Txistu Eta Biok

Txistu Eta Biok

Juan Luis Zabala

20,95 €

BEZa barne

Eskuragarri 2-3 egunetan

Txistu Eta Biok

ISBN 978-84-9067-553-3
Orriak 232
Urtea 2016
Argitaletxea Algaida
Saila Euskal Narratiba

Berria egunkarian kultura arloko kazetaria da Txistu eta biok nobelako pertsonaia nagusia. Albaitariak Txisturi, etxeko txakurrari, gaitz bat diagnostikatu dionean, harekin duen harremanaz idazten hasi da. Lanetik aparteko idazketa libreari gustua hartuta, bere beste hainbat kontu jorratzeari ekiten dio. Kulturarekiko sentitzen duen desatxikimendua du aipagai nagusietako bat; desatxikimendu horren frogatzat du, adibidez, José Saramagoren heriotzaren berri Radio Marca entzunez jakin izana.
...

Leer más

Ilunabar batez, Txisturekin etxe inguruko paraje bakarti batean paseatzen ari dela, hilotz bat aurkitu, eta horrek, ustekabean, trama poliziako patetiko samar batean barneratuko du kazetaria. Tramako gertakarien kontaketa gai askori buruzko gogoetekin uztartuko du: konpromiso politikoa, Euskal Herriko gatazka, xenofobia, aporofobia, feminismoa, zoriontasuna, alienazioa...
" Disimulurik gabeko alter ego bat baliatuz, neure buruaren autokritikatik abiatutako kritika soziala egiten saiatu naiz " , adierazi du egileak.


Te puede interesar