HARAKINEN ALABA

Yurre Ugarte

16,00 €

BEZa barne

Badugu

HARAKINEN ALABA

ISBN 978-84-1360-567-8
Orriak
Urtea 2026
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Alex Garmendia, baserritar harakin baten eta kantari ye-ye baten alaba, ikus-entzunezkoen gidoigilea, imajinazio sukartsu baten jabea, krisi edo aldaketa betean murgilduta dabil. Pandemian gurasoak hil eta haien herentzia jaso berritan, dena utzi (lana, etxea, bikotekidea) eta bere baitan arakatzen hasten da, familiako sekretuetan aztarrika, iraganean bere ondoezaren gakoa aurkitu nahirik edo. ...

Leer más

Geruza ugariko testua osatu du Yurre Ugartek, egin ahala eraikitzen den eleberri baten itxuran, era askotako osagaiak biltzen dituena: familia ustez tradizional baten lehortasun emozionala, gaztetxo baten bilaketak eta noraeza, telebista eta zinema munduko erronka eta ajeak, idazketari buruzko hausnarketak, emakumeen kontrako indarkeria sexuala... Guztia ere, idazkera bizkor eta begirada pindartsu batez josia.


Te puede interesar

Alfabeto de las pulgas

Bernardo Atxaga

Hitzen ondoeza

Joseba Sarrionandia

HOTZ INDUSTRIALA

Julen Belamuno

El silencio del cazador

Luis Garde Iriarte