Egunero hasten delako

Egunero hasten delako

Ramon Saizarbitoria

8,00 €

BEZa barne

Badugu

Egunero hasten delako

ISBN 978-84-9746-370-6
Orriak 160
Urtea 2011
Argitaletxea Erein
Saila Euskal Narratiba

Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen...

Leer más

zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.


Te puede interesar

Etorrerakoak

Patziku Perurena Loiarte

Bestiarioa

Karlos Linazasoro

ATARIAN

Maixa Zugasti

Odolekoak

Antxiñe Mendizabal Aranburu