BARRUKOA

19,00 €

BEZa barne

Eskuragarri 4-5 egunetan

Barrukoa

ISBN 978-84-944108-0-2
Orriak 30
Urtea 2015
Argitaletxea Edo!
Saila Ilustracion

BARRUKOA Eider Eibarrek bakarka argitaratu duen aurreneko liburua da. Aurrez, haur literaturako makina bat liburutarako marrazkiak egiten aritu da, beti ere beste idazleek sortutako kontakizunetako testuak ilustratzen. Oraingoan, ordea, irudiekin bakarrik osatu du kontatu nahi zuen istorioa, testurik gabe, eta aspaldidanik buru barruan izan dituen irudiak kanporatu eta guztiei zentzu eta hari narratibo bat eman die.

BARRUKOA bidaia bat da finean, barrura begira egindako esplorazio edo miaketa. Neskato bat dakusagu lehendabiziko orrialdeetan. Bere gurditxoko arkatz eta margoekin lurra marrazten hasiko da eta halako batean, ezustean,...

Leer más

burua sartuko du bere marrazkietan, ostrukek burua lur azpian sartzen duten gisara. Ez, ordea, bere burua ezkutatzeko asmoz, arakatzeko intentzioz baizik.

Eta burua BARRUKOAn sartzearekin batera, eroriko bat izango du neskatoak, Aliziak untxiaren gordelekuan izaten duenaren antzekoa, baina marrazkien barrualdera jauzi eginez eta, hein batean, baita marrazkilariaren baitara ere. Hori bai, ikusi egin beharko da nola aterako den neskatoa barrutik kanpora?

Izan ere, xehetasunez gainezka egiten duten ilustrazioek osatzen dute BARRUKOA eta kontatzen duten istorioaz gain, ilustrazio bakoitzak bere izaera propioa duela ere esan daiteke.

Hori horrela, BARRUKOA liburuaren harira BARRUKOA KANPOTIK erakusketa ere prestatu du Eider Eibarrek. Ikusgai jarri ditu liburuko marrazki bakoitzera iristeko emandako pausoak eta, beraz, BARRUKOA liburuko ilustrazio orijinalak erakustearekin batera, bozeto, zirriborro, saiakera eta alde batera utzitako materiala ere aurkeztu du.


Te puede interesar

Ama

Ama

Helène Delforge

Cuidar a un tigre

Marina Bolaños

El baile

Irène Némirovsky

El príncipe

Nicolas Maquiavelo