EMON BIAR YAKO

Iñigo Aranbarri

15,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

EMON BIAR YAKO

ISBN
Orriak 160
Urtea 2011
Argitaletxea Susa
Saila Euskal Narratiba

Ederra zaio gaua sabai astuna begien berora ekarrita. Ez da ilunetik ilunera doan argirik, ez du ikusi bederik, begiak arteztu baditu ere, balkoian eman duen denboran. Izarrik ezean ere etor daiteke eder izatera, Inesi ikasia da, lantzurda iragartzen duten hodeiez estalia. Aurreko leihoetako argietan erreparatu du, mugitzen ez diren gerizak dira. Hala imajinatu ditu hodeien gainetik doazenak, itzal ezezagunen batak bestekoarenak zaintzen are argi ahulago baten babesean. Identifikatzen lanik eman ez dien hiri bat, argi tanta sakabanatuak, ibaiaren distira zauri bat bezala barneratzen, ausaz epelago. Zapata zolaz zapuztutako kristala da...

Leer más

hiria eguzki etsai etorri den abioitik. Inoiz baino urrunagoko egin zaie eguna ilunetik ilunerako ozeanoan. Ekialde hau ez da gozoa loeroan datorrenarentzat, arrotza du lainoa berriro ere hegaletako piloto gorrien pean. Luze egingo du hegazkinak, itsasertza norako hari bat, muga iragan orduko argi sakabanatuagoak ikusteko. Aparra galtzen hasia duen zerbezak eskuak hoztu dizkio. Kanpora nahi du gortinak ere, haizea dabil. Eskuak balkoiko burdina beltzean, behera behatu du, burutapenen kateatzea. Hutsik dago, inon badiren baina ez gertu ez urrun ezarri ezin dituen oinotsak. Honezkero loak hartu baino lehen amaitu nahi luke. Amaieran du nobela, ezin izan du etxeratu eta azaletik atera orduko ohe ondoan eta biharko utzi. Nahiago du honela, erraiak ez bada ere muinak errukigabe bustiko dizkion ostizaparrada, inoiz azidozkoa amestu duena. Amaitu arteko euri errea. Bihar dio Huitzik deituko gustatu zaionentz eta konposatzen hasteko. Agindua duen galderaz mintzoko da, adiurrean darama. Edalontziari hondarra isurrarazi eta epelean sartzea erabaki du. Zeudenean jarraitu dute itzalek aurreko etxean, gauak haiek ere bere eta betiko ezin egin balitu bezala.


Te puede interesar

Zu

Zu

Anjel Lertxundi

Mundu zitalaren kontra

Begoña Lizar

Haur besoetakoa

Jon Mirande

Abisalia

Asier Serrano