneko erreprodukziorako erabakigarria. Kapital-metaketa prozesu konplexua da, eta fabrikaren lana ez ezik, emakumeen lanaren ustiapen osoa ere eskatzen du.
Leopoldina Fortunati militante feminista eta Potere Perariokoa izan zen hirurogeita hamarreko hamarkadan. Feminismo autonomoaren erreferente nagusietako bat da, Mariarosa Dalla Costa, Selma James, Silvia Federici edo María Miesekin batera.