Aurkezpen jentsetsua izan zen AUTOBIOGRAFÍA (Capitán Swing) liburuarena. Angela Davis-ek idatzi eta Arnaldo Otegiren hitzaurre batekin: entzungai daukazu aurkezpena. Era berean, eskura daukazu aurkezpenaren osteko erantzun eta gogoeten erronda.
Ekitaldian Davisen aurreko zenbait liburu aurkeztu ziren: besteak beste, MUJERES, RAZA Y CLASE (Akal) edota DEMOCRACIA DE LA ABOLICIÓN (Trotta). Gainera, Howard Zinnen LA OTRA HISTORIA DE LOS ESTADOS UNIDOS (Hiru) aipatu zen eta ekitaldia Eduardo Galeanoren PATAS ARRIBA (Siglo XXI) liburuko aipu batekin amaitu zen: buletin honi aipu hark ematen dio izena.
Nieves Salobralek eskaini zuenAmatasunak, ekonomia eta komunitatea ikastaroko azken hitzaldia, entzungai daukazu jada.
Aurreko hitzaldi guztiak ere zerrenda batean batu ditugu.
Irantzu Urdaniz eta Alberto Jauregi 25 urte bete dituen Sanduzelaiko Umetxearen historiaz hitz egitera etorri zitzaizkigun. Hurrengo egunean Diario de Noticias egunkarian elkarrizketatu zuten Alberto.
Luis Soldevila Felix Linaresekin izan zen Radio Euskadiko Iflandia saioan Iruñerriko gerra kulturalei buruz.
Xabier Maeztu Euskalerria Irratian izan zen eta Dolmak zerbarekin egiten irakatsi zigun.
Entzungai daukazu Jokin Pallaresek egin zuen CIEN MIL PASOS POR TIERRAS BEREBERES liburuaren aurkezpena.
Maitane Unzu estreinekoz Sukalde kontuak blogean Goi mailako sukaldaritza gizonen kontua da idazkiarekin. Gaurkotasun handiko gaia ikuspuntu berri batetik: hartu generoa, sukalde mediatikoa eta zilegitasuna eta irabiatu.
Joan da aurtengo Iruñea NOLA? jaialdia eta Luis Soldevilak kontatuko dizu bizi eta sentitu zuena. Aukera duzu Iñaki Basterrak Ekinklikentzat egin zituen argazkiak ikusteko: buletin honetako argazkia ere berea da.
Arin arin azaldu zen kantinako ekosistemaren lagin bat ETB1eko Pintxo &Pote saioan: Guneko arrautzetako Mikel, Santi Leoné, Lupi Lakasta eta beste zenbait lagun.

Amatasunei buruzko ikastaroan Vanina Vázquez Gentile izan genuen. Patriarkatuko eraikuntza kulturalei buruz jardun zuen, aspaldiko ekarpen originaletako bat, zuen testuinguruarengatik: desiraz, hizkeraz, amatasunaz aritu zen, psikoanalisitik sarritan.
Egun batzuk lehenago, Txefi Roco etorkinen eta amatasunaren ingurukoez aritu zen: entzungai daukazu bere ekarpena eta osteko galdera-erantzunen txanda.
Hedoi Etxartek duela aste batzutako Mmatarrak bikotearen kontzertuko abestiak hartu eta testuen eta abestien jatorriaz idatzi du.
Joan den astean PuntuEus Fundazioak Euskarazko Interneten lehenengo jaia egin zuen: entzungai daukazu haien hitzaldia.
Rut Iturbide, 160 lagunen aurrean aritu zen egun bizi den maitasun erromantikoari buruz.
June Sanmillán Félix Linaresekin egon zen Iflandia saioan Sanferminetarako espazio berriei buruz hitz egiten, amatasunen ikastaroaz ere jarrdun zuten.
«Aisialdiari lotutako merkantilizazioak oreka guztiak hautsi ditu hirigune historikoetan eta orduan agertu dira zaraten eta zikinkerien arazoak. Borroka horretan oreka galdu da. Nahiz eta hiria gatazken eremu natural bat den, orekak aurkitu behar ditugu berriz ere»: Arkaitz Fullaondo eta Ibai Gandiaga aritu ziren hiri ereduaren inguruan. Eta auzokideen, erakundeetako jendearen eta arkitektuen interesa piztu zen.
Gainera, galderen eta erantzuenn txanda luzea egon zen.
Jada entzun dezakezu Amatasunak, ekonomia eta komunitatea: ikastaroan Zaloa Basabek eta Amaia Zufiak eman zuten hitzaldia.
Ikastaroak eta hitzaldi hark interesa sortu dute. Horren adierazgarri Basaberi Berrian egin zioten elkarrizketa eta horren harira Miren Aranguren Etxartek idatzi zuen zutabea.
Eduardo Irujok GOETHE EN DACHAU (Nico Rost, Bartzelona, Contraescritura, 2016) gazteleratu berria irakurtzea gomendatu digu. Herbeheretako preso batek Dachauko kontzentrazio esparruan idatzi zuen egunerokoa. 15.000 liburuko liburutegia egon zen bertan. Eta presoek, tifusaren eta kolpeen artean Liecthenberg, Goethe, Heine edota Kafka zuten berbagai: zoramenetik salbatzeko erregaia izan zen kultura haientzat.
Datorren astean izango da Iruñea Nola? jaialdiaren bigarren edizioa. Joan den urtean jaialdi beltza Iruñerrian hedatu zen (Etxabakoitz, Barañain, Casco Viejo) eta aurten Arrosadian kontzentratuko da. Afixan ikus dezakezu programazioaren aniztasuna. Bertan egongo den giroa neurtzeko Luis Soldevilak idatzi duen kronika irakur dezakezu.
Maitane Unzu Euskalerria irratiara itzuli zen eta zerbak eta muesli barratxoak egiten erakutsiko dizu.
Jada entzun dezakezu Javier Sanchezek asteon eman zuen hitzaldia.
«Nola egin kotxeek haizearekin funtziona dezaten?»: horri erantzun nahi izan zioten, besteak beste, lanaren xantaiari buruzko mahai inguruan. Txirrinkak antolatu zuen ekitaldi hura, datorren astean hasiko baita azpiegitura zentzugabeen eta garapenkeariaren aurkako txirrindula martxa.
Bertara joan zaitezke, noski, adibidez, maiatzak 21ean 11:06an Katakraketik pasako da Txirrinka, geure tartea Jazarren amaituko da, Etxabakoitzen: hartu txirrindula eta zatoz!
Luis Soldevila Félix Linaresekin egon zen Radio Euskadiko Iflandian Remigia Picóri buruz hitz egiten: IRUÑEA NOLA?ren azken asmakizuna: Arrosadian maiatzak 26, 27 eta 29an egingo den jaialdiaren aurreko jaia.
Joan den larunbatean izan zen ARROSADIA NOLA?ren aurkezpena. Bertan egon zen Music In My Soul Selekath DJ afronafarra jendea dantzan jarriz. Bere nondik norakoei buruz jakiteko elkarrizketa labur bat egin genion.
Xisco Rojo duela egon batzuk egon zen katakraken. Kitarra eskutan bakar-bakarik, entzungai daukazu kontzertu osoa: jo zituen zazpi kantak.
Asteartero doa Uxua Domblás Euskadi irratiko Hiri Gorrian saiora. Joan den astean Potemkin Filmotekari buruz aritu zen, horri esker Nerea Fillatek gure altxorrari buruz jardun zuen saio berean. Asteon Uxuak Amatasunak, ekonomia eta komuniteta ikastaroari buruz hitz egin zuen.
Entzun dezakezu jada Esako zortziei buruzko hitzaldia: kartzelara bidali nahi dituzte haien lurra zaintzeagatik.
