Errusiako gutunak
Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak
Itzulpena: Jone Gartzia
| ISBN | 978-84-10316-18-8 |
|---|---|
| Hizkuntza | Euskera |
| Orriak | 112 |
| Tamaina | 12,5x19 |
| Azalak | Rústica con solapas |
| Prezioa | 13,00 |
1881eko otsailaren 16an Vera Zasulitx errusiar iraultzaileak gutun bat idatzi zion Karl Marx filosofo eta iraultzaile sozialistari. Gutunak galdera bat zekarren: ze iritzi zuen Errusiako landa-komunaren patuaz Kapitalaren egileak?Marxek lau gutun zirriborro egin zituen gutuna bidali aurretik. Liburu honetan Zasulitxena, Marxen zirriborroak eta garai hartan Errusiako iraultzaileekin Marxek eta Engelsek izan zituzten beste truke batzuen testuak daude. Marxek Errusiarekiko izan zuen jakin-minak hiru interesgune ditu gaur egungo munduan: XIX. mendeko langile mugimenduaz eta orduko eztabaidez ikastea, ezinbesteko industrializazioari buruzko eztabaida zabaltzea klase posizio askatzaile batetik eta, azkenik, Marxen obraren zabaltasunaz eta konplexutasunaz jakiteko grina piztea.
Hedabideetan
Vera Zasulitx-ri buruz
1849 - 1919
Vera Ivanovna Zasulitx Errusiako idazle eta iraultzaile marxista bat izan zen, Lanaren Emantzipazioaren Taldeko sortzaileetako bat. Landa eremuko beheko klaseko nobleziako familia batean jaio zen Smolensk probintzian. 1877an Trepov generalak Aleksei Bogoliubov jipoitu zuen San Petersburgoko kartzelan eta Zasulitxek Trepov generalari tiroz eraso egin zion nahiz eta ez zuen hiltzea lortu. Epaimahaiak Zasulitx libre utzi zuen. Suitzara alde egin zuen ondoren.Ekintzailea izateaz gain teorialaria eta itzultzailea ere izan zen Zasulitx. Marxen lanek Errusian izan zuten zabalkudearen arduradunetako bat izan zen.
Karl Marx-ri buruz
1818 - 1883
Filosofoa, ekonomialaria, soziologoa, historialaria, kazetaria eta iraultzaile komunista izan zen. Friedrich Engelsekin batera komunismo garaikidearen fundatzaileetako bat izan zen. Marxek bizitza ikertzen eta idazten eman zuen, nahiz eta talde militante ezberdinetan parte hartu zuen, besteak beste, Komunisten Ligan (1847-1852) eta Lehenengo Internazionalean (1864-1872). Historia ulertzeko ezinbesteko egile bat da, tradizio iraultzaile ezberdinentzako teorialaria den bezala. Euskaraz irakurgai dago, itzulpen ezberdinetan, Alderdi komunistaren manifestua (Jakin, Engels Fundazioa), baita Idazlan hautatuak ere (Klasikoak, ...
