
Karl Marx
1818 - 1883
Filosofoa, ekonomialaria, soziologoa, historialaria, kazetaria eta iraultzaile komunista izan zen. Friedrich Engelsekin batera komunismo garaikidearen fundatzaileetako bat izan zen. Marxek bizitza ikertzen eta idazten eman zuen, nahiz eta talde militante ezberdinetan parte hartu zuen, besteak beste, Komunisten Ligan (1847-1852) eta Lehenengo Internazionalean (1864-1872). Historia ulertzeko ezinbesteko egile bat da, tradizio iraultzaile ezberdinentzako teorialaria den bezala. Euskaraz irakurgai dago, itzulpen ezberdinetan, Alderdi komunistaren manifestua (Jakin, Engels Fundazioa), baita Idazlan hautatuak ere (Klasikoak,
Xabier Mendigurenek itzulia dozena bat testu ezagunekin eta Kapitalaren zazpi kapitulurekin), eta Mendigurenek itzuli zuen Luis Bonaparteren brumairearen hemezortziaren bertsio berri bat argitaratu zuten 2023an (Igela, Idoia Santamariak itzulia).
En la editorial:




