Bioklik

25,00 €

BEZa barne

Badugu

Bioklik

ISBN 978-84-9027-815-4
Orriak 428
Urtea 2018
Argitaletxea Elkar
Saila Euskal Narratiba

Bilbo, XXI. mendearen erdialdea: teknologiak lagundutako demokrazia garatu batean
...

Leer más

bizi gara denak, biodemokrazian, non bizitzako xehetasun guztiak geure botoz erabakitzen ditugun, sakelakotik zuzenean egindako bozketaz: greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez. Gardena eta garbia dirudi sistemak, hiritar guztien partehartzea eskatzen eta bermatzen duena, baina perfekzio horren ifrentzua ezagutuko du Txetxu Urrutik, bere emazte Nere Pozaren hilketagatik salatu eta atxilotzen dutenean.
Distopia bihurtzen diren utopien tradizio politikoan (Orwell eta Huxleyren itzala nabarmen), irakurlea harrapatzea lortzen duen eleberri indartsu eta erritmo bizikoa idatzi du Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko batekin: nolako familiak eraikitzen ari garen, nolako eskolak, telebista, entretenimendua, polizia, justizia, kartzela…


Te puede interesar

Las manos de mi madre

Karmele Jaio Eiguren

Egunero hasten delako

Ramon Saizarbitoria Zabaleta

Xabier Montoia

Odola

Irati Jimenez Uriarte