AMORANTE FRANTSESA

Miren Agur Meabe

19,00 €

BEZa barne

Badugu

AMORANTE FRANTSESA

ISBN 978-84-19570-44-4
Orriak
Urtea 2025
Argitaletxea Susa
Saila Euskal Narratiba

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita./ Beren urdinak gogorarazten dit/ zein ederrak / izan daitezkeen/ bakarrik dauden gauzak”. Nola irakurri Diane Wakoski izeneko poeta baten hitzak hilda agertu den ikasle baten pusken artean? ...

Leer más

Egunero etxerakoan bizkar gainera igotzen zaizkion itzalez inguratuta bizi da, basoan, kontakizun honetako protagonista, Agurtzane. 60 urte beteak, atezaina da ikastetxe batean eta bi egiteko nagusi ditu: osasun mental arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika asetu. Irati Beraza ikaslearen gorpua Artxandan agertu izanak, ordea, detektibe amateur bilakatuko du. Lagunak, txakur adoptatu bat, urtegia, iraganeko absentziak eta maitale berri bat gurutzatuko dira bere bizimoduan. Ezustekoz betetako bakardadea, basoko argi eta soinuekin nahastean. Poema bidez idatzitako nobela da Miren Agur Meaberen lan hau, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin.


Te puede interesar

El turista perpetuo

Harkaitz Cano

Bioklik

Asel Luzarraga Zarrabeitia

Hondarrak

Rubén Sánchez Bakaikoa