Salgaien zerrenda

12 liburu libre gehiago

2022/02/18

Adi. 12 liburu gehiago jarri ditugu libre. Erabiltzen ditugun lizentzia libreei eta bazkideen ekarpen ekonomikoei esker eskuragai dauzkazu, euskaraz: Lidia Txukovskaiaren URPEAN MURGILDU, Leslie Feinbergen BORROKALARI TRANSGENEROAK, Henry David Thoreauren WALDEN eta Silvia Federiciren LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDI.
Eta gazteleraz: RACISMO, CLASE Y EL PARIA RACIALIZADO, LA PROCLAMACIÓN DE LA COMUNA, HISTORIA DE LAS REVUELTAS PANAFRICANAS, MERCADOS REPRODUCTIVOS, GASEAR, MUTILAR, SOMETER, DESPUÉS DEL APOCALIPSIS, LA VIDA BAJO BANDERA PIRATA.


Antonio Gramsciren «Kartzelako gutunak» han eta hemen

Ekaitz Sirvent itzultzailearen jaioterrian aurkeztu genuen Antonio Gramsciren KARTZELAKO GUTUNAK. Hamarka lagunek bete zuten Putzuzulo Gaztetxea Zarautzen, eraisteko egun gutxi falta zirela. Josu Zabaleta itzultzailea, Ekhiñe Eizagirre poeta, Joana Garmendia irakasle eta lotura lanak egin dituen pertsonarekin izan ginen.
Horrez gain Argitaletxearen oharra eta oharrean aipatutako testuak webguneratu ditugu.
Azkenik, Maider Iantzik erreportaia luzea argitaratu zuen larunbateko GARAn liburuari buruz, Koldo Atxagaren ilustrazio eta gutun puska bat eta guzti.

Gabriel Kuhn-en «La vida bajo bandera pirata» han eta hemen

Julen Sarasolak LA VIDA BAJO BANDERA PIRATA iruzkindu du LA CENTRALen blogean. Miren Artetxek ZAZPIKAn gomendatu zuen.

Bideoak eta audioak

Qili Fundazioak Nafarroako txinatar komunitateari buruzko jardunaldiak egin zituen, mahai-inguruaren bideoa ikusgai daukazu, Idoia Saraleguik, Mónica Yuk eta Begoña Ruiz de Infantek parte hartu zuten.
Amelia Tiganusek La revuelta de las putas aurkeztu zuen (bideoa ikusgai).
Atlantiko beltza 2021eko audioak eskuragai dauzkazue.
Iñigo Martinezen Mandamentu hipermodernoaken aurkezpena entzun dezakezu.
Miren Mindegiak bell hooksen FEMINISMOA DENON KONTUA DA aipatu zuen Joan Didion eta bell hooks-en erreportaian.

Tutti frutti

Ibai Azparrenek erreportaia egin zuen NAIZen NUESTRA HISTORIA ES EL FUTURO liburuaz.
Nagore Fernándezek iruzkina egin zuen LARRUAZALAREN PERIFERIAZ HARAINDIri buruz BERRIAn.
Antton Olariagak urtarrilaren 29an WALDENen pasarte bat erabili zuen Zakilixut tiran, BERRIAn.
BORROKALARI TRANSGENEROAK Iruñeko Karrikiri liburu-dendan aurkeztu genuen Fermintxo Zabaltza eta Asier Rikarterekin. Aurkezpenaren kontura Uxue Reyk elkarrizketa egin zion Zabaltzari NAFARROAKO HITZAn.
Antonio Casado da Rocha, WALDENen hitzaurrearen egileak Thoreauri buruz idatzi zuen EHUko CAMPUSA aldizkarian (gazteleraz eta euskaraz).


Harremana duten ekitaldiak


Libros recomendados:

LUMINISZENTEAK

,

25,00 €

Badugu

A la caza del primer Lehendakari

,

21,90 €

Eskuragarri 4-5 egunetan

TRABAJADORES DEL MUNDO, UNIOS!

,

20,00 €

Badugu

Dublindarrak

,

17,90 €

Badugu

SOBRE LA IMPOTENCIA

,

12,00 €

Badugu