Liburuaren eguna: Gerda Lerner, BMc, Epikuro, Judi Chamberlain
2023/04/20
Igandean apirilaren 23a izango da, Liburuaren eguna. Behar bezala ospatzeko Karlos III.a etorbidean postutxoa jarriko dugu Iruñeko gainontzeko liburu-dendekin batera, gainera, Katakrak zabalik egonen da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era bere 23.897 liburuekin. Bietan eta online dendan %10eko deskontua egingo dizugu.
Eta hamaika liburu ederren artean gure azken-azken nobedadeak: Black Mediterranean collectiveren MEDITERRANEO NEGRO: Cuerpos, fronteras y ciudadanía, Gerdar Lernerren LAS HERMANAS GRIMKÉ: Antiesclavistas y feministas, Epikuroren ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN (maiatzaren 22an Karrikirin aurkeztuko dugu) eta Judi Chamberlainen POR NUESTRA CUENTA: Alternativas autogestionadas frente al sistema de salud mental (adi aurkezpenei: apirilaren 22an Trempen -Lleidan-, maiatzaren 12an Bilbon, 15ean Iruñean, 20an Bartzelonan eta ekainaren 2an Madrilen).
«Puta zikinak»en kontrako erasoaz
Honezkero jakingo duzu guk argitaratutako liburu bati eraso ziotela Baionako liburu-denda batean. Hemen duzu eman genuen azalpena. Albistea hedabide askotan agertu zen (BERRIA, BERRIA, NAIZ, XIBERUKO BOZA, EUSKADI IRRATIA, GURE IRRATIA, FRANCE BLEU, MEDIABASK, DIARIO DE NOTICIAS, ANBOTO, ETB, WIKIPEDIA).
Edonola, interesgarriena izan da, erasotik liburuak irakurle mordoa izan duela eta han hemen aurkeztera eta eztabaidatzera gonbidatu gaituztela (apirilaren 19an Zornotzan, maiatzaren 2an Baionan, 3an Iruñean, 19an Bermeon, ekainaren 1ean Donostian, 13an Deustun).
Audioliburuak: «Sorginak, emaginak eta erizainak», «Feminismoa denon kontua da»
Abentura berri batean hasi gara: audioliburuak egiten. Euskalerria irratiarekin elkarlanean, honezkero, Lohizune Amatriaren ahotsean entzun ditzakezu Sorginak, emaginak eta erizainak eta Feminismoa denon kontua da.
Epikuro «Zoriontasunaren defentsan»
Epikuroren ZORIONTASUNAREN DEFENTSAN liburuaz EUSKADI IRRATIA, RADIO EUSKADIn, KULTURA SHAREAn eta EL CORREOn.
Harremana duten ekitaldiak
Libros recomendados:
«Zoriontasunaren defentsan» EUSKADI IRRATIAn
Gomendatutako liburua:
Gaiari buruzko artikuluak
«Zoriontasunaren defentsan» EL CORREOn
Gomendatutako liburua:
Gaiari buruzko artikuluak
Apirilak
21
Ostirala
19:00etan
Matz &Chemineau «Jacob. Gaueko langilea»
Alexandre Jacob anarkistak ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek Gaueko langileak izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen. Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.

20
Osteguna
11:00etan
Gabirel Ezkurdia: Los porqués de la guerra de Ucrania
* Organiza Sasoia
Apirilak
20
Osteguna
11:00etan
Gabirel Ezkurdia: Los porqués de la guerra de Ucrania
* Organiza Sasoia
Apirilak
19
Asteazkena
17:00etan
Andreu Pujol Mas, Silvio Falcón Rodríguez «A la Soberania per l'esquerra»
PREMI JOSEP IRLA 2022 En aquest assaig, mereixedor del Premi Josep Irla, Andreu Pujol i Silvio Falcón analitzen l'evolució històrica de les tres forces de referència de l'independentisme d'esquerres al País Basc, Galícia i Catalunya. Tres experiències polítiques, tres societats a qui representar, tres trajectòries heterogènies amb un objectiu comú: construir un projecte social i polític en clau d'esquerra nacional. A partir de l'anàlisi de cada cas, de les entrevistes a dirigents i també de la comparació amb altres corrents europeus sobiranistes, els autors aconsegueixen mostrar un mapa sòlid de les estratègies presents i futures de les esquerres nacionals, on els reptes són més compartits que mai.