Zendabalitz

16,50 €

BEZa barne

Badugu

Zendabalitz

ISBN 978-84-9027-172-8
Orriak
Urtea 2020
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dien
...

Leer más

pilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea; alargun dagoenetik bizipozik ez daukan medikua; ondoko pasaiariarekin ligatu edo ez pentsatzen doana; bidaiari eta tripulaziokideak nazkatzen dituen gizonezko petrala…
Elene, Gabriel, Paule, Xabier, Enara, Malox, Sukaina… Eleberri koral bat sortu du Erika Elizarik Igartza sariari esker idatzitako bere estreinaldi honetan: nobela labur, fresko eta dibertigarria, gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolas egiten duena; itxuragatik aurreko pertsonari suposatzen diogun errealitatea ez baita beti bere barruko egiarekin ezkontzen, ezta norberak bere buruaz uste duena eta gero benetan egiten duena ere. Zatoz zu ere hegazkinera, eta hasi kuxkuxean aulkiz aulki, bidaiarien maletetan eta kontzientzietan arakatzen, ziur ez zarela aspertuko.


Te puede interesar

Martutene

Ramon Saizarbitoria

Hik ez dakik zer den beldurra

Karlos Linazasoro Izagirre

Susmaezinak

Itxaro Borda

Izenik gabeko lurrak

Urt Zubiaurre Otamendi