(Euskal) literaturaren alde (eta kontra)

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra)

Iban Zaldua Gonzalez

22,50 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra)

ISBN 9788490276723
Orriak 280
Urtea 2016
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Literatura maite du Zalduak. Literatura du pasio (ez, baina, bizibide). Egungo euksal idazle estimatuenetako
...

Leer más

bat da, ipuintzaren defendatzaile sutsu ez ezik, ipuingile bikaina. Baina, horrez gain, literaturari buruz idaztea ere atsegin du (nahiz eta zeregin horrek pozak baino sarriago buruhausteak ekarri). Hain zuzen, literaturaren inguruko azken hamar urteetako hausnarketen eta burutazioen bilduma
da liburu honetan datorrena.
36 artikulu biltzen dira guztira, lau atal nagusitan banatuta: Manifestuen eta dekalogoen alde (eta kontra), Euskal literatuaren kontra (eta alde), Literaturaren alde (eta kontra), Kritikaren kontra (eta alde). Horiez gain, atal bakoitzak sarreratxo bat dauka, eta amaieran, berriz, Post-Scriptum luze bat, artikulu bakoitzaren xehetasunak eman eta beste hainbat ohar eransteko.
Liburuaren eta atalen izenburuetatik suma daitekeen moduan, ironia da Zalduaren testuen ezaugarri nagusietakoa. Horrekin batera, begirada kritikoa, luma zorrotza, datuen ugaritasuna, kontraesanei ihes ez egitea, eta irakurlearentzako keinu ugari. Horrek guztiak egiten du saiakera hau irakurketa guztiz atsegina, eta izenburu dialektiko guztien azken emaitza azpimarratu: (Euskal) irakurlearen alde.


Te puede interesar