Volver al inicio

Campaña captación de socixs

¿Qué ofrecemos?

Sin importar la cuota

  • Urteko batzar batean parte hartzea
  • Ekitaldietarako lehentasunezko sarbidea (bazkideentzat gordetako lerroak)
  • Deskontuak Katakrak-ek antolatutako ikastaroetan
  • Argitaletxearen liburu bat.
  • Eskerrak emateko festa mitikoa, edonoiz dela ere

Ezagutu gaitzazu

Aportación anual como socix

Datu pertsonalak

Barkatu, non dago komuna? Katakraken ezkutaturik dago. Inork ez du lehenbizikoan aurkitzen. Eskailerak igo eta ezkerretara, lehenengo atea. Batzuetan, horrela ere, ez du balio eta liburu-dendako mahaian galdetu behar da berriz ere. Galdetzen diguten bakoitzean euro bat paratuko dugu, erran dugu behin baino gehiagotan. Egin izan bagenu, ez zinateke hau irakurtzen ariko.

Areto nagusia, ordea, askoz errazago aurkitzen da. Eskailerak igo bertzerik ez duzu egin behar, gehiago igotzerik ez duzun arte. Beti hor dago. Udalak hitzaldi bat zentsuratu eta zuk entzun nahi baduzu, aretoa hor dago. AHTren aurkako pintadak egiten harrapatu zaituzte eta etxeko atxiloketa bete behar baduzu, hor dago aretoa. Zure seme-alabek urtebete daramate kartzelan epairik gabe eta prentsaurreko bat egin nahi baduduzu, aretoa hor dago.

Eta lokala husten denean, norbaitek bainugela garbitzen du, norbaitek aretoari erratza pasatzen dio eta argiak itzaltzen ditu. Katakraken lan egiten baduzu, edozein egunetan egokitzen ahal zaizu. Dena ez da glamurra kooperatiban. Jabeen elkartearen ametsek ere ez dute zentzurik. Lokala ez da inoiz gurea izanen. Hobeki erranda, ez da merkatuko ondasun bat izanen. Hori ordaintzeko lan egiten dugu, baina estatutuen arabera, eraikinaren erabilera soziala betiko izanen da.

Pertsona gutxik ezagutzen duten gune erdisekretu batetik sabaiari eusten dioten egurrezko habeak ikus daitezke. Baleontzi zahar baten egitura bezalakoak dira. Zerua gure buruen gainera erortzea eragozten dute. Baina horrek ez dio eusten proiektuari, ezta kooperatibaren eguneroko lanari ere. Horrekin bakarrik ez da iristen. Laguntza, eskuzabaltasun eta konfiantza handia behar da; lagun eskuak, edo, ohituraren arabera, komunitatea deitzen duguna. Paretak pintatu, liburuak itzuli, harrikoa egin, apalategiak muntatu, entxufeak konpondu, ateak jarri, barazkiak ekarri, errezetak partekatu, irakurketa-taldeak osatu, aholkuak eman edota posta eraman. Adiskideen, ahaideen, lankideen eta lagunen aliantza bitxi hori gabe, aspaldi hondoa joak izanen ginen.

Alanbrearen gainean orekak egiten ditugu, baina beti sare gainean. Izan sukaldea hornitzen duen ekoizle txikien sarea, izan kantinan biltzen diren kolektiboena, izan liburuaren galaxian abentura ugari izaten laguntzen diguten liburu-denda politikoen eta argitalpen-proiektuen sarea, izan jakinduriekin eta emantzipazio-praktikekin konektatzen gaituen bertze lurralde batzuetako lankideena, etengabeko borroka dena.

Euskarri horiek gabe, ahaztu. Ez legoke menurik, ez gailetarik, ez errezetarik webgunean. Ez legoke Rosa Luxemburgen gutunik euskaraz, ez eta hirirako eskubideari buruzko libururik ere. Ez legoke seiehun eta berrogeita hamar ordu ahots hitzaldien, ikastaroen eta irratiaren artean. Ez legoke horrelako liburu-dendarik. Ez legoke autonomiarik. Ez legoke Silvia Federici Iruñean, ez Lisa Vollmer, ez Keeanga-Yamahtta Taylor. Ez legoke baflerik hitzaldi erradikaletarako. Ez legoke horrelako liburu-dendarik.

Leku batzuetan, denona denak eskuekin hitz egiten du. Hiriak pizten dituzten lekuak dira. Katakraken komuna gaizki dago. Baina bertze guztia bere lekuan dago berriz dena aldatzeko.

Argi dugu: zurekin bai ala bai.

Euskara