02/07/2025
Cuerpo:

Oporretara joango zara munduaren amaieraren aurretik? Zatoz liburu bila ostiral iluntzea baino lehen! Hilaren 17an itzuliko gara ohi bezala.

Bestetik, dakizunez, uztailaren 6an eguerditik aurrera, eta 7an bazkalostean, galaxiako DJ onenak izango ditugu ohiko maratoian. Eta 7tik aurrera, menu izugarri goxoa eguerdian (ez baduzu tokia gorde, deitu segituan 948 225520ra, honezkero egun erdietako jantokiak beteak dauzkagu), bermut goxo baterako osagaiak eguerdiro (erraldoi eta kilikien ostean lasterka egin ostean jateko) eta afari ezin hobeak suen aurretik afaltzeko.

,

Iritsi da liburu-dendetara udaberri-udako euskaraz argitaratuko dugun azken nobedadea, Paul Mattick handiaren MARX ETA KEYNES. EKONOMIA MISTOAREN KRISIA. Pablo Oliveros-en hitzaurrearekin (Julio Sotok itzulia) eta Garazi Goldarazenak euskarara ekarria. Ezinbesteko bi testu Keynesi eta kapitalismo betea den ekonomia mistoa ulertu eta kritikatzeko.

Subtitulo: 
Paul Mattick: «Marx eta Keynes»
,

Uste duzu segurtasunaz pentsatzea garrantzitsua dela? Bai? Irakurri gure udako azken nobedadea gazteleraz: Manifiesto por la abolición de la seguridad, besteak beste Mark Neocleousek osatzen duen Segurtasunaren kontrako taldeak idatzitako ezinbesteko manifestua.

Subtitulo: 
«Manifiesto por la abolición de la seguridad»
,

Samira Calvok iruzkina egin dio Herta Müllerren Funtzionarioak esan zuen poema liburuari.

Subtitulo: 
Iruzkina «Funtzionarioak esan zuen» liburuari
Imagen:
15/05/2025
Cuerpo:

Heldu da Euskaraldia eta ekimen mordoa antolatu ditugu Katakraken: menu berezia egunero, pintxoak, topaketa, Bertso-afaria Julio Soto eta Maialen Lujanbiorekin. Sartu estekan, lasai begiratu, eta badakizu: inarrosi mundua euskaraz.
Ostegunean Alicia Valdés izango dugu gurean, azken aldian zer esana ematen ari den liburu batekin.
Eta ostiralean, ezinbestekoa, Laura Macaya eta Itziar Ziga GATAZKA ETA ABUSUA EZ DIRA GAUZA BERA zigorraren kulturaren inguruko saiakera zorrotzarekin.

,

Ekainaren 11an hasiko da Arbola Fest eta, sarrera gisa Eduardo Barga Gómez izango dugu datorren astean El jardín del Prado aurkezten gurean. Hitzordua berotzeko, Marta Arrizabalagak liburuari iruzkina egin dio Blogean.

Subtitulo: 
«El jardín del Prado» Arbola Fest-en atarian
,

Bide ederra egiten ari da Roland Barthesen DOLU-EGUNEROKOA, agertu da albistea BERRIAn, RADIO EUSKADIn eta EUSKADI IRRATIAn.

Subtitulo: 
«Dolu-egunerokoa» BERRIAn, EUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn
,

Clara Eslava RADIO 3eko Efecto Doppler saioan eta Nafarroako SER katean izan zen EL NIÑO EN LA CIUDAD liburuaz, inprimategian dago liburua ostera, bigarren edizioa...

Subtitulo: 
«El niño en la ciudad» RADIO 3en eta Nafarroako SER katean
,

Nerea Arrutik erreportaia egin zuen BERRIAn Stuart Halli buruz, berriki argitaratu dugu Ibai Atutxak apailatu eta itzulitako KULTURA, AURKAKOTASUNA ETA BOTEREA Hallen bilduma.

Subtitulo: 
Stuart Halli buruz BERRIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
,

Arantxa Iturbek elkarrizketa egin zion Leire Lakastari EUSKADI IRRATIko Arratsean saioan.

Subtitulo: 
«Idazketa labana bat da» EUSKADI IRRATIAn
Seccion: 
Irakurle taldea
Imagen:
16/04/2025
Cuerpo:

Joan den astean Vicen Aleixandre zendu zen. Kausa askoren burkide izan zen eta Katakraken lagun eta lotura Mediterraneoan. Luis Soldevilak heriotza-ohar hau idatzi zion.

,

Ostegunetik astelehenera Katakrak itxiko dugu (larunbata barne). Asteartean itzuliko gara eta asteazkenean Liburuaren eguna izango da. Karlos III.ean gure postua jarriko dugu hautaketa zorrotzarekin. Gogoan izan liburu-dendan ere %10eko deskontua egingo dugula eta 25.000 liburuko funtsa dugula bi solairutan.

Subtitulo: 
2025eko Liburuaren eguna!
,

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Euskara praktikoki martxan jartzeko festa izango da aurten ere. Egun horietan menu berezia izango dugu eta, arratsetan, Ahobizi eta Belarriprest pintxoak izango ditugu. Gainera, bertso-afaria antolatu dugu, Lurraren mintzoa izenarekin Nafarroako ekoizle desberdinekin. Luxu handia izango da halako elikagaiekin batera Maialen Lujanbio eta Julio Soto gurekin izatea. Maiatzaren bitik aurrera salduko ditugu txartelak, 25€an kantinan.

Subtitulo: 
Bertso-afaria Euskaraldian
,

Irakurgai daukazu Izaskun Mata Colomak DRIG, DRAG, DRUG jardunaldietarako egin zuen kronika.

Subtitulo: 
DRIG, DRAG, DRUGen kronika bat
,

Laura Macaya eta Hamacaren GATAZKA ETA ABUSUA EZ DIRA GAUZA BERA argitaratu berri dugu eta honezkero liburu-dendetan dago. Itziar Zigak hitzaurrea egin dio euskarazko edizioari eta Amaia Astobizak itzuli du. Prentsaurrekoaz aritu ziren BERRIAn eta HORDAGOn.

Subtitulo: 
Nobedadea: Laura Macayaren «Gatazka eta abusua ez dira gauza bera»
,

LAS GUERRAS DE GÉNERO. La política sexual de las derechas radicales de Nuria Alabao ya está en las mejores librerías. Alabao analiza los elementos centrales de este movimiento ultraconservador global en relación a las cuestiones de género.

Subtitulo: 
Nobedadea: Nuria Alabaoren «Las guerras de género»
,

Jon Agirrek Roland Barthesen DOLU-EGUNEROKOA liburuaren argitalpenaren berri eman zuen DIARIO VASCOn eta Miren Mindegiak Ibai Atutxa Stuart Hallen KULTURA, AURKAKOTASUNA ETA BOTEREA liburuaren apailatzaile eta itzultzaileari elkarrizketa egin dio EUSKALERRIA IRRATIAn.

Subtitulo: 
«Dolu-egunerokoa» & «Kultura, aurkakotasuna eta boterea»
Imagen:
31/03/2025
Cuerpo:

Jakinarazi ditugu 2025eko Nafarroako Liburu-denden Saridunak: Ane Labaka eta Raquel Samitierren Murmur (Erein 2024), Vicente Valeroren El tiempo de los lirios (Periférica 2024) Vicente Valero eta Lomigen En el corazón del bosque (Errata Naturae 2024). Sari banaketa apirilaren 3an izango da, ostegunarekil, Condestablen, ostean solasaldia egongo da saridunekin.

Bide batez, ikusgai daukazu Kiko Amatek Xabier Maezturekin izan zuen solasaldia.

,

Argitaratu berri dugun Roland Barthesen Dolu-egunerokoa liburu-dendetan dago, Danele Sarriugarteren itzulpen zoragarriarekin. Hedabideei aurkeztu genien joan den astean eta honezkero albiste izan zenEUSKADI IRRATIAn eta RADIO EUSKADIn.

Subtitulo: 
Roland Barthesen «Dolu-egunerokoa» liburu-dendetan!
,

Clara Eslava eta Alfredo Hoyuelosek aurkezpen txundigarria egin zuten, ikusgai daukazu. Han hemenka aurkeztuko dute: Madrilen apirilaren 2an Lorenzanan, Gasteizen apirilaren 4an Liburutopian, Madrilen 12:30ean Enclave librosen, Madrilen ere maiatzaren 7an Traficantes de sueñosen eta Bilboko Antin ekainre 13an. Goizez dena izan ezik, 19etan izango dira ekitaldiak.

Subtitulo: 
Colin Warden «El niño en la ciudad» aurkeztu dugu
,

Ibai Atutxak Stuart Hallen Kultura, aurkakotasuna eta boterea liburu hautaketa lanak eta itzulpenak egin ditu. Berriki EITB Kulturan kultur proposamenak egin ditu. Gainera, EUSKADI IRRATIko Baipasa saioan elkarrizketatu dute.

Subtitulo: 
Ibai Atutxa EITB Kulturan eta Baipasan
,

Arkadio profesoreak Ignacio Menciola elkarrizketatu du La danza de las luciérnagas (Katakrak 2024) liburuaren inguruan jarduteko.

Subtitulo: 
«La danza de las luciérnagas» La linterna de Diógenes saioan
,

Bilboko Bestiak liburutegiko lagunek (Karmela) Annie Ernauxen Idazketa labana bat da (Katakrak 2024) liburuaren iruzkina egin dute ARGIAn.

Subtitulo: 
«Idazketa labana bat da» ARGIAn
Imagen:
14/03/2025
Cuerpo:

Iritsi da liburu-dendetara euskarazko azken nobedadea, Ibai Atutxak hautatu eta itzuli dio, sarrera ere idatzi du, Stuart Hallen funtsezko sei testu dira. Kultur ikerketetatik gaur egungo mundua ulertu eta aldatzeko gonbidapen bat dira: kapitalismoa kulturatik ulertzekoa, arrazakeria, hegemonia neoliberala, eskuin muturraren goraldia. Irakurri KULTURA, AURKAKOTASUAN ETA BOTEREA, gainera McKenzie Warken hitzatzea dauka. Liburua prentsaurrean aurkeztu genuen eta albistea jaso dute DIARIO VASCOn eta EUSKADI IRRATIAn.

,

Iritsi da liburu-dendetara gure gaztelerazko azken nobedadea Colin Warden EL NIÑO EN LA CIUDAD, hirien eta haurren ikuspegi ezohiko eta askatzaile bat. Gainera, edizio honek Ann Golzenen 122 argazki dauzka. Asteartean 19:00etan Alfredo Hoyuelos eta Clara Eslavarekin aurkeztuko dugu liburua Katakraken.

Subtitulo: 
Colin Ward «El niño en la ciudad»
,

Astelehenean hasi zen (nahiz eta batu zaitezkeen) QUE ARDA EL COLE ikastarora eta martxoaren 27an hasiko da DRIG, DRAG, DRUG (Danele Sarriugarte, Fermintxo Zabaltza, Miren Narbaiza, Plazeratu, Gordas pimponeras...). Begiratu, eman izena eta lagunak gonbidatu!

Subtitulo: 
Bi ikastaro berri: Eskolaz eta transfeminismoaren auziaz
,

Oihana Bildarratz, Miren Izco, Xabier Murciano, Isabel Irigibel eta Xabier Gallo hezkuntzan egon diren greben inguruan solastu ziren. Entzungai daukazu!

Subtitulo: 
Greba? Zer egin?
,

Entzungai daukazu Arantxa Iturbe eta Leire Lakastak Annie Ernauxen liburuaren inguruan izan zuten solasaldia.

Subtitulo: 
«Idazketa labana bat da» EUSKADI IRRATIAn
Imagen:
31/01/2025
Cuerpo:

Hogei urteko kartzela zigorrak eta 56.000 euroko isunak jarriko dizkiete Baztango proiektu ekozida eta espekulatzailea gelditu nahi izan duten zenbait laguni: informa zaitez Aroztegiaz (Nafarroako Gobernuaren proiektuaz eta protestan ibili direnei eragindako errepresioaz). Informa zaitez joan den urriaren 12an eskuin muturraren aurka Iruñean protesta egin zuten GKSko 31 gazteri jarritako 21.000 euroko isunez. Eta Ernaiko 133 kideri Eusko Jaurlaritza jarri dien 290.500 euroko isunaz. Eta joan den Korrikan 36 migratzaileri Bidasoa gurutzatzen lagundu zieten 7 militanteri egindako epaiketaz.

Ez dira salbuespenak, Bidasoaren ipar zein hego, legeak protesta jazartzen du. Ez dira soilik garai ilunak Washington eta Gazan, horregatik da ezinbestekoa errepresaliatuekin elkartasuna adieraztea: mobilizatuz eta ekarpen ekonomikoak eginda.

Katakrakeko sukaldetik, aste osoan ibili gara Aroztegia buruan, menu berezia osatzen, baita larunbatean ere, ohi baino merkexeago baina beti bezain goxo, Iruñerrira manifestaziora bertaratuko direnentzat eskaintza eskuragarriagoa izan dadin.

,

Geure Youtube kanalean ikusgai dauzkazu: Mckenzie Wark eta Danele Sarriugarte Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotzarekin, Aurelien Beltran eta
Ujué Agudo eta Karlos g. Liberal El algoritmo paternalistarekin.

Subtitulo: 
Primerako bideoak
,

Leire Lakastari elkarrizketa egin zioten DIARIO DE NAVARRAn.
Ujué Agudo y Karlos g. Liberali EL DIARIOn.
Iruzkina egin dio Iñaki Urdanibiak La danza de las luciérnagasi KAOS EN LA REDen eta elkarrizketa egin zioten Ignacio Mendiolari NAIZ IRRATIAn.

Subtitulo: 
Idazketa labana bat da, El algoritmo paternalista en prensa, La danza de las luciérnagas
,

Ikusgai daukazu zeintzuk izan ziren, saiakeran eta narratiban 2024an gehien saldu genituen liburuak: euskaraz eta gazteleraz.

Subtitulo: 
2024ko liburu salduenak
Imagen: