Salgaien zerrenda

Irakurketa koronabirusaren garaian

2020/03/15

Espainiako Gobernuak dekretu bidez ezarri du alarma egoera astelehenetik aurrera. Foru erakundeek autonomia osoa galdu dute. 155a. Nafarroa Garaian, 2007ko murrizketengatik %8,32 gutxiago bideratzen da osasungintzara. Zer esan nahi du horrek? 1.000 biztanleko 2,6 ohe dauzkagula erietxe publikoetan. Europako batez-bestekoa 5,08koa da, Alemaniako 8,63koa. Galdera da: nola irakurri egoera honetan? Nola eztabaidatu irakurritakoa? Zer antolatuko dugu berrogeialdi honen ostean zomorroen kontra? Ospitaleetako oheak murriztu dituzte, osasungintza publikoko lan mordoa azpikontratu, porlanean dena eta eta bi xahutu, aberatsei zergak jeitsi, jendea etxegabetzen utzi. Eta orain birus bat etorri zaigunean ez dago azpiegiturarik.

Erakunde publikoen amateurismoak larrituta (abenduan izan genuen birusaren berri) ostegunean erabaki genuen ekitaldiak bertan behera uztea (Renata Souza, Patxi Zubizarreta, Raimundo Cuesta...) berriz kontrakoa esan arte. Ostiralean, gure asanbladak erabaki zuen kantina ixtea eta larunbatean eguerdira arte liburu-denda zabalik izatea.

Hori bai. 30.000 liburu dauzkagu gure apaletan. Eta aurrera jarraituko badugu zuri esker izango da. Eta posta zerbitzua daukagun artean gure online dendan eros dezakezu, online erosita liburua dendan jasotzean eska dezakezu eta berrogeialdiaren ostean festa bat egiteko asmoa dugu. Horrez gain argitaletxearen katalogoa hauta dezakezu, noski.

Tira, gaurkoan beste asmo batzuk genituen, asteroko komunikazio honetan Silvia Federiciren azken liburua dendetara banatu dugula-eta: KAPITALISMOA ETA EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA (Katakrak 2020). Ezingo dugu, ohi dugunez, hilaren amaieran aurkeztu, atzeratuko dugu, ia ez den gehiegi luzatzen.


Nafarroako liburu denden saria

Asteazkenean Nafarroako Liburu-denden Elkarteak iragarri zituen aurtengo garaileak: Desierto sonoro Valeria Luisellirena, Aitaren etxea Karmele Jaiorena eta ¡Vivan las vacas! David Prudhomme eta Pascal Rabatérena. Tamalez bertan behera utzi behar izan ditugu martxoaren 27ko ekitaldiak. Bainta kontinente-arteko hegaldi bat ere.

Audioa: Punto de Vista eta RADIO 3

Agian hau da gure audioen plataformak inoiz izan duen unerik zentzuzkoena. 672 pista dauzkazu eskuragai: liburu aurkezpenak, hitzaldiak, irrati komunitario eta publikoetako kolaborazioak, zuzeneko musika.

Zerrenda horri batu dizkiogu RADIO 3eko eta Punto de Vistako azkenak: Iseo &Dodosaoud, Jeanette Muñoz eta Loïs Patiño El séptimo vicion eta el Tres en la carretera saioa Garbiñe Ortegarekin, Maider Fernandezekin, Maddi Barberrekin eta Las melenasekin.

Audioa: Josune Ilundain «Hutsune»

Baditugu audioak hozkailuan, editatzeke, baina oraingoz gurean egin den azken aurkezpenarena igortzen dizugu: Hutsune ekarri zigun Josune Ilundainek (greylock ediciones 2020).

Irina González BERRIAn

Munduaren amaieraren aurretik etorri zitzaigun Irina Gonzalez kubatarra. Izan dugun gaualdi ederrenetako bat eskaini zigun. Abesti ederrak eta bertute handia. Iker Tubiak elkarrizketa egin zion BERRIAn.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Cruising

,

19,95 €

Badugu

El hombre que tiembla

,

19,90 €

Badugu

Barrios, bloques y basura

,

28,50 €

Badugu

TRILOGÍA DE CANDLEFORD

,

28,90 €

Badugu

Guatemala

,

19,90 €

Badugu

Euskal kantagintza berria

,

17,00 €

Badugu