Salgaien zerrenda

Argitaratzen hasi gara!

2016/11/26

Liburuak argitaratzea amets bat zen, materiarik ez zuen amets bat. Orain, lan kooperatiboari eta militanteari esker, Katakraken mugak gaindituta, errealitate fisiko bat da: esku artean dauzkagu geure lehenengo bi liburuak. Ospatzeko datorren abenduak 1eko aurkezpen jaira gonbidatu nahi zaitugu.
Donostialdean bazaude azaroak 29an 11etan prentsaurrekoa egingo dugu Donostiako Liburutegiko sotoan (San Jeronimo karrikan). Bertan Angela Davisen ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT aurkeztuko dugu. Jendaurreko aurkezpena arratseko 19etan izango da, egun berean, Kaxilda liburu dendan. Gainera, Durangoko azokan izango gara, The Balde-rekin postua partekatzen.


«Askatasuna, etengabeko borroka bat» Angela Davis

Euskaraz argitara emango dugun lehenengo liburua ASKATASUNA, ETENGABEKO BORROKA BAT izango da,Angela Davisek ingelesez argitaratu duen azkena. Munduko askapenaren aldeko borroken arteko loturak egitearen aldeko aldarri bat da.

«La radicalidad del amor» Srecko Horvat

Gaztelaniaz argitara emango dugun lehenengoa LA RADICALIDAD DEL AMOR izango da, Kroaziako Srecko Horvat filosofoaren azken lana. Horvatek desiraren eta eraldaketaren arteko gogoetak harilkatzen ditu, egungo abagune politikoa oinarri hartuta.

Nerea Fillatek Jakin aldizkarian idatzi du

Nerea Fillat Jakin aldizkariak uztailan antolatutako Baionako jardunaldietan izan zen. Hango hitzaldia aitzaki Katakrak-i buruzko gogoetak egin ditu, Jakin aldizkariaren azken alean aurkituko dituzu.

«Dundu ñulee amna solo» Luis Soldevila

Luis Soldevilak Periferia blogean idatzi du Elhadji Ndiaye-ren heriotzari buruz eta haren kontura Barañaingo Nabean grabatu duten abestiari buruz.

«Emakumeen kontrako indarkeria berriak» entzun Rosa Cobo

Rosa Cobok hitzaldi interesgarria eskaini zuen emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinei buruz. HItzaldia Nafarroako emakumeen indarkeriaren aurkako plataformak antolatu zuen.

«Emakume helduen kontrako indarkeria» entzun Ana Freixas

Jendetzaren aurrean Ana Freixasek emakume helduen kotrako indarkeriari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Miran Foroak antolatu zuen hitzaldia.

Korrikaren iragarkian

2017ko Korrika Iruñean amaituko da. Has zaitezke orkatilak berotzen iragarkian agertzeko aukera izan dugula!

Bideoa: Nafarroan nork erabakitzen du?

Ahotsa.infok elkarrizketa egin zien Nafarroako subirautza sozialaren inguruan mahai ingurua eskaini zuten lagunei.


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

Atlas de metros del mundo

,

29,50 €

Badugu

Tres tristes trileros

,

18,50 €

Badugu

JAKIN ALDIZKARIA #215-216

,

23,00 €

Ez dago eskuragarri

FRANCO HIL ZUTEN EGUNAK

,

19,00 €

Badugu

Política moral

,

25,00 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA

,

22,00 €

Badugu