HEARTSTOPPER 4. ESAN GABE DOA

Aa.vv.

17,00 €

BEZa barne

Badugu

HEARTSTOPPER 4. ESAN GABE DOA

ISBN 978-84-10332-65-2
Orriak 384
Urtea 2025
Argitaletxea Astiberri Ediciones
Saila Comic Juvenil

Charliek ez zuen inoiz pentsatuko Nick erakarriko zuenik, baina orain bikote dira, eta modu ofizialean, gainera. Baina, ez hori bakarrik, uste du prest dagoela hainbesteko larridura sorrarazten dioten bi hitz horiek esateko: ?maite zaitut?. Nickek ere gauza bera sentitzen du, baina baditu beste hainbat pentsamendu buruan bueltaka: aitari mutil-lagun bat duela esan nahi dio, baina, horretaz gain, Charliek elikadura nahasmendu bat duela uste du. Ikasturte berri bat hasiko dute, baina, era berean, garai berri bat izango da Nick eta Charlierentzat.

Heartstopper serieko laugarren liburu honek intentsitate berri bat ekarriko digu. Egile...

Leer más

britainiarrak sortu dituen pertsonaiak oso errealak dira, eta, orain, garrantzi handiko oztopo batekin egingo dute topo: Charlieren buruko osasuna oso ahul dago. Nick ere ohartu da horretaz eta Charlierekin batera heldu nahi dio kontuari. Ordea, 16 urteko mutil batek ezin diezaioke horrelako kontu bati bakar-bakarrik aurre egin; ikusi beharko du zer egin dezakeen hondoratzen eta bakartzen ari denari laguntzeko. Liburu honen ia 400 orrialdeak orain arteko liburuak bezain goxoak eta hunkigarriak dira, eta bihotza estututa irakurtzen dira. Komiki-seriearen azken aurreko alea, bosgarrena, 2026ko erdietan egongo da eskuragarri. Urte horretan amaituko da jatorrizko komiki-seriea, egileak azken alea argitaratuko baitu Hachette UK argitaletxean, seigarrena, alegia, eta, aldi berean, Netflix-en estreinatuko da egileak berak idatzi eta ekoitzitako film luzea.


Te puede interesar

Solos 3

Fabien Vehlmann Y Bruno Gazzotti

Intrusos

Breena Bard