Ekitaldien zerrenda

Ekainak

20

Ostirala

19:00etan

Alice Munro «Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak»

Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute.

Munroren literatur mundua "eguneroko bizitza" da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Mundu hori populatzen duten gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeetarako bizi dira. Ez dago gertaera bereziki misteriotsurik, betidanik ezarritako moldeetan jaio, bizi eta hiltzen dira. Baina eguneroko bizitzan zoriak eta ustekabeak nahitaez duten lekua aski da haien tragedia handi edo txikiek Huron County baino eremu zabalagoko jendeari hunkigarri gertatzeko.

Feminista goiztiartzat ote zuen bere burua galdetu ziotenean, hona haren erantzuna: "Garai hartan, ez nuen "feminista" hitza ezagutzen, baina horixe nintzela feminista, nola ez".

Gomendatutako liburua:

Maiatzak

30

Ostirala

19:00etan

Rashid Khalidi «Ehun urteko gerra Palestinaren aurka»

Palestinako historiari buruzko azterketa integral bat idatzi beharrean, Palestina menderatzeko borrokan gertatutako sei inflexio-puntutan jarri dut arreta. Palestinaren patua erabaki zuen 1917ko Balfour Adierazpenetik, Israelek 2000ko hamarkadaren hasierako Gazako Zerrendako setio eta Gazako biztanleriaren aurkako aldizkako gerretara, sei gertaera horiek nabarmentzen dute Palestinaren aurkako ehun urteko gerraren izaera koloniala, baita hura burutzeko kanpoko botereek izan duten ezinbesteko eginkizuna ere. Gerra bizi izan zuten palestinarren esperientzien bidez azaldu nahi izan dut, partzialki bada ere, kontakizun hau, haien arteko batzuk nire familiako kideak, deskribatutako pasarte batzuetan presente egon zirenak. Lekuko izan nintzen gertaeretan neure oroitzapenak gehitu ditut, baita nire familiaren eta beste batzuen materialak zein lehen pertsonan idatzitako hainbat narrazio ere. Nire xede nagusia zera izan da, gatazka hau azaltzeko gailendu diren ikuspegi gehienetatik oso ezberdin den ikuspuntua ematea.

Apirilak

11

Ostirala

19:00etan

Montserrat Roig «Gerezi-denbora»

Natàlia Miralpeix, liburun honetako, protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi urtez biri eta gero. Astebete besterik ez da igaroko istorioa hasi eta bukatzen den arte, eta, tarte horretan, Natàliak aurrez aurre izanen ditu bere familiaren iragana eta oraina, borborka ari den hiri batean, iraultza sexual eta politiko bete-betean, Francoren heriotza hur-hurrean dela. Familia-kronika bat, emakumeen ahotsak gidari, aldatzen ari den gizarte baten iraganaz, orainaz eta geroaz gogoeta egiteko gonbita eginez. Ramona, adeurekin hasi eta L'hora violetarekin amaitu zen eleberri-ziklo bateko bigarrena da.

Martxoak

28

Ostirala

19:00etan

Virginia Woolf «Farorantz»

Ramsay familiak Eskoziako oporlekuan emandako egun parea (hamar urtek bereizita) kontatzen digu Farorantz eleberriak, baina, Virginia Woolfen lan berritzaileenetan ohi den bezala, ekintzari eta elkarrizketari baino garrantzi gehiago ematen die introspekzio psikologikoari eta pertsonaien barne-munduaren azterketari. Poesiatik ere baduen prosa malgu, irristakor batean, eta kontzientziaren isuriaz baliatuz, hainbat gai doaz agertuz eta txandakatuz testuan zehar, ñabarduraz beterik eta sutiltasun mehe batez: norberaren izatea eta ingurua, denboraren igarotzea, sormen artistikoa, emakumeen lekua eta egitekoak gizartean, gerraren itzala?

Otsailak

21

Ostirala

19:00etan

Giorgio Bassani «Finzi-Continitarren lorategia»

Finzi-Continitarrek, Ferrarako juduen arteko familia aberatsenak, halako lilura bat sortzen diote nobelako protagonista eta narratzaile gazteari: ez bakarrik haien etxe erraldoiagatik, bizimodu isolatuagatik, cultura zabalagatik, jarrera aristokratikoagatik; horrez gain, lagun egin nahi lituzke familiako seme-alabak: adinkide duen Alberto eta, batez ere, haren arreba Micòl, eder bezain urruna.
Mussolinik, Hitlerrengana hubiltzeko, Italiako juduen kontra ezarritako lege arrazialek sortuko dute ustekabeko aukera: hiriko tenis elkartean jokatzea debekatua dutela-eta, beren lorategiko tenis-zelaira gonbidatzen dituzte Finzi-Continitarrek komunitateko kideak. Kontalaria eta Micòl adiskide min bihurtuko dira, amodio mindu eta mingarri bat ere sortuko da bietako batengan, baina lotsak, diferentzia sozialak ala patu historikoak ezinezkoa egingo dute harremana.
Dotorezia eta sentiberatasuna darizkion eleberri miresgarria dugu hau, betiko joandako garai baten malenkoniaz eta historiaren krudelak suntsitutako lagunenganako elegia-doinuz idatzia.