Salgaien zerrenda

«Larruazalaren periferiaz haraindi» ZAZPIKAn

liburuen txokoa
Larruazalaren periferiaz haraindi
Miren artetxe

Silvia Federici. Itz: Amaia Astobiza • Katakrak, 2022 • 194 orri • 17 euro
(Zazpika)

Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren azken lana. Bertan, azken urtebeteko eta urteetako bere hitzaldi eta artikuluak bildu ditu, feminismoaren hainbat konturen inguruko gogoeta pizteko asmoz. Gai ugari jorratzen ditu eta horiek lau ataletan eta hamar kapitulutan banatu ditu: medikuntza, arraza, kutsadura, elikadura, lurra, psikologia, feminismoa, askapena, ekoizpena, antzezpena, ugaltzea eta gorputzaren gaineko kontrola… Militantzia politikoa talde feminista autonomoetan (Soldatak Etxeko Lanentzat mugimenduan) hasi zuen Silvia Federicik, 1970eko hamarkadan; orduz geroztik, ekintzaile izaten jarraitu du hainbat alorretan, hala nola Occupy Wall Street mugimenduan, errefuxiatuen aldeko lanean eta Trumpen aurkako kanpainan. “Larruazalaren periferiaz haraindi” Katakrak argitaletxeak kaleratu duen bere laugarren lana da (laurak euskaraz).



Gomendatutako liburua:


Gaiari buruzko artikuluak