«Argonautak» BERRIAn
Irailak 21 Astelehena
Apirilak
19
Ostirala
19:00etan
«Artista bakar bat ere ez da eguneko hogeita lau orduetan etenik gabe artista. Lortzen duen funtsezko guztia, iraunkor guztia, ohiz kanpoko inspirazio-une bakanetan gertatzen da beti.»
Stefan Zweig, hitzaurrean
«Ez omen dago idazlerik Historiaren esku fina gaindi dezakeenik, eta badirudi Stefan Zweigek harexentzako prest utzi zuela liburu honetako azken eszena; Wilson zaharra etxera bueltan, behe-lainoa kontinenteen artean, jendea mutu. Datorrela Historia orain, eta segitu dezala idazten, dio Zweigek, ni ez bai-naiz ausartzen.»
Nerea Ibarzabal, hitzatzean

Martxoak
15
Ostirala
19:00etan
Hau da Natalia Ginzburgen libururik intimoena. Bere familiako lexikoa du oinarri, azalean behintzat. Familiako hitzek, esaldiek eta esaerek gogora ekartzen dizkioten gertaerak kontatuko dizkigu. Bere familia-kronika osatzen duten lehengaiak, hots, heriotzak, jaiotzak edo maitasunak erabiliz, azalduko ditu Natalia Ginzburgek faxismoaren gorakada, Bigarren Mundu Gerra, hala nola Levi familiaren eta haren lagunen gorabeherak. Hitz propioek ekartzen dizkioten oroitzapenen bidez biziaraziko digu bere familiako giroa, baita XX. mendeko Italiakoa ere.

Otsailak
09
Ostirala
19:00etan
Inoiz ez gara krisi honetatik aterako. Ez, behintzat, indarrean jarri dugun eskema ekonomiko eta sozial honen barruan. Hori aspalditik jakina zen arren, ez dugu deus aldatu nahi izan, eta orain ezin da gehiago itxaron: gure ekintzen ondorioak bistan geratzen ari dira, eta hondamendiaren lehen zantzuak, petrolioaren eskasia esaterako, ageriko egiten ari zaizkigu. Hortik petrokalipsi izena, eta abiapuntu beretik azterketa gordin eta argigarri hau, egungo sistema energetikoari alternatibak eskaini nahian. Energia-iturri berriztagarrien erabilera txalotzen duten albiste arranditsuen aurrean, liburu honek argi eta zehatz azaltzen du zergatik ez duten balioko ustezko konponbide horiek, eta irtenbide errazik edo lasterbiderik ez duen auzi honen aurrean ditugun aukerak, premiazkoak bezain errotikakoak, aurkezten ditu.

Urtarrilak
19
Ostirala
19:00etan
Hemezortzi urte zituen Mary Shelleyk Frankenstein idatzi zuenean. Hor sortu zuen azken mito modernoetako bat, etorkizun bikaina izango zuena, eta zinemari esker gaur egun ere ondo bizirik dirauena. Asko dira zinema mutuaren garaitik hasita gaur arte egin diren bertsioak, batzuk testuari atxikiagoak beste batzuk baino.
Gaur egun, ez da zorakeria esatea gutxik irakurri eta ia denok ikusia dugun istorio bat dela Frankenstein, aspaldi idatzia izan arren zuzen-zuzenean lotzen zaiena zientziaren aurrerapenak eta haren ondorioek gure garaian pizten dituzten eztabaida sutsuei.
Gaurko ikuspegitik, dena dela, garbi dago munstro bat sortu zuen doktore burubero samar baten istorioa baino gehixeago dela Frankenstein. Baina “gehixeago” horretara hurbildu nahi duenak liburura jo beharko du nahitaez. Mary Shelley, feminismoaren aitzindari Mary Wollstonecraft-en alaba, “irakurleari ilea lazteko moduko” zerbait idaztera jarri zenean, izu-istorio zoragarriaz gain, arrazoiaz eta hizkuntzaz bere itsuskeria gainditu nahi duen izaki aldrebes baina xalo eta maitagarriaren istorioa sortu zuen.

Abenduak
15
Ostirala
19:00etan
Ohiz kanpoko nobela da Frantziar Suitea, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere. Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea ulertu nahian idatzia.