DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ

Militantziaz eta horizontaltasunaz hausnartzen

Askoren Artean

5,00 €

BEZa barne

Ez dago eskuragarri

DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ

Militantziaz eta horizontaltasunaz hausnartzen

ISBN
Orriak
Urtea 2014
Argitaletxea Joxemi Zumalabe
Saila Organización / Desobediencia

Joxemi Zumalabe Fundazioak EHko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012.urtetik 2014.urte arte burutu dugun gogoeta duzue hau. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dihardugun taldeon barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea izan da. Horretarako gure jarduerak begirada kritikoz aztertzea izan dugu xede, aritze horretan modu horizontal, parekide, anitz zein askatzaileagoak bultzatzeko asmoz. ...

Leer más

Gogoeta kolektibo honetan ateratako ondorio, kezka eta galdera berriak modu koletiboan idatzia izan den liburu batean jaso ditugu. Horrekin batera, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eta gogoeta prozesuan parte hartzeko aukerarik izan ez duten hainbat eragile zein norbanako elkarrizketatu ostean, testigantza guztiak elkarloturik, dokumental bat ere sortu dugu. Guzti horrez gain, herrigintzan dihardugun taldeontzat lagungarri izan nahi duen Tresna Kutxa eraikitzeari ekin diogu. Tresna kutxa horrek material ezberdinak bilduko ditu, hala nola, taldeetan identifikatutako arazo eta korapilo nagusiei aurre egiteko bereziki sortutako dinamikak, guk dinamizatutako saio ezberdinen fitxa teknikoak eta garatzeko azalpenak, beste kolektibo batzuk diseinatutako tailerrak zein antolakuntza eremuan izandako esperientziak, erreferentzizko irakurgai eta ikusi-entzutezkoa eta abar. Liburu eta dokumentala 2014ko udaberrian aurkeztu genituen. Une honetan beraz, gogoetaren hedapen eta sozializazio fasean murgildurik aurkitzen gara.


Te puede interesar

Antisistema

David Fernández Campos

Asamblea

Michael Hardt, Antonio Negri