30/01/2026
Cuerpo:

Liburuaren katean idatzi gabeko arau bat dago: ez da abenduan libururik argitaratu behar, hain lan handia dago liburu-dendetan gabonen bueltan nobedadeak ito egiten direla. Ordea, bi nobedade indartsu geneuzkan eta aurrera jo genuen. Zorionez harrera ederra izaten ari dira.

Lurraren Altxamenduen LEHEN ASTINDUAK. Iraultza ekologista bat argitaratu genuen. Ezinbesteko lan bat lurraldearen artifizializazioaz eta Frantzian 150.000 lagunen sare ekologistaren erresistentziaren ardatzez. Adi. Honezkero Durangon eta Gasteizen aurkeztu badugu ere, otsailaren 1ean Elizondon aurkeztuko dugu eta gerora Ortzaizen, Baionan eta beste hainbat txokotan.

Beste nobedadea Leire San Martínen LA CAZA DE BRUJAS EN PAMPLONA da, artxibategiko historialariren zorroztasunez egindako liburua baina, baita ere, berritzailea, Euskal Herriko sorgin ehiza Silvia Federiciren posizioetatik aztertu duelako. Liburua albiste izan da EUSKALERRIA IRRATIAn, GARAn, DIARIO DE NOTICIASen eta SER irratian.

,

Han hemenka jarraitu dugu kantinako berrikuntzaz jarduten. Abenduan Mikel Urdangarinekin egon ginen eta GAUR 8n jaso zuen eta Uxue Aldavek DIARIO DE NOTICIASen.

Subtitulo: 
Kantinako berrikuntzaz
,

Mila goi-ordoki. Kapitalismoa eta eskizofrenia gure garaia inarrosten duen XX. mendeko klasikoetako bat da. Baina... irakurri duzu? Irakurri nahi duzu? Partekatu? Katakrakeko Ikerketa Guneak lagunduko dizu. Bost saiotan irakurriko dugu (gazteleraz) eta saio horietako bitan Raúl Sánchez-Cedillo egongo da gurekin, eman izena!

Subtitulo: 
Irakurri nahi duzu Deleuze eta Guattariren «Mila goi-ordoki»?
,

Maite dituzu rankingak? Kuxkuxeatu 2025ean zeintzuk izan ziren 8 salduenak saiakeran eta 8 salduenak narratiban euskaraz eta gazteleraz.

Subtitulo: 
2025eko salduenak
Imagen:
01/12/2025
Cuerpo:

Ostiraletik astelehenera, Iruñeko kale Nagusian egoteaz gain (abenduaren 6an Kantina zabalik), Durangoko Azokan (Barrenkaleko atetik sartu eta parean) eta Azoka Alternatiboan egongo gara.

Aste gutxitan lau nobedade jaso ditugu. Euskaraz Vera Zasulitx eta Karl Marxen ERRUSIAKO GUTUNAK (Montserrat Galceranen hitzaurrearekin) eta Selma James de Mariarosa Dalla Costaren EMAKUMEEN BOTEREA ETA KOMUNITATEAREN IRAULTZA (Silvia Federiciren hitzaurrearekin).
Gazteleraz Gwenola Ricordeauren LIBERTAD PARA TODAS. Feminismo y abolición de las prisiones (SinPoliren hitzaurrearekin) eta Dave Randallen EL GENOCIDIO EN GAZA Y LOS FANTASMAS DE SPOTIFY

Aurreko buletinean Kantinari buruzko albiste gehiago ekarriko genituela hitz eman genizuen, egiten ari garenaren erakusgai EUSKALERRIA IRRATIAn kontatu genuena.

,

Hemen entzun dezakezu liburuaren aurkezpenaren audioa, Katakraken.. Bixita hartan egin zien Aritz Intxustan elkarrizketa GARAn. Iñaki Urdanibiak iruzkina egin zien KAOS EN LA REDen.

Subtitulo: 
«¿Quién tiene derecho al monumento?» hedabideetan
,

The Morning After idatzi zuen Edward Saidek 1993an London Review of Books aldizkarian Israelgo kolonizazioaz. Euskarara ekarri du Iñigo Roquek Biharamun goizean eta online argitaratu dugu.

Subtitulo: 
Biharamun goizean: Edward Said
,

Bernardo Atxagak azken nobela aurkeztu zuen gurean Enarak Lander Majuelo Pamielako editorearekin, entzungai duzu solasaldi hura.

Subtitulo: 
Bernardo Atxaga: «Enarak»
,

Hala jaso dute Vera Zasulitx eta Marxen liburuaren berri ARGIAn, EUSKADI IRRATIAn, ORTZADARren eta GARAn.

Subtitulo: 
«Errusiako gutunak» hedabideetan
,

Hala jaso dute Mariarosa Dalla Costa eta Selma Jamesen liburuaren argitalpenaren berri IRUTXULOKO HITZAn etaí GARAn.

Subtitulo: 
«Emakumeen boterea eta komunitatearen iraultza» hedabideetan
,

Garazi Goldarazena itzultzailea EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen Paul Matticken liburuaz hitz egiten eta BERRIAn elkarrizketa egin zioten.

Subtitulo: 
«Marx eta Keynes» hedabideetan
Imagen:
31/10/2025
Cuerpo:

Hilabete joan zaigu azken buletinetik eta kontu mordoa gertatu da. Tartean Letraheridas jaialdia, egunero dozenaka lagun ekarri dituena. Bartzelonako READ jaialdian ere egon ginen.

Tarte honetan bost nobedade jaso ditugu argitaletxetik, gaur bi aipatuko ditugu. Batetik, Rosa Parksen NIRE ISTORIOA (Amaia Astobizak itzulia): ezagutzen duzu Montgomeryko emakume beltz hura gizon zuri bati aulkia utzi nahi izan ez ziona? Ba irakurri. Bestetik, Florent Gabarron-Garciaren HISTORIA POLÍTICA DEL PSICOANÁLISIS argitaratu dugu, (Laura Carasusán-ek itzulia).

,

Adi. Azaroaren bukaeran eskaintza gastronomiko berria jakitera emanen dugu. Lau otorduak eraberrituko ditugu: gosariak, eguneko menua, afariak eta asteburuetakoa. Orain arteko filosofia sakonduko dugu, hots: bertako ekoizleekin lankidetza, elikadura burujabetza eta lurraren eta pertsonen zaintza. Hurrengo buletinean albiste gehiago.

Subtitulo: 
Kantinako nobedadeak
,

Daniel Palacios eta José María Duránen liburuari iruzkina egin zioten EL SALTOn eta elkarrizketa NUEVA REVOLUCIÓNen eta SER NAVARRAn.

Subtitulo: 
«¿Quién tiene derecho al monumento» prentsan
,

Garazi Goldarazena itzultzailea EUSKALERRIA IRRATIAn izan zen Paul Matticken liburua aurkezten.

Subtitulo: 
«Marx eta Keynes. Ekonomia mistoaren krisia» irratian
,

Entzungai daukazu Santiago López-Petiten astearteko aurkezpena.

Subtitulo: 
Entzun Santiago López-Petit
,

NIRE ISTORIOA liburuaren aurkezpenari artikulua BERRIAn.

Subtitulo: 
Rosa Parks BERRIAn
Imagen:
26/09/2025
Cuerpo:

Irailaren 27tik urriaren 4ako astean hiru gertakizunek egingo dute bat: 50 urte beteko dira frankismoko azken 5 fusilatuen urteurrenak, palestinarren kontrako genozidioaren amaiera eskatzeko manifestazioak eta Fermin Muguruzaren kontzertuen nazioarteko biraren amaierak Iruñean. Molde eta eskala diferenteko gertakizunak dira, baina hirurek dute komunean gogoetarako eta ekintzarako materiala eta gogoa dakartela. Horregatik, irailaren 27an krabelinak jarriko ditugu kantinan, 1975eko gertakizunen inguruko liburuak berreskuratu ditugu, askari antifaxista bat antolatu dugu manifestazioaren eta kontzertuaren bezperan gertuko zenbait artista top-ekin (Itziar Ziga, Hofe, Ion Celestino, Sustrai Colina, Sarai Robles, Claudia Rodríguez, Amaia Espinosa), eta bazkari herrikoia izango dugu urriaren 4an.

Imagen:
19/09/2025
Cuerpo:

Ohartzerako, hasi da ikasturtea eta, honezkero, dozena erdi liburu aurkeztu ditugu, ehunka bazkari eman, milaka kafe edan eta zerbitu. Uztaila erdialdean iritsi zen liburu-dendetara, eta ostegunean aurkeztuko dugu, ¿QUIÉN TIENE DERECHO AL MONUMENTO? Daniel Palacios eta José María Durán egileekin: ezinbestekoa da munduan monumentuekin egin dena aztertzea bertan egin nahi dugunaz aritzeko.

Ekainan Paul Matticken MARX ETA KEYNES. EKONOMIA MISTOAREN KRISIA eman genuen argitara eta Garazi Goldarazena itzultzailearekin aurkeztuko dugu Karrikirin urriaren 1ean 19:30ean.

,

EL SALTOn elkarrizketa egin diete Nuria Alabao eta Karlos g. Liberali eta BIDASOAKO HITZAn Ignacio Mendiolari.

Subtitulo: 
Las guerras de género, El algoritmo paternalista eta La danza de las luciérnagas
,

Jon Jiménezek MAITASUNA ETA DIRUA, SEXUA ETA HERIOTZAri iruzkina egin zion ZAZPIKAn.

Subtitulo: 
Iruzkina: Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza
Imagen:
02/07/2025
Cuerpo:

Oporretara joango zara munduaren amaieraren aurretik? Zatoz liburu bila ostiral iluntzea baino lehen! Hilaren 17an itzuliko gara ohi bezala.

Bestetik, dakizunez, uztailaren 6an eguerditik aurrera, eta 7an bazkalostean, galaxiako DJ onenak izango ditugu ohiko maratoian. Eta 7tik aurrera, menu izugarri goxoa eguerdian (ez baduzu tokia gorde, deitu segituan 948 225520ra, honezkero egun erdietako jantokiak beteak dauzkagu), bermut goxo baterako osagaiak eguerdiro (erraldoi eta kilikien ostean lasterka egin ostean jateko) eta afari ezin hobeak suen aurretik afaltzeko.

,

Iritsi da liburu-dendetara udaberri-udako euskaraz argitaratuko dugun azken nobedadea, Paul Mattick handiaren MARX ETA KEYNES. EKONOMIA MISTOAREN KRISIA. Pablo Oliveros-en hitzaurrearekin (Julio Sotok itzulia) eta Garazi Goldarazenak euskarara ekarria. Ezinbesteko bi testu Keynesi eta kapitalismo betea den ekonomia mistoa ulertu eta kritikatzeko.

Subtitulo: 
Paul Mattick: «Marx eta Keynes»
,

Uste duzu segurtasunaz pentsatzea garrantzitsua dela? Bai? Irakurri gure udako azken nobedadea gazteleraz: Manifiesto por la abolición de la seguridad, besteak beste Mark Neocleousek osatzen duen Segurtasunaren kontrako taldeak idatzitako ezinbesteko manifestua.

Subtitulo: 
«Manifiesto por la abolición de la seguridad»
,

Samira Calvok iruzkina egin dio Herta Müllerren Funtzionarioak esan zuen poema liburuari.

Subtitulo: 
Iruzkina «Funtzionarioak esan zuen» liburuari
Imagen: