Haragizko mamuak
17,50 €
BEZa barne
Badugu
Haragizko mamuak
| ISBN | 978-84-1360-280-6 |
|---|---|
| Orriak | 148 |
| Urtea | 2022 |
| Argitaletxea | Elkar |
| Saila | Euskal Narratiba |
Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat. Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain...
adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin-bilduma honetan.



