Salgaien zerrenda

Eguberri on!

2016/12/24

Akaso, jada jaso dituzu Olentzeroren opariak. Eta gainera, agian, zorionekoa izan zara eta liburuak jaso dituzu. Orain denbora da behar duzun guztia, pantailatxoetatik urrundu eta egunero jaso dezakezun loteriaz gozatu: irakurriz eta liburuez eta bizitzaz hitz eginez.
Egunotan planik ez baduzu begiratu gure agenda. Liburu aurkezpenak dauzkagu. Eta, bereziki, Valentziar Herrietatik datorkigun resaltamos la Projecte Diània-ren olio dastatzea gomendatzen dizugu. Gainera, aurten ere etxeko erroskoak egingo ditugu, kremazkoak eta esnegainezkoak, egunean bertan labean eginak.
Aurten ere autobusa antolatu dugu dispertsioaren eta zigorraren kulturaren kontra Bilbon egingo den Manifestaziorako, tokia har dezakezu jada.


Lerroburuak «Muskuiluak afaltzeko»ri

Irakurle taldean lerroburuak jarri genizkion Birgit Vanderbekeren MUSKUILUAK AFALTZEKO eleberriari.

«Muskuiluak afaltzeko»ren soinu banda

Vanderbekeren eleberrian aipatzen diren musika piezak batu ditu Hedoi Etxartek PERIFERIA blogean. Musika piezekin batera, piezak aipatzen diren nobelako pasarteak jarri ditu.

2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketerako kanporaketa

Sahats Aleman (Barañain), Ander Baiano (Barañain), Ainara Ieregi (Barañain), Mintxo Astiz (Barañain), Joanes Illarregi (Leitza), Saats Karasatorre (Etxarri-Aranatz), Aitor Irastortza (Azpirotz), Joana Ziganda (Oskotz) eta Luis Mari Larreta (Aldatz) izan genituen 2017ko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera izateko saioan. Aretoa lepo bete zen eta Saats Karasatorrek jaso zituen puntu gehien.

Hedoi Etxarte arteari eta edukiontziei buruz

Hedoi Etxarte Azpeitiako Dinamoan izan zen arteaz eta espazioez hitz egiten basándose en textos de Fumaroliren, Arendten, Groysen eta Rowanen testuetan oinarrituz.

Juan Ramon Makusok eta Aritz Gorrotxategik «Muga» aurkeztu ziguten

Juan Ramon Makuso eta Aritz Gorrotxategi bisitan izan genituen eta taldean idatzi duten MUGA liburu elebiduna aurkeztu ziguten, entzungai daukazu aurkezpen hura.

Etxeko lana: XXI. mendeko esklabutza

Entzun dezakezu jada etxeko langileek egin zuten mahai ingurua.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

LA GUERRA CONTRA LAS MUJERES

,

15,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

ISIL-MANDATARIA

,

19,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

PENSAR DESDE LOS COMUNES

,

16,00 €

Badugu

EL INVERNADERO

,

14,56 €

Badugu

Azken patriarka

,

19,40 €

Eskuragarri 4-5 egunetan