Salgaien zerrenda

Stefan Zweig, Andrea García, HAU DENA...

2023/12/13

Egun zoroak dira kantinan, liburu-dendan eta areto nagusian. Argibide batzuk, beraz. Baga: liburu denda altxorrez lepo dugu. Biga: nahi baduzu nahi duzun tokira bidal ditzakegu erositako liburuak -edozein banatzailerekin izango dituzun prezio merkeago eta tarte llaburragoekin-. Higa: gogoan izan Aturri eta Ebro arteko ardo eskaintza ederra dugula, ardandegi txiki eta sarritan ekologikoek ekoitzitakoak gainera.


Andrea García González: CALLA Y OLVIDA

Liburu-dendetara iritsi da Andrea García Gonzalezen CALLA Y OLVIDA. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista: euskal gatazka armatuko kontakizunak ikuspegi feminista batetik. Hitzaurrea Joseba Zulaikak idatzi du eta hitzatzea Mari Luz Estebanek.

Stefan Zweig: GIZADIAREN OREN GORENAK

Azaroaren hasieran iritsi zen liburu-dendetara Stefan Zweigen GIZADIAREN OREN GORENAK, Edorta Mataukoren itzulpen zoragarriarekin. Hitzatzea Nerea Ibarzabal idaztel eta bertsolariak idatzi du eta Amaia Astobizak egin du zuzenketa. Azala, ohi bezala, Koldo Atxagarena da.

El doble LP: HAU DENA

Iritsi da HAU DENA LP bikoitza, libretoa eta posterra: Fermin Muguruza, Nakar, Chill Mafia, Broken Brothers Brass Band, Los Chikos del Maiz, Ibil bedi, J Martina, Raimundo el Canastero, Mursego, Trigger, Kinbonbo Brass Band, FECBEG, Joseba Tapia, Pirritx Porrotx eta Marimotots, DJ Reimy, eta hamarka musikari gehiago. Bide batez. Jakizu abenduaren 20an 19etan diskoaren entzunaldia egingo dugula, zenbait musikarik lagunduta.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Calla y olvida

,

15,00 €

Badugu

GIZADIAREN OREN GORENAK

,

22,00 €

Badugu

COLAPSO Y REVOLUCIÓN

,

25,00 €

Badugu

IZOTZ URA

,

19,00 €

Badugu

Otaberra

,

21,00 €

Badugu

EMAKUME IZOZTUA

,

20,50 €

Ez dago eskuragarri