Metamorfosia

Metamorfosia

Franz Kafka

12,00 €

BEZa barne

Badugu

Metamorfosia

ISBN 978-84-9109-080-9
Orriak 96
Urtea 2016
Argitaletxea Erein
Saila Narrativa Europea

“Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua”. Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen, minutuak eta orduak aurrera egin ahala, zomorroaren izaerara. Harrigarria egiten zaigu zein naturaltasunez, zein errealismo izugarriz dagoen kontatua pertsonaiari gertatzen ari zaiona.
...

Leer más

“Zergatik zara nire beldur?”. Aitaren begiratu eta autoritate moralaren aurrean kokilduta bere gelako bakardade errudunera erretiratuko da, bertako ezkutalekuetan babesteko. Kontakizun eder honek hamaika interpretazio izan dezake, baita aitaren aurrean Kafkak berak sentitzen zuenaren transposizio literario moduan ere. Ez da hori noski Metamosfosia honetan bakarrik gertatzen, motibo berberak agintzen du Epaia edo Aitari gutuna gisako kontakizun autobiografikoetan ere. Ze arindua hartzen duen familia osoak, zomorroaz –Gregor Samsaz– libratzen direnean!
Ez da komizitatea eta umore (beltza) falta familiaren mikrokosmos halakoaren barrutik eraikitako kontakizunean.
Borgesek zioen, Herman Melvilleren Bartleby eskribatzailea eta Henry Jamesen Koxka bat estuagorekin batera, inoiz idatzi den kontakizun liluragarriena dela Kafkaren honako hau.


Te puede interesar

Palomar

Italo Calvino

El mago del Kremlin

Giuliano Da Empoli

Olga

Bernhard Schlink