26/03/2016
Cuerpo:

Aste honetan ere sua Europako ertzeetan eta erdiguneetan. Egun onak izan daitezke Laurent Bonellik sekurokraziaz eta terrorismoaren aurkako borrokaz eman zuen hitzaldia entzuteko. Edota Judith Butlerrek Parisko atentatuen ostean eta Tariq Alik azaroko egun horietan idatzi zituztenak.
Gerrarekin eta kulturarekin lotuta Juan Etxenikek Gara egunkarian Bob Geldof rock izarrari buruz: Donostia 2016 jaialdiaren baitan gonbidatuko dute Stop War Festibala-ra.

,

Jordi Calvok DICCIONARIO DE LA GUERRA, LA PAZ Y EL DESARME (Icaria, Bartzelona, 2015) aurkeztu zigun.
Antonio Casado da Rochak eta José Ignacio Forondak Thoreauren VOLAR (Pepitas de Calabaza, Logroño 2016) liburu ederra aurkeztu ziguten.
Antxon Olabek (Teresa eta Mikel lagunekin batera) CRISIS CLIMÁTICA-AMBIENTAL (Galaxia Gutenberg, Barcelona, 2016) gogoeta aurkeztu ziguten.

Subtitulo: 
Audios de presentaciones: Jordi Calvo + Thoreau
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Eduardo Arteta Hala Bediko Suelta la olla saioan izan zen liburu mordoa gomendatzen: ESPECTROS DEL CAPITALISMO Arundhati Royrena (Capitan Swing, Madril, 2015), EL PRECIO DE LA TRANSICIÓN Gregorio Moranena (Akal, Madril, 2015), CARTAS PARA LA WEHRMACHT Ota Pavelena (Sajalin, Madril, 2015) y ME LLAMAN CAPUCHINO Daniil Harmsena (Automática, Madril, 2012).
Eduardo Irujok Info Zazpi Irratian SIETE CASAS VACÍAS(Páginas de espuma, Madril, 2015) gomendatu zuen.

Subtitulo: 
Audioak: irrati gomendioak
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Inaxio Goldaracenak La Casa Roja irakurle taldean izan zuten azken liburuari erreseina egin dio: MI SÉQUITO SILENCIOSO (Charles Simic, Madril, Vaso Roto, 2014).

Subtitulo: 
Erreseina: MI SÉQUITO SILENCIOSO
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Atlantiko Beltza ikastaroa hasi aurretik ikusi genuen THE WHOLE GRITTY CITY dokumental zirraragarria. Dokumentalaren azken eszenako audioa hartu dugu, abesti gisa entzuteko tronpeten, zeharkako txirulen, tronboien eta triangeluen anabasa eder bat.

Subtitulo: 
Abestia: «I'll be missing you»
Seccion: 
Actos
Imagen:
19/03/2016
Cuerpo:

Kataluniako kazetari hark zioen bezala: Katakrak lurretik, itsasotik eta twitterretik, eta orain baita ere Android motako sakelekoetarako deskarga dezakezu KATAKRAPP aplikazioa. Zeure kasara programa ditzakezu abixuak.

,

Entzun Adoracion Guamanek TTIPeari buruz eta generoari buruz eskaini zuen hitzaldia.
Estibaliz de Miguelek espetxeari eta maitasun harremanei buruz idatzi duen liburuari egin zion aurkezpena.

Subtitulo: 
Audioak: TTIP, errezetak, espetxea eta maitasuna
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Broken Brothersen azken diskoari buruzko iruzkina
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Adoracion Guamanen hitzaldiaren ostean egindako elkarrizketa.

Subtitulo: 
Bideoa: Adoracion Guaman TTIPari buruz
Seccion: 
Actos
,

June Sanmillán Radio Euskadiko Iflandia saioan pailazo aktibistei buruz.
Xabier Maeztu Euskalerria Irratian tamalak eta pasta gozoak nola egin erakusten.

Subtitulo: 
Euskalerria Irratian + Radio Euskadin
Seccion: 
Actos
Imagen:
16/03/2016
Cuerpo:

Iritsi da. Hastear dago aste zoro hau. Besteak beste, ostegunean 19etan Silvia Federici izango dugu gurekin MUNDUA BERRIZ LILURATUZ aurkezteko Katakraken (aurkezpena elebiduna izango da, baina liburua, oraingoz, euskaraz soilik irakur dezakezu). Ostiraletik aurrera jardunaldiak hasiko dira, ostiralean bertan Gurutze Plazako Institutuan izango dugu Federiciren sarrerako htizaldia eta larunbatetik aurrera Katakraken elkartuko gara, gonbidatu mordoarekin.
Baina ekitaldi eder mordoa daukagu: beraz begiratu geure agenda.

,

Ya puedes escuchar el recital del poeta Karlos Cid Abasolo y sus amigxs.

Subtitulo: 
Audio: Karlos Cid Abasolo «Keinu konplizeak»
Seccion: 
Irakurle taldea
,
Subtitulo: 
Dave Randall BERRIAn
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Audioa: Ahoztar Zelaieta «La trama del 4%»
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Bizkaiko zaharren egoitzetako grebaren inguruko liburua idatzi berri du Onintza Iruretak eta gurean aurkeztu zuen BERDEA DA MORE BERRIA (Argia-MRA Fundazioa 2019): entzungai daukazu.

Subtitulo: 
Audioa: Onintza Irureta «Berdea da more berria»
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
12/03/2016
Cuerpo:

Gerturatzen ari da Nazioarteko Poesiaren Eguna: asteon izango da La Casa Rojaren hileroko hitzordua eta Irakurle Taldean Ingeborg Bachman eta Anne Sexton izango dituzte berbagai. Iruñerrian genero honi lotutako ekitaldi gehiago egongo dira, baina guk gertuen sentitu dugun gertakizunetako bat Inaxio Goldaracenaren Anestesia liburuaren argitalpena izan da. Aurkezpena? Apirilak 15ean kale Nagusiko 54an.

,

Entzungai duzu Iñaki Redín 'Popi'ren TDAHri buruzko hitzaldiaren osteko galdera erantzunen erronda.

Paul Bilbao eta Asier Basurto Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkezten egon ziren.

Cristiana Luisa Francisca eta Marleni Polo Errepublika Dominikarreko emakumeen eskubideez aritu ziren.

Barbara Balzerani y Gloria Rekarte reflexionaron en torno a la cárcel y la lucha armada en la Italia del siglo pasado.

Martin Aranburu, Arantza Santesteban y Zelai Nikolas charlaron sobre la coyuntura catalana.

Subtitulo: 
Audio saldoa
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

German Esparzak Unai Maleski poeta iruindarraren Hau ez da poesia (Elkar 2016) liburu argitaratu berria iruzkind du.

Subtitulo: 
Erreseina: HAU EZ DA POESIA
Seccion: 
Irakurle taldea
,

2015eko azaroko atentatuen osteko saiotik Korsikako egoerara egin du jauzi TELEZELULOSAk saio berrian. Zenbait berritasun teknikorekin gainera, Ahotsa.info lagunen lanari esker.

Subtitulo: 
TELEZELULOSA Korsika: indepentismoaren garaipena, hizkuntza, xenofobia
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,
Subtitulo: 
Slavoj Zizek: Arrunkeria publikoen itzulera
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Gainera –eta aurrez audioaren esteka eman badizu ere– bideoan daukagu Kataluniari buruzko mahai ingurua.

Subtitulo: 
Bideoa: Kataluniako prozesu independentistaz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
Imagen:
05/03/2016
Cuerpo:

Itzuli da Emakume langilearen nazioarteko eguna eta Feminismoa(k) irakurketa ibilbidea berreskuratuko dugu berriz ere: saiakerak, eleberriak, ipuinak, poemak eta komikiak

Egunotako geure agenda ere interesatuko zaizu: Cristiana Luisa Francisca eta Marleni Polo Dominikar Errepublikako emakumeen eskubidei buruz martxoak zortzian, Barbara Balzeranik eta Gloria Rekartek Brigada Gorriei buruzko liburua aurkeztuko dute bederatzian, Adoración Guamamek TTIPari eta generoari buruz hamaikan eta Estibaliz de Miguelek maitasun harremanei eta kartzelari buruz hamazazpian.

Bide batez, buletin honetan bertan Txela eta Terexkova garagardoen posterrak igortzen dizkizugu, Marisa Mantxolaren irudiekin.

,

160 lagun bertaratu ziren TDAHari buruz Iñaki Redín 'Popi'k eman zuen hitzaldira. Ederra izan zen entzutea eta pentsatzea hezkuntzaren, jakintzaren eta osasunaren inguruko gai honi buruz.

Aurki igoko dugu galdera-erantzunen audioa. Baina jada prest duzu hitzaldiko ikusizko materiala. Buletin honen azpikaldean, PDF batean.

Subtitulo: 
Audioa: TDAH Nafarroan, Iñaki Redinen eskutik
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Mar Gigón eta Soraida Hussein izan genituen Palestinamo emakumeen mugimenduari buruzko liburua aurkezten.

Subtitulo: 
Audioa: Mar Gijón eta Soraida Hussein Palestinako emakumeen mugimenduaz
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Atlantiko Beltzaren garaian argitaratu zuten Sustraian Recordseko lagunek euskarazko musika beltzari buruzko abestien bilduma. Berriz ere sareratu ditugu, deskargatzeko aukerarekin.

Lehenengoak 1970etik 1986rako aldia biltzen du. Eta bigarrenak 1986tik 2016rakoa.

Subtitulo: 
Musika: Izerdi hotsak, deksargatzeko 2 mixtape
Seccion: 
Actos
Imagen:
27/02/2016
Cuerpo:

Ederra da funts handia duten bi disko jasotzen dituzunean. Heldu dira jada liburu dendara Broken Brothers Brass Banden Ildoa landuz eta The Titaniansen From Zerokoma. Bizitza handia duten lanak, errealak eta utopikoak, Iruñerriaren barrunbeetatik erdituak.
Bide batez, ostegunean izango dugun Iñaki Redín 'Popi'ren TDAHri buruzko hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu.

,

Nafarroako Ubidearen bigarren faseari buruzko eztabaida entzun dezakezu Uraren kultura berriaren aldeko elkarteak antolatutako ekitaldia.

Subtitulo: 
Audioa: Nafarroako Ubidea
Seccion: 
Asteko ekitaldiak
,

Erresilientziaz, tortura gainditzeaz, jardun zuten Ainara Iraizozek, Janette Goikotxetak, Gorka Zabalak eta Patxi Arratibelek.
Solasaldi beraren audioaeskaintzen dizugu.

Subtitulo: 
Erresilientzia: bideoa eta audioa
Seccion: 
Actos
,

Inaxio Goldaracenak Anna Akhmatovaren REQUIEM liburua iruzkindu du (Madril, Cátedra, 2006).

Subtitulo: 
Erreseina: REQUIEM
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Luis Soldevilak, 'Elmo' Williamsen heriotzaren aitzakiarekin, seriotasunez hitz egin digu Fron Zerokomoa to The Titanians eta Ildoa landuz diskoen inguruan.
Hedoi Etxartek zergatik entzun behar duzun BBBBren diskoa azalduko dizu.

Subtitulo: 
Periferia blogean: Hil da 'Elmo' Williams + Zergatik entzun behar duzun BBBB
Seccion: 
Actos
Imagen: