Salgaien zerrenda

Martxoak 8

2016/03/05

Itzuli da Emakume langilearen nazioarteko eguna eta Feminismoa(k) irakurketa ibilbidea berreskuratuko dugu berriz ere: saiakerak, eleberriak, ipuinak, poemak eta komikiak

Egunotako geure agenda ere interesatuko zaizu: Cristiana Luisa Francisca eta Marleni Polo Dominikar Errepublikako emakumeen eskubidei buruz martxoak zortzian, Barbara Balzeranik eta Gloria Rekartek Brigada Gorriei buruzko liburua aurkeztuko dute bederatzian, Adoración Guamamek TTIPari eta generoari buruz hamaikan eta Estibaliz de Miguelek maitasun harremanei eta kartzelari buruz hamazazpian.

Bide batez, buletin honetan bertan Txela eta Terexkova garagardoen posterrak igortzen dizkizugu, Marisa Mantxolaren irudiekin.


Audioa: TDAH Nafarroan, Iñaki Redinen eskutik

160 lagun bertaratu ziren TDAHari buruz Iñaki Redín 'Popi'k eman zuen hitzaldira. Ederra izan zen entzutea eta pentsatzea hezkuntzaren, jakintzaren eta osasunaren inguruko gai honi buruz.

Aurki igoko dugu galdera-erantzunen audioa. Baina jada prest duzu hitzaldiko ikusizko materiala. Buletin honen azpikaldean, PDF batean.

Audioa: Mar Gijón eta Soraida Hussein Palestinako emakumeen mugimenduaz

Mar Gigón eta Soraida Hussein izan genituen Palestinamo emakumeen mugimenduari buruzko liburua aurkezten.

Musika: Izerdi hotsak, deksargatzeko 2 mixtape

Atlantiko Beltzaren garaian argitaratu zuten Sustraian Recordseko lagunek euskarazko musika beltzari buruzko abestien bilduma. Berriz ere sareratu ditugu, deskargatzeko aukerarekin.

Lehenengoak 1970etik 1986rako aldia biltzen du. Eta bigarrenak 1986tik 2016rakoa.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

SILVIA PANKHURST, sufragista y socialista

,

20,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Todos deberíamos ser feministas

,

6,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Mujeres, raza y clase

,

24,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

VIOLENCIAS NORMALIZADAS Y SILENCIADAS

,

5,00 €

Ez dago eskuragarri