PEDAGOGISMOAREN GEZURTAPEN BAT

Tere Maldonado

23,00 €

BEZa barne

Badugu

PEDAGOGISMOAREN GEZURTAPEN BAT

ISBN 978-84-1360-498-5
Orriak 292
Urtea 2025
Argitaletxea Elkar
Saila Pedagogía / Educación

Denok dugu garbi eskolak zer izan behar ez duen: instituzio iluna eta zurruna, irakasle ernegatu eta autoritarioz betea, ikasleak zigorpean beldurrez edukitzen dituztenak eta zentzurik gabeko zerrendak loritoen moduan ikastera behartzen dituztenak. Eskola mota hori, baina, antzina desagertu zen gure artetik, zorionez. Alabaina, hezkuntzaren errealitatea oraindik ere halakoa bailitzan, horren alternatiba izan behar luketen berrikuntzak proposatzen dira aspalditik eta etengabe, beste eskola-eredu baten bila: irekiago, libreago, gizartearekin lotuago? Zer lortu nahi da, ordea, proposamen-zaparrada horrekin? Tere Maldonadok, urte askotako...

Leer más

ofizioak dakarren esperientziaz eta bizitza osoko irakurketa eta hausnarketek ematen duten aberastasunaz, saiakera ausart eta mamitsu bat ondu du, txalo errazetik ihesi, guztiok pentsatzera gonbidatu nahi gaituena. Gaiari zabaletik helduz, gaurko moda pedagogiko askoen erro anti-ilustratuak aztertzeari ekin dio lehenik, baita 68ko maiatzak izandako eragin sakonak ere, ezkerraren zati handi bat, asmorik onenaz, neoliberalismoari eta kapitalismoari interesatzen zaizkien ikuspegiak gogotsu onartzera eraman dutenak. Askatasunaz, biraketa emozionalaz, helduzentrismoaz, publikoaz eta pribatuaz, berdintasunaz eta diferentziaz, ikasleen tratamendu pertsonalizatuaz, mugak ezartzeaz eta lausotzeaz? Gai anitzez ari da egilea, zorrotz eta zehatz, polemikari itzuri gabe baina bere iritziak errespetuz adiraziz eta bibliografia oparo batean oinarrituz.


Te puede interesar

El oficio de maestro

Luis Pumares Puertas

La maquinación y el privilegio

Jose Carlos Bermejo Barrera

Educación emocional y violencia contra la mujer

Seminario Galego De Educación Para La Paz