Ekitaldien zerrenda

Transfeminismoa denon kontua da. Borrokalari transgeneroak eta feminismoaren erronkak

Martxoak 17, 24 eta 25

«Bi aukera ditugu aurrean: uko egitea aurreko belaunaldiek irabazitako bizi eta lan baldintzei eta lorpen politikoei, edo kontraeraso zabalean antolatzea.»

«Humanitateaz gabetu nahi ninduten irainen aurrean ukabilak biltzen eta oihuka erantzuten nuenean, ziurtasun hau nuen amorruaren oinarri. Minduta farfuilatuz erantzuten nuenean, asmo oneko jendeak esaten zidanean “Ez dut ulertzen: zer zara zu?”, hauxe da esan nahi nuena. Gaur, Borrokalari transgeneroak da nire erantzuna. Neure harrotasunaren muina.»
Leslie Feinberg

I. EGITARAUA

MARTXOAK 17, ostirala
Katakraken
Jardunaldien hasiera: Argazki erakusketaren irekiera - 17:30ean
1. SAIOA: Feinberg-en testuen zentzua hemen eta gaur - 18:30ean
Hizlariak: Fermintxo Zabaltza, Josebe Iturrioz.
VOGUESHOW-a*: Kiki house of Anunnaki - 20:00tan

MARTXOAK 24, ostirala
Zabaldin
2. SAIOA: Ahizpatasuna: Egizu egiazko! Borrokarako elkarguneak - 19:00etan**
Mahai ingurua: Fénix, Pikara Magazine, Red de mujeres racializadas de EH

MARTXOAK 25, larunbata
Katakraken
3. SAIOA: Eta Trans Legea zer? Lorpenak, gabeziak eta erronkak - 11:00etan
Hizlariak: EHGAM, Naizen
4. SAIOA: Borrokalari transgeneroen hitzak. Esperientzien mahaia - 13:00etan
Hizlariak: Naizen, Josebe Iturrioz, Edur, Denis
BAZKARIA - 15:00etan
5. SAIOA: «Las degeneradas trans acaban con la familia» liburuaren aurkezpena - 17:30ean
Hizlariak: Ira Hybris, Itziar Ziga eta Borja Muñoz

MARTXOAK 25aren GAUA
Katakraken & Aitzinan
6. SAIOA. TAILERRA. Zure burua hackeatzeko prest? Dantzaldi ez-mixtorako atondu. - 19:00etan (Katakrakeko kantinan)
Partehartzaileak: Albina Stardust & Yogurinha Borova
AITZINAn JAiA* ez-normatiboa - 22:30ean
Dragshow-a eta DJak: aLutik* eta Canino

* Inskripziorik gabe ere etor zaitezke festetara, 5€ truke.
** Saio hau SOS Arrazakeria Nafarroarekin 2023ko Arrazakeriaren Kontrako Astea testuinguruan antolatu da

II. IZENA EMATEA
Jardunadietan izena emateko, idatzi ikastaroak@katakrak.net -i.
Hiru matrikula aukera daude:

  • Prekarioa: 30€ (Katakrakeko bazkideak eta hilean 1.000€ baino gutxiago irabazten dutenentzat)
  • Komuna: 50€
  • Elkar-Laguntza: 80€



Harremana duten ekitaldiak


Harremana duten liburuak

Libros: 

Borrokalari transgeneroak

,

18,00 €

Badugu

Mari-mutil handi baten bluesa

,

20,00 €

Badugu

Stone Butch Blues

,

12,00 €

Badugu

Drag King Dreams

,

13,00 €

Badugu