Salgaien zerrenda

Poema liburu bat idazten ari zara?

2016/01/23

La Casa Roja irakurle taldeko kideetako batzuk poema liburuak idazten ari dira. Zalantzak dauzkate eta partekatu nahi dituzte. Horretarako otsailak 10ean batuko dira. 19etan Katakrakeko bilera gelan (areto nagusiko eskailera grisetatik gora, eskuineko atean). Parte-hartzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu, gainontzekoek gomendioak emateko aukera izango dute. Ideia ederra iruditzen zaigu: bakarka idatzi, komunean zalantzak argitu, norberaren ekoizpenak hobetu, eztabaidatu.

*Gogoan izan asteazkenean ekoafaria izanen dugula, hileko azken asteazkenetan izan ohi dugun bezala, eman izena.


Erreseina: LA IDENTIDAD ERRANTE

Munduko saxofoi jotzaile onenetako bat. Israeldarra. Antisionista. Saiakera zirragarri bat idatzi du. Juan Etxenikek egin du erreseina: LA IDENTIDAD ERRANTE (Gilad Atzmon, 2012, Madril, Ediciones del Oriente y el Mediterraneo).

Bideoak: Ashraf Fayadh + Eskola feminista

Saudi Arabiak Ashraf Fayadh hil nahi du Ignazio Aiestaranek azaldu zigun nor den gizon hau, zer idazten duen, zergatik zigortzen duten.
Joan den larunbateko Eskola feministako bi kide grabatu zituen Ahotsak: Oihana Etxeberria eta Miren Zabaleta.

Audioak: San Vicente + Maeztu + Lujan + Murua

Iñaki Gil de San Vicente DERECHOS HUMANOS COMO ARMA DE DESTRUCCIÓN MASIVA liburua aurkezten.
Xabier Maeztu Euskadi Irratian Atlantiko Beltzako musikak aurkezten.
Enric Lujan DRONES liburua aurkezten.
Imanol Murua EKARRI ARMAK liburua aurkezten.

Blog: Mixtape + Borges + Atlántico negro

Yabablues profesoreak eta John Howel agurgarriak euskal funkeko 11 abesti prestatu dizkigute: entzun IZERDI HOTSAK.
Jorge Luis Borgesek Euskaldunei eta beltzei buruz esandakoak ere bildu ditugu.
Luis Soldevilak Atlantiko beltzari buruzko gogoetak egin zituen «What we play is life!» Louis Armstrong idazkian.
Eta Xabier Maeztuk Atlantiko beltza hurbildu zigun 8 abestitan Orleans berritik Iruñerrira.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Carta a mi mujer

,

16,50 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

JAKIN ALDIZKARIA #211

,

14,00 €

Ez dago eskuragarri

Estado de crisis

,

16,95 €

Ez dago eskuragarri

Consumidos

,

20,90 €

Badugu

Más ciencia para Nicolás

,

22,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan