ULISES

ULISES

James Joyce

35,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

ULISES

ISBN 9788494356049
Orriak 1024
Urtea 2015
Argitaletxea Igela
Saila Narrativa Anglosajona

James Joyce (Dublin, 1882 – Zürich 1941) idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com­ pany liburudendaren eskutik. ...

Leer más

Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo­ dernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”. XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain­ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga­ briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu­ enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz­ kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne­ bakarrizketaren teknika”. Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela­eta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai­ sulana. Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira­ kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.


Te puede interesar

El despertar

Kate Chopin

Encrucijadas

Jonathan Franzen

Todos quieren a Daisy Jones

Taylor Jenkins Reid