19,00 €

BEZa barne

Badugu

IZOTZ URA

ISBN 978-84-19570-18-5
Orriak
Urtea 2023
Argitaletxea Susa
Saila Euskal Narratiba

Denbora da Saioa eta Mara ez dabiltzala elkarren gertuan. Lehena irakasle dabil, haur bat izan du aspaldiko bikotekidearekin, eta utzita du musika, nahiz eta ezer gutxi bezala mugitzen den zerbait bere barruan aspaldiko diskoak entzutera giltzapetzen denean; bigarrena, kontrara, bete-betean dabil musikaren industrian, foku ugariren pean, eta apenas agertzen den hazten ikusi zuten kaleen artera. Han lotu ziren biak musikara, abesbatzako klaseetatik gaztetxeko oholtzara, eta biengan lorratza utzi zuen norbait hil da orain. ...

Leer más

Laguntasun harreman baten une fundatzaileak, poz partekatuak eta ezkutuko mindurak dira kontakizun honen hezurdura. Euskal Herriko historia hurbilean girotuta, zeharkaldi berean ageri dira Kilometroak jairako kantu grabaketa, herritik hirirako distantzia, Bataplan, Friburgoko okupazio giroa, gurasoen etxeetako sukaldeak eta bizitzaren xake taula zuri-beltza. Etengabe eraldaketan diren urak Lide Hernando Muñozen lehen nobelan.


Te puede interesar

Bränskint

Landabaso Gaizalde

Bat, bi Manchester

Irati Jimenez Uriarte

Hamabost zauri

Karmele Jaio Eiguren

En país extraño

Mikel Antza