Listado de eventos

12

Abril

Viernes

20:00

Josep Pla «Kale estua»

KALE ESTUA nobelan, indar poetiko eta iradokizunez beteaz kontatzen da Torrelles izeneko herri bateko bizimodua, albaitari gazte iritsi berri baten begietatik ikusia. Bistan da izen horren atzean Josep Plaren jaioterri Palafrugell dagoela, eta haren asmoa, nobela idaztean, hango eguneroko bizimodua ispilu batean ikusten dugun bezala ematea zela. Plak ez zion garrantzi handirik ematen nobelak kontatzen duen istorioari, ezta nobelari berari ere oro har, ezpada bizimodua bera kontatzen zuen heinean. Jakitun zen nobela honi alde horretatik jarriko zitzaizkion erreparoez, eta horregatik ohartarazten zuen, kontakizunari egin zion hitzaurrean, bere asmoa zela “bizimodua den bezalakoxea agerian jartzea” eta bertan “bizitza den bezalakoa islatzen duten irudiak” agertuko zirela “ez sortuak eta konbentzionalak. Hemengoak, hortaz, errealitatearen irudiak dira”.

Libro recomendado:

Listado de eventos

28

Marzo

Jueves

20:00

Lev Tolstoi «Hadji-Murat»

Hadji-Murat, errusiar inperioa XIX. mendearen lehen erdian Kaukasoko mendietan gauzatzen ari den konkista- eta asimilazio-politikaren kontrako erresistentziako buruzagia, bi botere kontrajarriren artean harrapaturik dago : alde batetik Shamil, islamdar erresistentziako buruzagi nagusia, Hadji-Murat bere mendeko matxinatua hilik ala bizirik (hilik nahiago) harrapatzeko haren familia bahiturik daukana, eta errusiar gudarostea, Hadji-Murat itxuraz babestu, baina familia askatzeko egiazko laguntzarik ematen ez diona.
Ataka gaitz horretan, Hadji-Muraten bizia tenaza batean bezala harrapaturik daukaten bi indarren mende dago . Itxaron beste irtenbiderik ez du, harik eta, itxaropen guztiak galdurik, etsimenaren indarrez eta zorian fidaturik, bere askatasuna eta familiarena lortzeko azken ahaleginari ekiten dion arte.
Bizia galtzera baizik ezin eraman dezakeen bide horretan, banan-banan erretratatzen dira bizitzea suertatu zaion zirkunstantzietan partaide diren eragile guztiak: matxinatuak, soldaduak, agintariak, errusiar eta kaukasiar herri xeheak.
Eta bidearen buruan, heriotzan aurkituko du Hadji-Muratek askatasun eta duintasun betea.

Febrero

Jueves

20:00

Svetlana Alexievitx «Gerrak ez du emakume aurpegirik»

Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak... Egunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea... baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia... Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz. 1984an argitaratu zen liburu hau lehenengoz, Gorbatxoven garaiko Perestroikaren irekidurari esker, baina hainbat zati zentsurak eta autozentsurak estali edo moldatu zituzten. 2002an berridatzi zuen Aleksievitxek bere lana, lehenago ezabatutako pasarteak sartuz, eta are nabarmenago geratu ziren horrela bai gerraren krudelkeria,bai hura nozitu zuten emakume guztien handitasuna.

25

Enero

Viernes

20:00

Leslie Feinberg «Mari-mutil handi baten bluesa»

«Gogora nazazue komunista iraultzaile gisa», esan zuen Leslie Feinberg idazleak hilurren zela (Kansas City, AEB, 1949-Syracuse, AEB, 2014). Izan zen besterik ere: kazetaria eta fabrikako langilea; zuri antirrazista, judu sekularra, transgeneroa, lesbiana. 1993an idatzi zuen lehen eleberria: Mari-mutil handi baten bluesa. Larrutik idatzia zuen nobela, baina ez da autobiografia. Ongi ezagutzen zituen istorioan protagonista direnen gorputz periferikoak, eta, hala idatzi zuen; erraietatik, baina diskurtso erabat politikoa eraikiz. Mina eta elkartasuna, biak ageri dira bizi-bizi nobelan, eta, orain dela 50 urte kokatutako eleberria izan arren, gaiak puri-purian daude gaur egun ere: genero aniztasuna, homofobia, indarkeria, arrazakeria...

14

Diciembre

Viernes

20:00

Andrea Camilleri «Hilabete bat Montalbanorekin»

H ilabete bat Montalbanorekin liburua da Camilleriren mundu berezian eta Salvo Montalbano komisarioarenean sartzeko biderik egokiena.
XIX. mendean polizia eleberriak idazten hasi zirenez geroztik, asko izan dira beren bidea egin duten detektibeak, eleberri bakar batek ezarritako muga estuak gainditu eta sail oso bat osatu dutenak, bizitza propioa hartu eta, kasu batzuetan, letren mundura ekarri zituen egileari berari gain hartu diotenak. Edgar Allan Poe, Sir Arthur Conan Doyle, Raymond Chandler, Agatha Christie eta gisako klasikoen lumatik sortu zirenak albo batera utzita, gaur egun ere franko dira Europan irakurleen arreta bereziki bereganatzen ari diren detektibeak. Haietako bi ditugu Vázquez Montalbánen Carvalho eta Andrea Camilleriren Salvo Montalbano, izena idazle kataluniarrari zor diona, handia baita Camillerik Vázquez Montalbán zenari dion mirespena.

Montalbano komisarioa pertsona bitxia da (malenkoniatsua, fatalista, hiztun paregabea, kultua, zorrotza), irakurle porrokatua, eta izugarri maite duena bai bere lurra, Sizilia, bai bertako sukaldaritza ere. Estatuko poliziaren ordezkari, legearen eta justiziaren defendatzailea da, nahiz eta ez zaion askorik inporta legea urratzea kasuak argitzeko.
Siziliako Vigàta herri balizkoan argitu behar dituen kasuetatik abiatuz, mundua zergatik den halakoa ulertzen saiatuko da Montalbano.

23

Noviembre

Viernes

20:00

Jack Kerouac «Errepidean»

Zaharra da bidaia-bizitzaren metafora. Ez da, ordea, iraungi, ezta iraungiko ere. Jack Kerouac-ek ere bere ekarria egin zion kontaera horri, gu denok sortalde-sartalde eta ipar-hego eramanez Sal Paradise eta Dean Moriarty gogoangarrien ibileren bidez. Autobiografiatik asko duen eleberri honetan, pertsonaiak plazer eta salbamen bila abiatuko dira errepidean barrena, sexua, drogak eta jazza lagun.

Hirurogeiko hamarkadako kontrakulturaren abiaburuko testutzat jo izan da liburu hau. Orduan bila hasitako jendea (asko galduak) oraindik bila ari da, errepidean.

Libro recomendado: