ERLEEN AZKEN ZIZTADA

Kepa Iribar Elizegi

23,00 €

BEZa barne

Badugu

ERLEEN AZKEN ZIZTADA

ISBN 978-84-9109-982-6
Orriak 320
Urtea 2025
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

Gerra zaharren itzalak eta gaurko eguneroko ilunak gurutzatzen dira Erleen azken ziztada eleberrian. Getariako kale estuetan, Kantauri itsasoko olatu handien artean eta Bidasoaren bazterretan, ihesaldiak, bahiketak eta sekretuek pertsonaien patuak nahasten dituzte. Aitor Letamendia detektibea, bere iraganeko zauriekin oraindik borrokan, eta Edurne Rodriguez, Ertzaintzako ofiziala, konplot arriskutsu baten erdian harrapatuta ikusiko ditugu, non Bigarren Mundu Gerrako oroitzapenek gaurko tentsioekin bat egiten duten.

Kepa Iribarrek narrazio bizi eta zirraragarria eskaintzen digu, suspensearen hariari etengabe tiraka, iragana eta...

Leer más

oraina elkarrizketan jarriz. Eleberriak, istorio pertsonalen bidez, gure gizarteko itzalak agerian uzten ditu: ultraeskuinaren gorakada, emigrazioaren tragedia, boterearen gehiegikeriak, beldurraren logikak eta elkartasunaren indarra. Irakurlea harrapatzen duen nobela da, azken orrira arte ezkutuko erle horien ziztada sentiarazten duen horietakoa.


Te puede interesar

Hamaika pauso

Ramon Saizarbitoria

Pecado

Goiatz Labandibar

Miñan

Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde