Libro recomendado:
Libro recomendado:
Libro recomendado:
30
Junio
Viernes
19:00
Irène Némirovsky «Suite frantsesa»
Ohiz kanpoko nobela da Frantziar Suitea, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du XX. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alberdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere. Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea ulertu nahian idatzia.

17
Noviembre
Viernes
19:00
Assata Shakur «Autobiografia bat»
«Aspaldian ezagutu nuen Assata Shakur Habanan, Autobiografia bat lehenengoz argitaratu eta urte batzuetara. Ez zen prentsa amerikanoan marrazten zen munstroa, baizik Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakume normal bat. Protesta politikoaren aurka Estatuak erabiltzen zuen errepresio gogorragatik, militantzia armatua aukeratu behar izan zuena, nahiz eta jakin konfrontazio armatuaren bidez ez zutela irabazteko ezelango aukerarik».
Joseba Sarrionandia
«Assata Shakur guztioi mintzo zaigu, eta, bereziki, espetxe-sare global gero eta handiagoan bahituta zaudetenei. Optimismoak gure hiztegi politikoan atzera egin duen honetan, opari ordainezinak ematen dizkigu: inspirazioa eta itxaropena».
Angela Davis

20
Octubre
Viernes
19:30
George Orwell «1984»
XX. mendeko libururik esanguratsuenetako bat da 1984. Aurreko mendearen erdian idatzi zuen Orwellek bere distopia, bere utopia negatibo hau. Hala, bada, joan den mende erdiko gerra hotzetik, etorkizun hits eta gupidagabea marraztu zuen. Ontasunarentzat ez dago lekurik Winston protagonistaren munduan. Anaia Nagusiaren eskutik gezurrak, beldurrak eta gorrotoak dena hartu dute 1984an: hizkuntza, morala, maitasuna... Itxaropenik bada, proletarioen baitan dago. Itxaropenik bada. Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: GERRA DA BAKEA ASKATASUNA DA ESKLABUTZA EZJAKINTASUNA DA INDARRA