Salgaien zerrenda

Seinaleak...

2016/01/15

Egunerokoan egiten ditugun gauza errepigarrien datu asko eman izan ditugu. Zenbat kaina jartzen ditugun, adibidez. Baina bi urteotan ez dugu kontatu, adibidez, zenbat bider galdetu diguten non dago komuna?. Galderari erantzuteko asmoz, eta WC afixa soil bat jarri beharrean, eraikin guztia afixa informatiboz betetzea otu zaigu. Alegia, lehenengoz eraikinera sartzen zenak jakin zezala, adibidez, liburu-dendak bi solairu dauzkala, eta erabilera anitzeko areto bat badela. Informazio afixak nonahi (mila esker Marisa!). Eta erabilera anitzeko aretoan ere erakusleihoko toldoko Hau dena aldatu nahi genuke erreplikatu dugu (mila esker Aitor!).


Erreseina + Montoia Bowiez

Inaxio Goldaracenak LA CASA ROJA (Juan Carlos Mestre, Bartzelona, Calambur, 2008) liburuaren inguruko solasaldiaren kronika egin digu.
Euskaraz eta gazteleraz Xabier Montoiaren lehenengo poema liburuko lehenengo poema, David Bowie gogoan: BATZUENTZAT.

Bideoa: Pettia «Urrun» abesten

1998an argitaratu zuen Fermin Muguruzak bere lehenengo bakarkako diskoa. Disko horretako lehenengo abestia izan zen Urrun. Berriki Tumatxak saiorako bertsioa egin du Petti Berako soulman handiak. Ia zer iruditzen zaizun.

Audio: Bizirik + Iflandia

Iparraldeko Bizirik irratsaioan geure proiektua azaldu genuen. Bizi! gizarte mugimendu sozio-ekologistaren irratsaioan hain zuzen.
Duela hilabete batzuk June Sanmillanek Iflandia saioan egin zuen lehenengo kolaborazioa jasotzen dugu hemen, B filmari buruz aritu zen.

Gogoan izan ATLANTIKO BELTZA eta zatoz ostegunean

Ostiralean hasiko da Atlantiko Beltza ikastasroa. Ostegunean, aperitifa: THE WHOLE GRITTY CITY dokumental hunkigarria.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Antonio Gramsci

,

20,00 €

Badugu

La bomba de la deuda estudiantil

,

12,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

Derechos del corazón

,

13,00 €

Badugu

Economía eres tú

,

6,00 €

Badugu

Cómo leer literatura

,

20,90 €

Badugu

Los grandes placeres

,

18,90 €

Badugu