07
Noviembre
Viernes
20:00
Bill Bryson «Ia denaren historia labur bat»
Sesión de marzo del grupo de lectura Irakurle taldea.
*La sesión será en euskera.
Libro recomendado:
27
Febrero
Viernes
20:00
Maria-Merçé Marçal + Emily Dickinson «Munduko poesia kaierak»
Sesión del grupo de lectura Irakurle taldea de febrero.
*La actividad será en euskera.
Libro recomendado:
27
Febrero
Viernes
20:00
Maria-Merçé Marçal + Emily Dickinson «Munduko poesia kaierak»
Otsaileko Irakurle taldearen saioa. Emily Dickinsonen poesiara estreinakoz hurbiltzen dena berehala ohartuko da, lehen lerroak irakurri bezain laster, poeta bakan baten aurrean dagoela. Ez da Dickinsonen lana sobera ezagutu behar lerro horiek hark idatziak direla jakiteko. Originaltasun eta indar berdingabea duen poeta dugu, poesia anglosaxoiko —eta are munduko poesiako— figura gorenetako bat. Harold Bloom kritikariaren arabera, Dickinsonen adimena hain da apartekoa irakurlea beti sentitzen dela txiki, hasiberri, haren poemak irakurri bitartean. Izan ere, Dickinsonen poesiaren ezaugarrietako bat zailtasuna da; ez da ulerterraza, besteak beste, ahots indibidual hain indartsu horri jarraiki, topiko oro ekiditen ahalegintzen delako tai gabe. Alabaina, horrexek egiten du halaber hain garaikide, XIX. mendean idatzia izan bazen ere. Arestian aipatutako adimen eta zolitasun horren kariaz aldarrikatuko zuen, esaterako, egiaren askotarikotasuna (568. poema), urte saldo bat geroago postmodernitatearen leitmotivetako batek esango zuen gauza bera alegia. Badira izan iraganak gogorki jotako poeta eta poemak, urteen poderioz zimur ugariz betetzen direnak, baina hori ez da, inolaz ere, Dickinsonen kasua. 1830. urtean jaio zen Amherst-en, AEBetako Massachusetts estatuko hirian. Bizitza aski bakartua izan zuen eta horren aztarnak erraz asko aurkitzen ahal dira bere poesian. “Bakarrago egon ninteke / Bakardaderik gabe” diote haren lerro batzuek. Beste gai errepikatuetako bat heriotza dugu, haren zerizana (255. poema), harekiko ezjakintasuna (1462.a), harekiko distantzia (949.a). Bere biografoek diotenez, heriotzarekiko larderia gaztetatik izan zuen; hortik omen dator bizitza osoan izango zuen izaera malenkoniatsua. Dickinsonen erreferentzia literariotzat jotzen da Ralph Waldo Emerson pentsalari eta poeta estatubatuarra, nahiz eta nekez koka litekeen Dickinson inoren jarraitzaile gisa. Bien indibidualismoaren gorazarrea gora-behera, Dickinsonen aiurri poetikoa askoz ere makur eta goibelagoa da. Aski posible da, bidenabar, bi poetek elkar ezagutu izana Emersonek Amhersten eman zuen hitzaldi baten ondotik. Ia mila zortziehun poema idatzi bazituen ere, Dickinson bizirik zela hamabi baino ez ziren argitara eman, denak ere egilearen borondatearen kontra. 1886an hil zelarik, bada, poeta ezezaguna zen haren inguru murritzetik lekora. Poema sorta mordoa aurkituta, haren ahizpa Laviniak poemok publikatzeko asmoari heldu zion. Hala, 1890. urtean argitaratu zen Dickinsonen lehen liburua, Poems of Emily Dickinson (Emily Dickinsonen poemak) izenburuarekin. Hango poemak, baina, apur bat moldatuak publikatu ziren puntuazio zeinuei, izenburuei eta zenbait hitzi zegokienez. Dickinsonen poemen ezaugarri nabarmenetakoak dira erabiltzen dituen gidoi luze eta maiuskulak, biak ere Angel Erroren itzulpen honetan bere horretan mantendu direnak. Poema guztiak biltzen zituen lehen edizioa 1955ekoa da, Thomas H. Johnson-ek apailatutakoa. Hark erabilitako poemen zenbakera erabili da itzulpen honetan. Parentesi artean ageri den zenbakia Ralph W. Franklin-ek 1998an eginiko edizioarena da, hots, beste edizio kanonikoarena. Horiek guztiak kontuan izanik, esan gabe doa Dickinson itzultzea balentria izatetik aski gertu dagoen zerbait dela. Ikustea besterik ez dago haren itzultzaileen artean XX. mendeko poeta goren —eta zail— bat dagoela: Paul Celan. Dickinson itzultzea soilik, honenbestez, aski lan laudagarria zatekeen. Jarraian duzun Erroren itzulpena, ordea, ez da nolanahikoa. Beñat Sarasola
Libro recomendado:
30
Enero
Viernes
20:00
Harry Crews «Autoa»
Sesión de enero del grupo Irakurle taldea.
*La actividad será en euskera.
Libro recomendado:
30
Enero
Viernes
20:00
Harry Crews «Autoa»
Asko dira Estatu Batuetako hegoaldeak literaturari emandako idazleak. Asko eta ez nolanahikoak. Hegoaldea aipatu eta, berehala, izen anitz etorriko zaizkigu gogora: William Faulkner, Flannery O'Connor, Eudora Welty eta abar luzea. Zaila da idazle guzti horiek amankomunean omen daukatena zehaztea. Lehenik eta behin, eurak izan dira talde bat osatzen duteneko ideiari etengabe uko egin diotenak. Dena den, idazle hauek ahotan erabili eta nekeza egingo zaio edonori hegoaldetasun kontzeptu lauso horri itzuri egitea. Zertan datzan doi-doi jakin gabe ere, idazleok biltzen dituen laino antzeko bat jabetzen da irakurleaz. Haien liburu bat eskuartean hartu eta gizarte baten hondamenaren lekuko dela maiz irudituko zaio irakurleari. Beltz eta zurien arteko tirabirak, nekazari txiroen iraunbizitzeko burrukak eta erlijiokeriak izango ditu irakurgai. Munstroez beteko zaizkio begiak. Eta horixe bera aurkituko du Harry Crews-en liburuetan ere. Horixe bera baina areago eramana, muturreraino. Crewsek ez ditu-eta hitz erdiak maite. Esan beharrekoa argi eta garbi, horra bere leloa. Bere pertsonaiei bezalaxe, Crewsi gordina gustatzen zaio haragia. All we need of hell deritzan bere nobela batean, honako hau dio pertsonaia nagusiak: «Jakiteak, pentsatzeak bezala, ez zuen ezertarako balio. Pentsatzeak, zeunden toki berean uzten zintuen beti. Ezin zenuen pentsamenduaren bidez gas kamaratik irten edo burdin hesia zeharkatu. Ekintza zen dena.» Eta bere liburuetan ez da sekula ekintzarik falta, Autoa honetan bertan ikusi ahal izango duzuenez. Ekintzaren beharrean daude Crewsen pertsonaiak salbatuko badira. Salbazioa ordea, garestia izango zaie beti. Oinazea edota heriotza izango dute ordainean, irtenbide bakarra. Autoa jaten saiatzeaz gain, zer geratzen ote zaio bestela Herman Mack-i? A childhood izeneko autobiografian bere haurtzaroaren berri ematerakoan —bere gainerako liburuetan inoiz erabiltzen ez duen samurtasunez—, bere familia baserritarraren historia kondatzen digu. Zorren itomenez, uzten eskasiaz, lehorteaz, aitaren mozkorkeriaz eta aldarte bortitzaz, Georgiako laborari pobreen bizimodu petralaz mintzo zaigu. Urteetan bere horretan jarraitu duen bizimoduaz. Belaunaldiz belaunaldi, aldakaitz. «Idatzi dudan oro, zer nintzen eta nor nintzenaren beldurrez eta herraz idatzi izan dut» dio Blood and Grits saio bilduman. Lojika beraren menpeko dira bere pertsonaiak ere. Direnaz salbatuko dituen zerbaiten premian daude eta edozer egingo dute horren alde. Asko eta asko munstroak izanik gainera, badute zertaz salbatu. Izan ere, Crewsen nobela gehienetan, protagonista ez ezik, ugari dira munstrotzat har daitezkeen pertsonaiak. Bere burua K.O. ipintzen duen boxealaria (The Knockout Artist), Shereel kulturista (Body), edo lehendabiziko nobelako gospel kantaria (The Gospel Singer) bete-betean sartuko lirateke sail horretan. Faulkner edo O'Connor-en beste zenbait sartu ahal izango genituzkeen bezala, jakina. Arestian aipatu dugunez, Crews irakurtzerakoan, behingoan burura datozkigu hegoaldeko idazle guzti horiek, bere aurrekoak, bere maisuak sarritan. Badago aitzitik, ezberdintasunik Crews eta beste literaturgile horien artean. Haiek ez bezala, gure idazlearen heroiek baserria laga eta kalera aldegingo dute, herritik hirira. Harry Crews hirurogeietan idazten hasi zen. Hirurogeita zortzian plazaratu zuen bere estreinako liburua. Hurrengo hamar urteetan beste hainbeste nobela, oroimen liburu bat eta testu labur eta saioak biltzen dituen liburu pare bat eman zituen argitara. Ondoren, tutik idatzi gabe igaro zituen ia hamar urte. Zurrutean pasa omen zituen. Duela bost urte berriro ekin zionetik, lau nobela gehiago jarri ditu kalean bere jarraitzaile urri baina leial eta sutsuen gozamenerako. Hainbat liburu eta hainbat urteren buruan oraindik nahiko ezezaguna da Harry Crews. Eta ez Europan soilik. Estatu Batuetan bertan, itzal handia izan arren bere zaletuen artean, ez dira asko idazle honen berri daukatenak. Nahiko lan ezezagutza horren zioa zein izan daitekeen asmatzeko. Beharbada, Crews talde edo belaunaldi konkretu batean sailkatzeko zailtasuna jo dezakegu arrazoitzat. Crews ez da saltzeko erraza. Berak aitortzen zuen elkarrizketa batean, argitaletxeko promozio sailak berarekin zituen buruhausteak aipatzean. Crews ez baita ez errealismo zikinenekoa ez formalista edo postmodernisten taldekoa (postmodernista zentzu amerikarrean, ez europarrean noski). Hala ere, Crews ez da kasu bakarra. Makina bat dira antzeko egoeran daudenak. Literatura amerikarrean betidanik izan da horrelako idazlerik, urteetan baztertua. Herman Melville, letra amerikarren aita kasu. Edo John Fante, euskal irakurleak dagoeneko ezagutzen duena. Egoera berean egon izan da luzaroan orain hainbeste famatu duten Charles Bukowski. Espero dezagun, Harry Crewsekin ere noizbait gertatuko dela azken hilabeteetan Cormac McCarthy-rekin, hegoaldeko beste idazle handi batekin gertatzen ari dena. Azkenean bere balioa aitortu eta aspaldidanik agorturik dauden liburuak irakurlearen esku ipiniko direla ostera. Bitartean, Floridako bere txokoan segituko du Crewsek, betiko langintzan apal bezain trinko eta, horretan ari ez denean, hango unibertsitatean idazketa eskolak ematen. Zuk, irakurle, ez duzu ezeren zain egon beharrik, eskuartean daukazularik Car hau. Autoan sartu eta aurrera. Xabier Montoia. Iurretan, 1993ko irailaren 24an.
Libro recomendado:
27
Noviembre
Jueves
19:00
Victor Lenore «Indieak, hipsterrak y gafapastak»
«Indies, hipsters y gafapastas» liburuaren aurkezpena egilearekin.
*Ekitaldia gaztelaniaz izanen da.
Libro recomendado:
27
Noviembre
Jueves
19:00
Victor Lenore «Indies, hipsters y gafapastas»
Presentación del libro «Indies, hipsters y gafapastas» con el autor.
¿Todo el mundo aspira a ser moderno? ¿En qué consiste lograrlo? Hace tiempo que expresiones como indie, hipster, cultureta, moderno y gafapasta son de uso corriente en nuestras conversaciones. Sus límites resultan borrosos, pero remiten a una realidad social que la industria cultural y las agencias de publicidad utilizan para designar un amplio segmento del mercado. Los hipsters son la primera subcultura que, bajo la apariencia de rebeldía, defiende los valores impuestos por el capitalismo contemporáneo. Palabras como independencia, creatividad o innovación son la cara amable del espíritu individualista y competitivo que propone el sistema, y la presunta exquisitez de criterio de los hipsters ha creado un consumismo que no avergüenza, sino que genera orgullo.
¿Estamos ante la cultura favorita de la clase dominante? Cada vez quedan menos dudas. La Reina Letizia se escapa de la Zarzuela para acudir a conciertos de grupos indie como Eels, Los Planetas y Supersubmarina. El magnate derechista Rupert Murdoch invierte cincuenta millones de euros en Vice, grupo mediático de referencia para los hipsters de todo el mundo. Pero la cultura indie, hipster y gafapasta promociona valores incompatibles con las aspiraciones igualitarias de la contracultura y de movimientos sociales masivos como el 15M.
Libro recomendado:
06
Noviembre
Jueves
21:00
CdM: Como mi ritmo no hay dos
Orea eta Masa Kultura: Los Amaya 1971: Rumba, salsa eta funka.
*Ekitaldia gaztelaniaz izanen da.
06
Noviembre
Jueves
21:00
CdM: Como mi ritmo no hay dos
Cultura de Masas: Los Amaya 1971: Rumba, salsa y funk.
La Barcelona del tardofranquismo fue el escenario del único género de música pop creado en la península: la rumba catalana. El Pescadilla sentó las bases, Peret puso a tope el ventilador y los hermanos Amaya...
Los Amaya representaron como nadie a una nueva generación de músicos gitanos conectada a los movimientos musicales más dinámicos de su época.
En su primer LP, 1971, hay canciones caribeñas, guitarras que parecen tocadas con navajas, congas muy afro y efectos ácidos. Este jueves escucharemos el disco e intentaremos comprender cómo fue posible semejante barbaridad.
05
Noviembre
Miércoles
18:00
Kontsumitzaileak eta talde defentsa eskubide berrien aurrean
Santiago Perezen hitzaldia, ADICAEk antolatua.
*Hitzaldia gaztelaniaz izanen da.




