«Jakintza da boterea eta une oro behar duzu... irakurri liburu bat» hala jartzen zuen African National Memorial Bookstore liburu dendako sarreran, Harlemen. Eta Olentzero datorrela-eta, hala egin dugu geuk ere, liburuekin mendiak egin ditugu, ez dadin egon unerik jakintzarik gabe.
Violeta Serrano Inaxio Goldaracenarekin batera egon zen CAMINO DE IDA (Modesto Rimba 2016) liburua aurkezten.
Ez da ohikoa futbol partida baten irrati kontakizunaren erdian goraintziak jasotzea. Bai, entzun dezakezu jada Ángel Cappak Onda Ceroko futbol saioan bidali zizkigun agurrak.
Juan Etxenike ere hasi da Euskalerria irratian kolaboratzen, Boureki egiten hain zuzen.
June Sanmillán Radio Euskadin izan zen alde zaharreko Piparrika baratzari buruz eta Plazara parte-hartze prozesuari buruz.

Hala adierazi zuen María Cappa kazetariak Edurne Elizondok Nafarroako Hitzan egin zion elkarrizketan. Maria eta Angel Cappa euren liburua aurkeztera etorri ziren. Aurkezpen hartan Patxi Puñal eta Kibu Vicuña izan zituzten aldamenean. Aurkezpenaz gain, June Sanmillánek Eguzki Irratirako egin zien elkarrizketa gomendatzen dizugu.
Bisita hark oihartzuna izan zuen prentsan: Garan albistea azaldu zen, Jon Maizak erreportaia egin zuen Diario de Noticiasen eta Iñaki Lordak elkarrizketa egin zion María Cappari Panenka futbol aldizkarirako.
Argitaletxea prentsari aurkezten jarraitu dugu (aste honetan bertan Diario de Noticiasel argitaratu du Ana Oliveirak egin zigun erreportaia) eta jendartean aurkezten jarraitu dugu, Durangoko Azokan, besteak beste. Han hitz egin zuen Imanol Miramónek Félix Linares eta Kike Martínekin, Nerea Fillatek Lara Madinabeitiaren saiakera feministei buruzko erreportaian parte hartu zuen Lorea Agirrerekin (Eskafandra) eta Zuriñe Rodriguezekin (Lisipe) batera(Berria TB).
Irakurle Taldearen bigarren saioaren ostean David Foster Wallacen liburuari jarri genizkion lerroburuak irakur ditzakezu.
Eduardo Arteta Irujok Renata Adleren OSCURIDAD TOTAL gomendatu zuen Info Zazpi irratian.
Jada entzun dezakezu Javier Vaquerok egin zigun CUERPOS ACHORADOSen aurkezpena.

Aste bizia izan dugu geure lehenengo bi liburuak aurkezten –hemen behean ikus ditzakezu estekak–. Eta ostiraletik Durangoko Azokan gaude, baldin bazatoz bila gaitzazu Goienkale 65en The Balde eta Entzun!ekin batera. Asteartera arte hantxe izango gara, nahi baduzu etorri.
Gainera, datorren astea berezia da bi jaiegun izango dituelako. Horregatik gogoratuko dizugu asteazkenean Violeta Serrano idazlea etorriko dela eta ostiralean Emily Dickinsonen inguruna jardungo dugu La Casa Rojan.
Hasi gara argitaletxea aurkezten. Lagunei eta gertukoei aurkeztu ostean hedabideekin hasi gara. Irakur dezakezu Ainhoa Sarasolak Berrian jaso zuena ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT liburuaren inguruan. Baita Laura Puy Muguirok Diario de Navarran jaso zuena argitaletxearen sorreraren inguruan.
Angela Davisen liburua aurkezteko Euskalerria Irratian izan ginen Peio Argiñarenarekin. Eta Donostiako aurkezpenera Marijo Uria gerturatu zen Euskadi Irratian albistea plazaratzeko euskaraz eta Radio Euskadin gaztelaniaz. Era berean, Felix Ibargutxi etorri zen Diario Vascotik eta Ainhoa Ortegak jaso zuen albistea Argian.
Eskura daukazu Teresa Forcades eta Quim Arrufatek eskaini zuten hitzaldia.
Marta Martínez Carro editorea eta Núria Molinés itzultzailea geurean egon ziren euren nobedadeak aurkezten.
Iosu Moracho eta Mikel Sanz –lagun mordo batekin– LA UTOPÍA TIENE LOS PIES DESCALZOS liburua aurkeztu zuten.

Liburuak argitaratzea amets bat zen, materiarik ez zuen amets bat. Orain, lan kooperatiboari eta militanteari esker, Katakraken mugak gaindituta, errealitate fisiko bat da: esku artean dauzkagu geure lehenengo bi liburuak. Ospatzeko datorren abenduak 1eko aurkezpen jaira gonbidatu nahi zaitugu.
Donostialdean bazaude azaroak 29an 11etan prentsaurrekoa egingo dugu Donostiako Liburutegiko sotoan (San Jeronimo karrikan). Bertan Angela Davisen ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT aurkeztuko dugu. Jendaurreko aurkezpena arratseko 19etan izango da, egun berean, Kaxilda liburu dendan. Gainera, Durangoko azokan izango gara, The Balde-rekin postua partekatzen.
Euskaraz argitara emango dugun lehenengo liburua ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT izango da,Angela Davisek ingelesez argitaratu duen azkena. Munduko askapenaren aldeko borroken arteko loturak egitearen aldeko aldarri bat da.
Gaztelaniaz argitara emango dugun lehenengoa LA RADICALIDAD DEL AMOR izango da, Kroaziako Srecko Horvat filosofoaren azken lana. Horvatek desiraren eta eraldaketaren arteko gogoetak harilkatzen ditu, egungo abagune politikoa oinarri hartuta.
Nerea Fillat Jakin aldizkariak uztailan antolatutako Baionako jardunaldietan izan zen. Hango hitzaldia aitzaki Katakrak-i buruzko gogoetak egin ditu, Jakin aldizkariaren azken alean aurkituko dituzu.
Luis Soldevilak Periferia blogean idatzi du Elhadji Ndiaye-ren heriotzari buruz eta haren kontura Barañaingo Nabean grabatu duten abestiari buruz.
Rosa Cobok hitzaldi interesgarria eskaini zuen emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinei buruz. HItzaldia Nafarroako emakumeen indarkeriaren aurkako plataformak antolatu zuen.
Jendetzaren aurrean Ana Freixasek emakume helduen kotrako indarkeriari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Miran Foroak antolatu zuen hitzaldia.
2017ko Korrika Iruñean amaituko da. Has zaitezke orkatilak berotzen iragarkian agertzeko aukera izan dugula!
Ahotsa.infok elkarrizketa egin zien Nafarroako subirautza sozialaren inguruan mahai ingurua eskaini zuten lagunei.

Udaberrian amatasunen eta ekonomiaren inguruko ikastaro bat izan genuen. Ordutik, parte hartzaileek gai horiei buruz hitz egiten jarraitu dute. Orduan sortu zen talde hark jarraipena eman nahi izan die gogoetei. Horregatik, beste kide batzuekin batera hitzordu berriak antolatu nahi izan dituzte, esaterako, joan den astean MADRES ARREPENTIDAS Orna Donathen liburuari buruz jardun zuten.
Adi egon aurten hitzordu gehiago egongo direlako.
Joseba Tapia bere azken disko-liburua aurkeztera etorri zitzaigun. Funtsean, Jon Celestino eta beste lagun batzuekin solas egin zuen: musikaren ikasketaz jardun zuten, nork bere esperientziatik.
Brian AEBetako CrimethInc kolektibokoa da. Asteon Katakraken izan genuen WORK liburua aurkezten, bide batez AEBetako egoerari buruz, eta Donald Trumpen hautaketaren osteko abaguneaz jardun zuen. Hitzaldi llabur eta indartsu bat izan zen.
Eneko Compains (EHU), Patricia Ruiz de Irizar (Munduko Medikuak), Beatriz Villahizán Lagunas (SOS Arrazakeria), Juan Pedro Urabayen Mihura (ELA-Hezkuntza) y Libertad Francés (Salhaketa) Nafarroako Parlamentuari Konstituzio Epaitegiak bertan behera utzi dizkion 17 legeen ondorioez jardun zuten.
Bigarrengoz izan zen June Sanmillán Eguzki Irratian, Arcadi Oliveresi elkarrizketa bat egin zion. Ekonomiaz jardun zuten, lurretik gora begira.
June Sanmillán Felix Linaresekin Iruñeko gaztetxearen inguruan gertaturiko azken gertakizunez hitz egiten aritu ziren.

Astelehenean, Ameriketako Estatu Batuetatik iritsi berria den CrimethInkeko Brianek WORK: CAPITALISMO. ECONOMÍA. RESISTENCIA liburua aurkeztuko digu. Eztabaidarako material polita izan daiteke, honakoan liburu dendako bigarren solairuan egingo dugu ekitaldia.
70 lagunen aurrean Mikel Sanzek, Luis Tarrafetaren laguntzarekin, bere azken poema liburua aurkeztu zuen: ESQUIRLAS PERSONALES (Enkuadres 2016).
Germán Esparzak MUSEO BILDUMA komikiari iruzkina idatzi dio. Harkaitz Canok eta Iñaki Holgadok egin dute liburua (Ikastolen Elkartea 2016).
Entzungai daukazu Giaccopuzzi Giovannik lehengoan Kurdistango borrokari eta Siriako egoerari buruz eskaini zigun hitzaldia. Iratzar Fundazioak gonbidatu zuen Giovanni.
Joan den astean GOOOLPE DE VISTA liburuaren aurkezpeneko audioa jarri zenigun. Aurkezpen hartan zeuden ere Kau Kori Kura eta Ciclos Iturgaizen zuzeneko kontzertu zoroak.
